Villamayor de Monjardín

Villamayor de Monjardín
Deio / Deiu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Villamayor de Monjardinko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Villamayor de Monjardín
AlkateaEugenio Barbarin Lukin
(CM, indep.)
Posta kodea31242
INE kodea31255
Herritarravillamayortar
Geografia
Koordenatuak42°37′59″N 2°06′00″W / 42.633055555556°N 2.1°W / 42.633055555556; -2.1
Azalera13,1 km²
Garaiera605 metro
Distantzia53 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria117 (2023:  3)
alt_left 58 (%49,6)(2019) (%52,1) 61 alt_right
Dentsitatea8,75 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,3
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,68 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 13,30 (2018: %9,01)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.villamayordemonjardin.es/


Villamayor de Monjardín[3] ([biʎamaioɾ de monxaɾðin] gaztelaniaz eta ofizialki; Deiu [de.iu] edo Deio [de.io] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 130 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 53 kilometrora dago.

Izena

1512an Fernando II.ak agindutako Nafarroaren inbasioan, Joanes Ramirez de Bakedanok urrian mendi horretara ihes egin zuela aipatzen du Pedro Esartek (Navarra, 1512-1530). Une horretan, mendia "Mengaurduy" izenaz aipatzen da.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herriaren ikuspegia Azketatik.

Herria, Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldean. Herrira heltzeko N-111 errepidea hartu behar da Lizarra-Vianako norabidean. Ondoren, bederatzi kilometrora Villamayor de Monjardinera doan errepidea hartu behar da, eta hau jarraitu kilometro batean zehar.

Villamayor de Monjardinek Abaigar eta Iguzkitzarekin egiten du muga iparraldean, Lukinekin ekialdean, Olexoa eta Etaiorekin mendebaldean, eta Los Arcos eta Barbarinekin hegoaldean.

Demografia

Villamayor de Monjardingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,04a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Villamayor de Monjardingo alkate kargurako Candidatura Monjardín (CM) taldeko Eugenio Fernando Barbarin Lukin aukeratu dute. 2007ko udal hauteskundeetan CMk udaleko lau ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hogei izan ziren (emandako boto guztien %22,47) eta boto zuriak hemeretzi izan ziren (%27,54). Abstentzioa %17,59ekoa izan zen.

Villamayor de Monjardingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Fermin Javier Soto Portillo (CM) 45 Bai
Cristina Urrotz Latienda (CM) 43 Bai
Eugenio Fernando Barbarin Lukin (CM) 41 Bai
Jose Manuel Goñi Aiukar (CM) 40 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere CM izan zen zerrenda bakarra; Eugenio Barbarinek alkate segitu zuen[4].

Udaletxea

1985era arte herriak ez zuen udaletxe moduan erabiltzeko moduko eraikinik izan. Urte hartan, frontoiaren ondoko plazan dagoen eraikin bat birmoldatu zen (antzina eskola moduan erabilitako eraikina alegia). Lanak egiteko, udalak Nafarroako Gobernuak emandako 4,6 milioi pezetako diru-laguntza izan zuen. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute eta bertako idazkaria Barbarin, Iguzkitza eta Lukingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Andre Mariaren kalea, 7

Alkateak

2007-2011 Eugenio Barbarin Lukin CM
2011-2015 Eugenio Barbarin Lukin CM

Azpiegitura eta garraioak

Udal autobusak

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
AbartzuzaOspitalea 2 Aiegi — Deiu / Arroitz

Zerbitzuak

Villamayor de Monjardín "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

Eliza eta plaza nagusiaren ikuspegia.

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Herria[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Herriari buruzko webgunea.
  • Monjardingo argazkiak lasonet.com webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Villamayor de Monjardini buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
  • Villamayor de Monjardingo Andre Mariaren kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q597234
  • Commonscat Multimedia: Villamayor de Monjardín / Q597234
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Villamayor de Monjardín

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316734998
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 20727
  • Lekuak
  • OSM: 348835
  • TGN: 5003501
  • INE: 31255
  • Wd Datuak: Q597234
  • Commonscat Multimedia: Villamayor de Monjardín / Q597234
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Villamayor de Monjardín
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraViana • Villamayor de Monjardín • Villatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa