Araitz

Araitz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Araitzen ikuspegia

Bandera

Araizko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Araitz
AlkateaJoxe Manuel Zubillaga (Bildu)
Posta kodea31891
INE kodea31020
Herritarraaraiztar
Geografia
Koordenatuak43°02′13″N 1°59′14″W / 43.036944444444°N 1.9872222222222°W / 43.036944444444; -1.9872222222222
Azalera39,3 km²
Garaiera228 metro
Distantzia45 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria525 (2023:  13)
alt_left 227 (%43,2)(2019) (%54,3) 285 alt_right
Dentsitatea13,36 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 23,01
Ugalkortasuna[1]‰ 18,52
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,08 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 88,40 (2018:  %-5,01)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.araitz.eus/


Araitz[3] ([aɾaits̻]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Leitzaldeako eskualdean eta Gipuzkoarekiko mugan kokatua. 533 biztanle zituen 2014. urtean.

Betelu 1694an banandu zen, eta bere udala osatu zuen.

2009az geroztik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaidea da.

Geografia

Ingurune naturala

Hegoaldean, Aralarko mendilerroa udalerriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara baitaude: Ttutturre (1282 m), Intzako dorrea (1431 m), Aldaon (1411 m), Uakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m).

Ekialdean berriz Elosta (937 m), Santa Barbara (853 m) eta Urkieta (854 m) mendiak daude.

Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebaldera. Aralarko eta inguruko mendietako urak jasotzen ditu, eta Gipuzkoa aldean Oria ibaira isurtzen ditu.

Betelu (2015)[4]
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
263
 
 
0
11
 
 
363
 
 
1
9
 
 
196
 
 
3
14
 
 
74
 
 
6
20
 
 
105
 
 
9
21
 
 
67
 
 
11
25
 
 
56
 
 
15
28
 
 
73
 
 
13
28
 
 
60
 
 
9
22
 
 
94
 
 
10
19
 
 
201
 
 
7
16
 
 
9
 
 
5
15
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan


Mugakideak

Iparraldean Areso du mugakide; ekialdean, Larraun eta Betelu udalerriak; hegoaldean, Aralar mendilerroa; eta mendebaldean, Gipuzkoako Lizartza, Orexa, Gaztelu eta Amezketa udalerriak, eta Tolosako Bedaio auzoa.

Araitz harana eta Aralarko Malloen ikuspegi panoramikoa.

Armarria

Herriko armarria hiru zatitan banatuta dago: Goiko zatian, arranoa agertzen da. Beheko zatia, bitan bananduta dago: Ezkerrean basurdea eta eskuinean oreina irudikatuta daude.

Historia

1268an agertzen da Araitz lehenengo aldiz idatzita testu batean. Garai hartan, Gipuzkoa Gaztelaren menpe zegoen, eta beraz bi erresumen arteko lurralde mugakoa zen. "Gaizkileen muga" deitzen zen orduan.

XVI. mendean, Anduezatar jaunek agintzen zuten Araitzen, Atallun jauregia zutelarik. Beaumontarrak ziren, eta 1512an Johan Martínez de Anduezak Leringo kondeari eta gaztelar armadari laguntza handia eman zien, 400 araiztar eramanez Iruñea bereganatzeko gudura.

1595ean, Fermín de Lodosa bertako jauna zelarik, Intzan sorgin-ehiza prozesua egin zuten. Ibarreko ia 30 pertsona atxilotu zuten, sorginkeriaz akusaturik.10 emakume eta 2 gizon hil ziren Iruñeko kartzelan, epaiketa egin baino lehen. Bizirik gelditu ziren guztiak errugabetu zituzten epaiketan, musikari bat izan ezik, 100 zigorkada eta 6 urteko erbestealdia jaso zituen kondena moduan. (1983an Pedro Olea zinegileak "Akelarre" filma egin zuen ibar honetan, 4 mende lehenago gertatutakoan oinarrituta).

Historiako beste gertakari nagusi bat 1714ko irailean izan zen, lubizi erraldoi batek Intzako herria suntsitu zuenean. Malloen oinetatik lur mingain batek astiro aurrera egin zuen, aurreko asteetan jasotako euriteek eraginda. Moteltasunak ahalbidetu zuen hildakorik ez egon izana, baina bai suntsiketa materialak.

Azpirozko mendatea bertan egonda, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko komunikazioa bertatik igaro izan da azken mendeetan. Halaber, gerretan, armaden igarobidea izan da ibarra, horrekin batera datozen lapurketa, bortxaketa eta suntsiketekin. Hau izan zen bereziki tragikoa San Luisen Ehun Mila Semeen inbasioekin eta Karlistaldietan.

1995ean, Araitzeko bizimodua asko aldatu zuen Leitzarango autobia martxan jartzeak, onerako zein txarrerako.

Kontzejuak

Arribe

Udalerria bost kontzejutan banatuta dago: Azkarate, Gaintza, Intza, Uztegi eta Arribe-Atallu. Era berean, azken kontzeju hori bi herrik osatzen dute: Arribe eta Atallu.

Arribek eta Gaintzak berezko udalerri bana izan zuten 1857ko errolda arte.

2014an, populazioa horrela bananduta zegoen herrika:

  1. Arribe-Atallu: 247 biztanle.
  2. Azkarate: 93 biz.
  3. Gaintza: 66 biz.
  4. Intza: 66 biz.
  5. Uztegi: 61 biz.

Demografia

Araizko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 1,02 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Araizko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[5] 2011[6] 2007[7] 2003[8] 1999[9] 1995[10] 1991[11] 1987[12] 1983[13] 1979[14]
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu % 89,72 7 % 89,72 7 - - - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - - - - % 78,15 6 - - - - - - - - - - - - - -
Araiz-Tarrak (A-T) - - - - % 20,00 1 % 85,39 7 % 34,72 2 % 57,68 4 % 51,27 4 % 51,08 4 - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - - % 63,33 5 - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - % 41,16 3 % 47,88 3 % 48,12 3 - - - -
Independenteak 2 - - - - - - - - - - - - - - - - % 54,50 4 % 26,22 2
Independenteak 1 - - - - - - - - - - - - - - - - % 45,50 3 % 65,89 5
Ezkerreko Nafar Batasuna (UNAI) - - - - - - - - - - - - - - - - - - % 7,89 0

Alkateak

2007-2011 Imanol Iriarte Gorostegi EAE
2011-2015 Lazaro Goikoetxea Beraza Bildu
2015-2019 Joxe Manuel Zubillaga Mugerza Bildu

Udal hauteskundeak

Araizko alkate EAE alderdiko Imanol Iriarte Gorostegi atera zen, 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik sei lortu zituen Eusko Abertzale Ekintzak, eta hortaz, gehiengo absolutua udalean. Boto baliogabeak 4 izan ziren (emandako guztien % 1,22), eta 6 boto zuri ere izan ziren (botoen % 1,85). Abstentzioa % 39,85 izan zen.

Araizko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 254 6
Araiztarrak 65 1

2015ean Bildu izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 217 boto eta 7 hautetsiak erdietsi zituen. Joxe Manuel Zubillaga Mugerza izendatu zuten alkate.

Udaletxea

1981ean eraiki zen, errepide nagusitik gertu eta anbulatorioaren ondoan. Hiru solairu dauzka, eta kanpoaldeko hormak zarpeaturik daude. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute. Araizko udaletxeko idazkaria Beteluko idazkari ere bada.

  • Helbidea: Kale Nagusia, 4 (Arribe kontzejua)

Euskara

Gaur egun ere biztanleen % 90etik gora dira euskaldunak. Hizkerari dagokionez, Larraungo hizkera[15][16] da bertakoa, erdialdeko euskalkiaren aldaera dena.

Bertako hedabideen artean Aralar Irratia dugu, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen dituena. Mailope aldizkaria ere aipatzekoa da.

Araiztar ezagunak

Irudiak

  • Araitz ibarreko herri batzuk. Atzean Aralarreko Malloetako tontorrak.
    Araitz ibarreko herri batzuk. Atzean Aralarreko Malloetako tontorrak.
  • Atalluko plaza eta eliza.
    Atalluko plaza eta eliza.
  • Atalluko San Juan.
    Atalluko San Juan.
  • Atalluko eliz dorrea eta Balerdi mendia.
    Atalluko eliz dorrea eta Balerdi mendia.
  • Azkarateko borda bat. Balerdi mendia.
    Azkarateko borda bat. Balerdi mendia.
  • Azkarate
    Azkarate
  • Gaintza
    Gaintza
  • Auntzin auzoa Intza herrira doan bidetik.
    Auntzin auzoa Intza herrira doan bidetik.
  • Intza eta, atzealdean, Aralarko Malloak.jpg
    Intza eta, atzealdean, Aralarko Malloak.jpg
  • Balerdi eta Uztegi.jpg
    Balerdi eta Uztegi.jpg


Bibliografia

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. (Ingelesez) «Data:Betelu 1029E estazio meteorologikoaren hilabetekako datuak.tab - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  5. Araizko udal hauteskundeak 2015.
  6. Araizko udal hauteskundeak 2011.
  7. Araizko udal hauteskundeak 2007.
  8. Araizko udal hauteskundeak 2003.
  9. Araizko udal hauteskundeak 1999.
  10. Araizko udal hauteskundeak 1995.
  11. Araizko udal hauteskundeak 1991.
  12. Araizko udal hauteskundeak 1987.
  13. Araizko udal hauteskundeak 1983.
  14. Araizko udal hauteskundeak 1979.
  15. «Larraungoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  16. «Araitz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Araizko Udalaren webgunea (araitz.eus)[Betiko hautsitako esteka].
  • Arribe kontzejuko Kale Nagusiaren ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.,
  • "Nafar Away" saioan (11TB).(Belarra jaisteko kablea Araizko Zaporeak elkartearko Maider Agirrebarrena, Antsoenea Gaztandegiko Peio Goikoetxea. Juan Gorriti eskultorea Batzarre etxean,, eta Eneritz Urkola Tximuutxe bilgune feminista.
  • Ahotsak.eus > Araitz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1773024
  • Commonscat Multimedia: Araitz / Q1773024
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Araitz

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00408/eu_a_4087/a4087
  • GEN: 3548
  • Lekuak
  • OSM: 340408
  • INE: 31020
  • Wd Datuak: Q1773024
  • Commonscat Multimedia: Araitz / Q1773024
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Araitz


Araizko kontzejuak

Arribe-Atallu • Azkarate • Gaintza • IntzaUztegi

Leitzaldeko udalerri aurkibidea

Araitz • AranoAresoBeteluGoizuetaLarraunLeitza • Lekunberri

  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbe • Araitz • ArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga