Ziordia

Ziordia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ziordiko iturria
Ziordiako bandera
Bandera

Ziordiako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaBurunda, Sakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ziordia
AlkateaOlatz Irizar Martinez
(EH Bildu)
Posta kodea31809
INE kodea31073
Herritarraziordiar[1]
Geografia
Koordenatuak42°52′14″N 2°13′37″W / 42.8706°N 2.227°W / 42.8706; -2.227
Azalera14,22 km²
Garaiera560 metro
Distantzia55 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria352 (2023:  6)
alt_left 166 (%47,2)(2019) (%51,7) 182 alt_right
Dentsitatea24,38 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 25,71
Ugalkortasuna[2]‰ 13,51
Ekonomia
Jarduera[2]% 78,26 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 12,09 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 20,40 (2018:  %-5,64)

Ziordia[1] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Sakana haraneko Burunda eskualdekoa. Arabarekiko mugan dago, Iruñeko merindadean. 380 biztanle zituen 2014. urtean, eta Iruñea hiriburutik 55 kilometro mendebaldera dago.

Izena

Ziordia izenaren amaierako -a artikulua da,[1] eta deklinatzean honela egin behar da: Ziordia, Ziordiarekin, Ziordian..., baina Ziordiko, Ziorditik, Ziordira... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Ziordi maitea, Ziordi osoan, Gure Ziordi hau...

Honela ahoskatzen da: [s̻ioɾðia]

Geografia

Ingurune naturala

Zirauntza ibaia, Ziordia zeharkatzen.

Gasteiztik Iruñerako bidean, Nafarroa Garaiko lehen herria da Ziordia. Inguru oso menditsua du, Pirinioak kenduta hor baitaude Euskal Herriko mendirik altuenak: Aizkorri (1528 m), Beriain (1494 m), Aratz (1443 m), Aralar (1350 m), Arbarain (1116 m), Urbasa (1096 m), Beorkolarre (1008 m)...

Asparrenean (Araba) sortzen den Zirauntza ibaiak zeharkatzen du herria.[4]

Mugakideak

Ziordiak mugakide ditu Altsasu iparraldean, Olatzagutia ekialdean, Urbasa mendilerroa hegoaldean, eta Asparrena (Araba) eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra mendebaldean.

Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra Altsasu Olatzagutia
Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra eta Asparrena (Araba) Olatzagutia
Mendebaldea
  Ziordia  
Ekialdea
Asparrena (Araba) Urbasa Olatzagutia

Historia

1462an Joan II.a Aragoikoak Lanzarot Ziordikoa aitoren semeari eman zion zerga bat jasotzeko eskumena. Zerga horrek gailurdea izena zuen. Gainera, Ziordian zegoen bidesariko dirua jasotzeko eskubidea ere eman zion. 1575ean Inkisizioak sorginkeriaren aurkako prozesuak hasi zituen, bereziki Ziordian eta Urdiainen.

Demografia

Ziordiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 33 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,03 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren antzera).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an udal hauteskundeak Nafarroa Bai alderdiak irabazi zituen, eta alderdi horretako Jesús Arrese Galbete hautagaia alkate bilakatu zen. Urte horretan Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa; Espainiako Alderdien Legearen eraginez ezker abertzaleak ezin izan zuen legezko zerrendarik aurkeztu, eta balio gabeko botoak 109 izan ziren (emandako guztien % 44,49). Boto zuriak zortzi (% 5,88) eta abstentzioa % 21,73 izan ziren.

Ziordiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 128 7

2011ko udal hauteskundeetan ere Jesús Arrese aukeratu zuten alkate, NaBai 2011ren izenean; Bilduri zinegotzi baten aldea atera zion.

Ziordiko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
NaBai 2011 146 4
Bildu 129 3

2015eko udal hauteskundeetan EH Bildu alderdiak irabazi eta gaur egungo alkatea Francisco Javier Bengoetxea da.

Ziordiko Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
EH Bildu 4
Geroa Bai 3

Udaletxea

Udaletxea elizatik gertu dago, eta hiru solairu dauzka. Eraikinean, udal bulegoez gain, liburutegia, anbulatorioa eta etxebizitzak daude. XX. mendearen amaieran hainbat berrikuntza egin ziren udaletxean (2,4 milioi pezeta gastatuta). Ziordiko Udaleko idazkaria Urdiaingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Andre Maria kalea, 76

Alkateen zerrenda

2007-2011 Jesús Arrese Galbete Nafarroa Bai
2011-2015 Jesús Arrese Galbete NaBai 2011
2015-2019 Francisco Javier Bengoetxea EH Bildu

Azpiegiturak

Toki Eder pilotalekua, 2019. urtean berritua.

Egoitza nagusia Altsasun duen Altsasu, Olazti eta Ziordiko Zerbitzuen Mankomunitatea, arduratzen da Ziordian zaborra biltzeaz, ur horniduraz eta bestelako zerbitzuez.

Garraioak

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Lineak honako ibilbide hau du:

Jaiak

Ziordiko jaiak irailaren 8aren inguruan ospatzen dira, Andre Mariaren jaiotzaren omenez.

Ondasun nabarmenak

Andre Mariaren Jasokundearen eliza.
  • Jasokundearen eliza, XVI. eta XVIII. mendeen bitartean harriz eginiko eraikina.

Ziordiar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  2. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  4. (Gaztelaniaz) «Ziordia» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2020-09-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Ziordiko argazkiak, Lasonet.com webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Ziordiari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
  • Dona Maria kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1751477
  • Commonscat Multimedia: Ziordia / Q1751477
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Ziordia

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 21180
  • Lekuak
  • OSM: 341012
  • INE: 31073
  • Wd Datuak: Q1751477
  • Commonscat Multimedia: Ziordia / Q1751477
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Ziordia


Burundako udalerriak

Ziordia · Olatzagutia · Altsasu · Urdiain· Iturmendi · Bakaiku

  • i
  • e
  • a
Sakanako herriak
Ziordia · Olatzagutia · Altsasu · Urdiain· Iturmendi · Bakaiku · Etxarri-Aranatz (Lizarrabengoa) · Arbizu · Ergoiena (Dorrao· Lizarraga · Unanu) · Lakuntza · Arruazu · Uharte Arakil · Irañeta · Arakil (Ihabar · Hiriberri · Satrustegi · Egiarreta · Zuhatzu ·Ekai · Etxarren · Urritzola · Etxeberri · Errotz · Izurdiaga· Aizkorbe) · Irurtzun
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakaztelu • Ziordia • ZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga