Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernua
Chivite gobernua
Nafarroako jauregia, lehendakaritzaren egoitza
Gobernua
ErakundeaForu aldundi
LehendakariaMaría Chivite
Sorrera1982ko abuztuaren 16a
Osaera
Kontseilariak13
Langileak24 480 (2018)
Aurrekontua4 870 520 378 € (2021)
Webgunea
www.nafarroa.eus
 Nafarroako Gobernuko legealdiak
Burgo gobernua
Urralburu I gobernua
Urralburu II gobernua
Alli gobernua
Otano gobernua
Sanz I gobernua
Sanz II gobernua
Sanz III gobernua
Sanz IV gobernua
Barcina gobernua
Barkos gobernua
Chivite gobernua

Nafarroako Gobernua edo Nafarroako Foru Aldundia Nafarroako Foru Komunitatearen edo Nafarroa Garaiaren gobernua antolatzen duen erakunde betearazlea da. 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntza arautu ziren haren botereak.

Hobekuntzak funtzio betearazlea, erregelamenduzkoa eta administratiboa esleitzen dizkio, bai eta Nafarroako foru-araubidearen osotasunaren defentsa bereziki zaintzea ere, eta Nafarroako Parlamentuari eman beharko dio gerta litekeen edozein kontraforuren berri.

Nafarroako Gobernuko lehendakaria ere lege horrek arautzen du, eta Nafarroako Parlamentuak lau urtean behin hautatu eta izendatzen du. Nafarroako Gorteetako kideak, berriz, Nafarroako herritarrek hautatzen dituzte lau urtean behin. Lehendakariak kargua utz dezake Parlamentuak zentsura-mozioa onartzen badu edo konfiantza ukatzen badio.

Ezaugarriak

Nafarroako Foru Hobekuntzaren bidez botere betearazlea, legegilea eta administratzailea bereganatu zuen, eta Nafarroako foru erregimenaren defentsaren babesle bihurtu zuen. Nafarroako Parlamentuari edozein kontraforuren berri ematera behartuta dago.

Hobekuntzako IV. kapituluko 29. eta 30. artikuluetan Nafarroako Gobernuko lehendakariaren ardurak zehaztuta daude. Nafarroako Parlamentuak izendatzen du; lehendakariak izendatzen ditu Gobernuko gainerako kideak, eta eginkizunak haien artean banatzen. Nafarroako Gobernuko lehendakariak du Foru Erkidegoko ordezkaritza gorena. Parlamentuak zentsura mozioa onartu edota bere konfiantza ukatuz gero, kargutik kentzen du lehendakaria.

Gobernu osaketa

Lehendakaria

Artikulu nagusia: «Nafarroako Gobernuko lehendakari»

Gobernuaren burua lehendakaria da. Nafarroako Forua Hobezkuntzaren I. tituluko IV. kapituluan jasotzen dira haren eskuduntziak. Kapitulu horren 29. eta 30. artikuluetan, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria Nafarroa Garaiaren ordezkaritza gorena duen erakunde gisa definitzen da. Era berean, ikuspegi administratiboaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria hari dagokio Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta kontseilariak izendatzea eta kargutik kentzea, bai eta, hala badagokio, Nafarroako Parlamentua desegitea eta hauteskundeak deitzea ere.

Foru Hobekuntzaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak Nafarroako Parlamenturako hauteskundetan hautetsi izan behar du nahitaez.

Egun, Nafarroa Garaia nahiz Nafarroako Gobernuko lehendakaria Maria Chivite Navascues da.[1]

Nafarroako Gobernuko lehendakariak
Lehendakari Agintaldiaren hasiera Agintaldiaren amaiera Alderdia Alderdiak gobernuan
Jaime Ignacio del Burgo Tajadura 1979ko apirilaren 19a 1984ko maiatzaren 15a UCD UCDPSNHBOrhi Mendi
Juan Manuel Arza Muñuzuri UCD UCDPSNHBOrhi Mendi
Gabriel Urralburu Tainta 1984ko maiatzaren 15a 1991ko urriaren 19a PSN PSN
Juan Cruz Alli Aranguren 1991ko urriaren 19a 1995eko uztailaren 3a UPN UPN
Javier Otano Cid 1995eko uztailaren 3a 1996ko ekainaren 19a PSN PSNCDNEA
Miguel Sanz Sesma 1996ko ekainaren 19a 2011ko ekainaren 28a UPN UPNCDN
Yolanda Barcina Angulo 2011ko ekainaren 28a 2015eko uztailaren 22a UPN UPNPSN
Uxue Barkos Berruezo 2015eko uztailaren 22a 2019ko abuztuaren 6a GBai GBaiEH BilduAhal DuguI-E
Maria Chivite Navascues 2019ko abuztuaren 6a orain karguan PSN PSNGBaiAhal Dugu


Lehendakariordeak

Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatzen ditu Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, eta gehienez 2 eta gutxienez 0 izango dira. Nafarroako Gobernuko kontseilariena baino maila handiagoko karguaz gain, baina Nafarroako Gobernuko lehendakariarena baino maila txikiagoko karguaz gain,lehendakariordeek ere kontseilaritza bat betetzen dute. Lehendakaria ez bezala, gobernuko lehendakariak berak izendatzen eta kargutik kentzen ditu, eta ez Nafarroako Parlamentuak.

Egun, Nafarroa Garaia nahiz Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea Javier Remirez Apestegia eta bigarren lehendakariordea Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrena daude.[2][3]

Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak
Lehendakariordeak Lehendakari Agintaldiaren hasiera Agintaldiaren amaiera Alderdia
Jose Antonio Asiain Aiala Gabriel Urralburu Tainta 1984ko maiatzaren 15a 1991ko urriaren 19a PSN
Miguel Sanz Sesma Juan Cruz Alli Aranguren 1991ko urriaren 19a 1995eko uztailaren 3a UPN
Juan Cruz Alli Aranguren Javier Otano Cid 1995eko uztailaren 3a 1996ko ekainaren 19a CDN
Rafael Gurrea Indurain Miguel Sanz Sesma 1996ko ekainaren 19a 2003ko ekainaren 30a UPN
Francisco Iribarren Fentanes 2003ko ekainaren 30a 2007ko abuztuaren 14a UPN
Roberto Jimenez Alli (1) Yolanda Barcina Angulo 2011ko ekainaren 28a 2012ko ekainaren 22a PSN
Alvaro Miranda Simavilla (2) 2011ko ekainaren 28a 2012ko ekainaren 22a PSN
Lourdes Goikoetxea Zubelzu (1) 2012ko ekainaren 22a 2015eko uztailaren 22a UPN
Juan Sanchez Lakasia (2) 2012ko ekainaren 22a 2015eko uztailaren 22a UPN
Manu Aierdi Olaizola (1) Uxue Barkos Berruezo 2015eko uztailaren 22a 2019ko abuztuaren 6a GBai
Miguel Laparra Navarro (2) 2015eko uztailaren 22a 2019ko abuztuaren 6a I-E
Javier Remirez Apestegia (1) Maria Chivite Navascues 2019ko abuztuaren 6a orain karguan PSN
Jose Mari Aierdi Fernandez (2) 2019ko abuztuaren 6a orain karguan GBai

Kontseilaritzak

Nafarroako Gobernuko kontseilariak Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatzen eta kargugabetzen ditu, eta Nafarroako Gobernuko kontseilaritza bakoitzaren ardurapean daude.

Gaur egungo gobernua 13 kontseilariek osatzen dute, hiru alderdiren artean banatuta: Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta Ahal Dugu.[4]

XII.ko Nafarroako Gobernuko kontseilariak
Titularra Kontseilaritza Alderdia
Javier Remirez Apestegia Lehendakaritza, berdintasun, funtzio publiko eta barrua PSN
Jose Mari Aierdi Fernandez Lurralde antolamendu, etxebizitza, paisaia eta proiektu estrategikoak GBai
Bernardo Ziriza Perez Lurralde kohesioa PSN
Elma Saiz Delgado Ekonomia eta Ogasuna PSN
Mikel Irujo Amezaga Ekonomia eta enpresa garapena GBai
Eduardo Santos Itoiz Migrazio politiketako eta Justizia Ahal Dugu
Carlos Gimeno Gurpegi Hezkuntza PSN
Mari Carmen Maeztu Villafranca Gizarte eskubideak PSN
Santos Indurain Orduna Osasuna PSN
Ana Ollo Hualde Herritar Harremanak GBai
Juan Cruz Cigudosa Garcia Unibertsitate, berrikuntza eta eraldaketa digitala PSN
Itziar Gomez Lopez Landa Garapeneko eta Ingurumena GBai
Rebeca Esnaola Bermejo Kultura eta kirola PSN

Egungo gobernua

Artikulu nagusia: «Chivite gobernua»

Egungo gobernuaren burua Maria Victoria Chivite Navascues da, Nafarroako Gobernuko lehendakari kargua betetzen duena. 2019ko maiatzaren 26ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondoren, haren alderdiak, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrarekin aliantza osatu zuen hiruko bat osatzeko (I-E kanpoan geratu zen). Euskal Herria Bilduren babesari esker, Chivite lehendakari izendatu zuten 2019ko abuztuaren 2an, XII.ko Nafarroako Gobernua ofizialki inauguratuz 2019ko abuztuaren 7an. 13 kontseilarik osatzen dute, eta horietatik 2 lehendakariordeak dira: Javier Remirez Apestegia eta Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrena.

Chivite Gobernuko egungo osaketa
Titularra Kontseilaritza Alderdia
María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria PSN
Javier Remírez Lehen lehendakariordea PSN
Lehendakaritza, berdintasun, funtzio publiko eta barrua
Jose Mari Aierdi Bigarren lehendakariordea GBai
Lurralde antolamendu, etxebizitza, paisaia eta proiektu estrategikoak
Bernardo Ziriza Lurralde kohesioa PSN
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuna PSN
Mikel Irujo Ekonomia eta enpresa garapena GBai
Eduardo Santos Migrazio politiketako eta Justizia Ahal Dugu
Carlos Gimeno Hezkuntza PSN
Mari Carmen Maeztu Gizarte eskubideak PSN
Santos Indurain Osasuna PSN
Ana Ollo Herritar Harremanak GBai
Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, berrikuntza eta eraldaketa digitala PSN
Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumena GBai
Rebeca Esnaola Kultura eta kirola PSN

Aurreko gobernuak

Nafarroako aurreko gobernuak
Gobernua Lehendakaria Kontseilaritzak Alderdiak Hasiera Amaiera
Burgo Jaime del Burgo 6 UCDPSNHBOrhi Mendi 1979ko apirilaren 19a 1980ko apirilaren 28a
Juan Manuel Arza 6 1980ko apirilaren 28a 1984ko urtarrilaren 14a
Jaime del Burgo 6 1984ko urtarrilaren 14a 1984ko maiatzaren 15a
Urralburu I Gabriel Urralburu 9 PSN 1984ko maiatzaren 15a 1987ko irailaren 30a
Urralburu II Gabriel Urralburu 9 PSN 1987ko irailaren 30a 1991ko urriaren 19a
Alli Juan Cruz Alli 9 UPN 1991ko urriaren 19a 1995eko uztailaren 3a
Otano Javier Otano 8 PSNCDNEA 1995eko uztailaren 3a 1996ko ekainaren 19a
Sanz I Miguel Sanz 9 UPN 1996ko ekainaren 19a 1999ko uztailaren 28a
Sanz II Miguel Sanz 9 UPN 1999ko uztailaren 28a 2003ko ekainaren 30a
Sanz III Miguel Sanz 11 UPNCDN 2003ko ekainaren 30a 2007ko abuztuaren 14a
Sanz IV Miguel Sanz 12 UPN 2007ko abuztuaren 14a 2011ko ekainaren 28a
Barcina Yolanda Barcina 8 UPNPSN 2011ko ekainaren 28a 2012ko ekainaren 22a
8 UPN 2012ko ekainaren 22a 2015eko uztailaren 22a
Barkos Uxue Barkos 11 GBaiEH BilduAhal DuguI-E 2015eko uztailaren 22a 2019ko abuztuaren 6a

Egoitzak

Nafarroako jauregia

Artikulu nagusia: «Nafarroako jauregia»

Nafarroako jauregia Nafarroako Gobernuaren egoitza nagusia da. Alde Zaharra eta Bigarren Zabalgunearen artean dagoen etxadi bat hartzen du. Gazteluko enparantza, Karlos III.a etorbidea, Pablo Sarasate pasealekua, San Ignazio etorbidea eta Nafarroako Gorteen kalea ditu mugakide.

Hiru fatxada ditu:[5]

  • San Ignazioko fatxada: Nafarroako jauregiaren fatxada nagusia da, estilo neoklasikokoa, mendebaldera orientatuta dago, Sarasate pasealekuaren hasieran. Jose Nagusiak egin zuen, 1850. urtean. Erdiko gorputza ordena jonikoko sei zutabek osatua da; zutabeei buru emanez, frontoi hiruki bat dago, brontzezko bi eskultura handik apaindua. Fructuoso Ordunak egin zituen eskultura horiek, Antso III.a Nagusia eta Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregeenak. Atikoan marmolezko eskultura multzo bat ageri da, Ordunak egina hori ere; Nafarroako armarria ikusten da multzo horretan, alboetan bi gizon dituela.
  • Karlos III.a etorbideko fatxada: Nafarroako jauregiaren ekialdeko fatxada, estilo neoklasikokoa, Karlos III.a Noblearen etorbidera begira dago, Iruñeko Bigarren Zabalgunearen ardatzari begira. Jose eta Javier Yarnoz Larrosa anaiek eraiki zuten, 1934an. Frontoiaren espazio guztia betetzen duen Nafarroako alegoria bat du goian, Fructuoso Ordunak 1934an landua; horma koroa batez hornitutako andre bat da irudi nagusia, Arte Ederrek, Nekazaritzak, Abeltzaintzak, Industriak, Armek eta Merkataritzak inguratua.
  • Gazteluko enparantzako fatxada: Gazteluko enparantzara ematen duena da, bitxia bada ere, hiruretan garrantzitsuena. Karlos III.aren fatxadaren estilo berekoa da.

Ogasunaren egoitza

Ogasunaren egoitza Nafarroako jauregiaren etxadi berean dago, Karlos III.aren eta Nafarroako Gorteen izkinan. Bi eraikinek osatzen dute: bata 1970eko hamarkadan egin zen, hain zuzen ere, Ekonomia eta Ogasun kontseilaritza hartzeko, eta bestea, 2000ko hamarkadan eraiki zen aplikazio gisa.[6][7]

Ingurumenaren egoitza

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilarizak eraikin berri bat okupatu du Iruñeko Gonzalez Tablas kalean 2010eko ekainetik. Eraikin berria da, emisibitate txikikoa eta oso argitsua. Manuel Blasco arkitektoak proiektatu zuen. Eraikinak bost bulego-solairu ditu, 6 000 m2 inguruko azalerarekin, hiru aparkaleku-soto 266 plazarekin eta erabilera publikoko 1 500 m2-ko lorategi-eremu batekin.[8]

Hezkuntzaren egoitza

Hezkuntza kontseilaritzako eraikinak Iruñeko Alde Zaharrean du egoitza, Santo Domingoko aldapa, Merkatu eta Maiatzaren bia kaleen artean. Duela gutxi eraikitako eraikina da, inguruko gainerako eraikinekin kontrastea egiten duena. Iruñeko udaletxetik gertu dago.

Erreferentziak

  1. Nafarroako Gobernua. Lehendakaria. .
  2. Nafarroako Gobernua. Lehen lehendakariordea. .
  3. Nafarroako Gobernua. Bigarren lehendakariordea. .
  4. Nafarroako Gobernua. Kontseilaritzak. .
  5. Nafarroako Gobernua. Egoitza. .
  6. GE & Asociados. Ogasun eraikina. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  7. CTH taldea. Nafarroako Ogasunaren eraikin berria. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  8. «Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailarentzako eraikina - Iruña - Proiektuak - Iturralde eta Sagues Ingeniariak» www.itursa.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Nafarroako Gobernuko webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q578870
  • Commonscat Multimedia: Government of Navarre / Q578870

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 126677044
  • ISNI: 0000000122425374
  • BNE: XX92480
  • LCCN: n81046461
  • SUDOC: 200073567
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 3716972
  • Wd Datuak: Q578870
  • Commonscat Multimedia: Government of Navarre / Q578870
  • i
  • e
  • a
 Nafarroako politika
Nafarroako Gobernua
Nafarroako Gobernua
Lehendakariak
Egungo gobernua
Nafarroako Foruak
Erakundeak
Nafarroako Parlamentua
Nafarroako Parlamentua
Lehendakariak
Victor Manuel Arberloa • Balbino Bados • Javier Gomara • Javier Otano • Lola Eguren • Jose Luis CastejonRafael GurreaElena TorresAlberto CatalanAinhoa AznarezUnai Hualde
Egungo legealdia
Navarra Suma (20/50)Nafarroako Alderdi Sozialista (11/50)Geroa Bai (9/50)Euskal Herria Bildu (7/50)Ahal Dugu (2/50)Izquierda-Ezkerra (1/50)
Etxeak
Hauteskundeak
Nafarroako justizia
Auzitegiak
Nafarroako Auzitegi Nagusia • Nafarroako barruti judizialak • Nafarroako Kontseilua
Aldizkariak
Nafarroako ataria
Euskal Herria Euskal Herriko gobernu erakundeak Euskal Herria

Hego Euskal Herria:
Eusko JaurlaritzaEusko Legebiltzarra
Nafarroako Gobernua • Nafarroako Parlamentua
Ipar Euskal Herria:
Euskal Hirigune Elkargoa
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua
Akitania Berriko Eskualde Kontseilua*
* 2016a arte, Akitaniako Eskualde Kontseilua