Burlata

Burlata
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Burlatako biribilgunea.
Burlatako bandera
Bandera

Burlatako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Burlada <> Burlata
AlkateaAna Góngora (Navarra Suma)
Posta kodea31600
INE kodea31060
Herritarraburlatar
Geografia
Koordenatuak42°49′35″N 1°36′56″W / 42.82648°N 1.61563°W / 42.82648; -1.61563
Azalera2,12 km²
Garaiera420 metro
Distantzia3 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria20.865 (2023:  467)
alt_left 9.873 (%47,3)(2019) (%44,2) 9.223 alt_right
Dentsitatea9.704,65 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 10,56
Ugalkortasuna[1]‰ 29,77
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,6 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0,9 (2011)
Langabezia[1]% 14,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 13,20 (2018: %2,81)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.burlada.es

Burlata[3] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñerrikoa, Zangozako merindadekoa. 2023. urtean 20.865 biztanle zituen.

1970ean Eguesibartik banandu zenean bilakatu zen udalerri.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñeko metropolitar guneko beste hainbat herritan bezala.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Atarrabia
(1,7 km)
   Burlata    Iruñea
(3,2 km)


Geografia

Burlata Nafarroa Garaiaren erdialdean dago, Iruñeko metropolitar guneko ipar-ekialdean. Udalerriak Atarrabia eta Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Iruñearekin mendebaldean, eta Uharte eta Eguesibarrekin ekialdean. Burlata 420 metroko garaieran dago, Nafarroako hiriburutik hiru kilometrora. Belosoko zubiak eta Arga ibaiak Iruñeko Beloso auzotik banatzen dute.

Mugak

Galar Zendea Iruñea, Ezkabarte eta Atarrabia Atarrabia
Iruñea Uharte eta Atarrabia
Mendebaldea
  Burlata  
Ekialdea
Iruñea Iruñea Eguesibar

Klima eta landaredia

Burlatako klima klima atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko trantsizioko klima da. Urtero 800mm inguruko prezipitazioak izaten dira, oro har Iruñerrian jausten den euriaren batez- bestekoa baino gehiago. Izan ere, gune metropolitarraren iparraldean dauden herriek hegoaldekoek baino euri gehiago jasotzen dute.

Hamarkadetako hiritartzearen ondorioz, jatorrizko landaredia ia erabat galdu da eta gaur egun makal eta lertxun hektarea bakan batzuk baino ez dira.

Historia

Historian zehar hainbat izenekin agertu izan da Burlata agiri ofizialetan, 1097. urteko latinezko agiri batean, Bruslata eta Buruslata izenekin esaterako. XII. mende eta XV. mendeen artean Bruslada deitzen zioten herriari bertako bizilagunek. Gaskoieraz Bruslade izena ere erabili izan zen. Udalerriak gaur egun duen izena XV. mendetik erabili izan da, Burlada hizkuntza erromantzeen hiztunen artean eta Burlata edo Burleta euskaldunen artean.

Ongietorri kartela.

Erdi Aroan zehar Burlata eliza-jaurerri bat izan zen, garai hartan ohikoa zenez. XII. mendean elizako apezpikuak bere mendeko lurrak, mahastiak, eta hainbat ondasun zituen. Burlatarrek urtero gariaren uztaren zati bat eman beharra zuten zerga moduan. XIV. mendean udalerria Karlos Noblea erregearen familiaren bizitoki bihurtu zen. Jauregi hori mendebaldera begira kokaturik zegoen, elizaren ondoan. Eraikinak arku zorrotz bat zeukan hegoaldeko fatxadan, eta trazeria gotikoko matakanek fatxada apaintzen zuten.

1494. urtean Nafarroako erresumako auzitegiak berriztu ziren Burlatan eginiko gorteetan. 1630ean erregeak Burlatako bere jabetzak Antso Monreali saldu zizkion. Ondorengo hamarkadetan, jaurerriko ondasun horien jabe bilakatu nahi zuten hainbat kanpotarren arteko borrokak izan ziren. Ondasun horien artean jauregi bat aipagarri zen, San Martin Etxea edo pabolleten Etxea izenez ezagutua. Burlata jaurerri izan zen XIX. mendera arte.

XX. mendearen hasieran, Burlatako kontzejuak 297 biztanle zituen. Orduan, pixkanaka historikoki garrantzi handia izan zuen nekazaritza alde batera utzi eta Iruñaren hazkundeak irentsi zuen Burlata. Urteetan saiatu ondoren (lehen saioa 1950ean egin zen), 1970. urtean Eguesibarko kontzeju izateari utzi, eta udalerri independente bilakatu zen. Burlatako lehen udala 1970eko irailaren 25ean eratu zen.

Burlatako morea

2008an Nafarroako gobernuak 1.116 etxebitza berri eraikitzeko proiektua onartu zuen. Egitasmoa Burlata eta Iruñea bitartean eraikiko da, Txantreako udalaren mugan. Proiektuaren erabera 6 eta 12 solairu bitarteko eraikinak altxatuko dira, eta eskualdeko biztanleentzat parke berri bat.[4]

Ondare nabarmena

Ekonomia

Industrialdeak

  • Iturrondo Industrialdea
  • Mugazuri Industrialdea

Demografia

Burlatak, Iruñerriko hainbat udalerrik bezala, hazkunde demografiko handia izan du XX. mendean zehar. Mendearen hasieran 297 biztanle baino ez zituen Burlatak. Baina mendearen bigarren erditik hasita Nafarroa guztitik eta Espainiar estatutik etorritako ehunka etorkinek herriaren itxura erabat aldatu zuten. Ehunka etxebizitza eraiki ziren, gehienak inolako plangintzarik jarraitu gabe eraikiak.

Hazkunde azkar horrek arazo handiak ekarri zituen, izan ere Burlata Eguesibarko kontzeju bat baino ez zen. Eguesibarko udalak ezin izan zion aurre egin hazkunde azkar hari, eta azpiegitura, eskola eta bestelakoen gabezia erabatekoa izan zen. Testuinguru hartan azaltzen da Burlatako bizilagunek desiratzen zuten udaletxe propio hori izateko gogoa. 1950eko hamarkadan Eguesibarri eginiko lehen eskaerak ezetza jaso zuen. Baina egoera okertuz joan zen, eta azkenik 1970ean Burlata Eguesibarretik desanexionatu zen.

Azken urteetan Burlatako biztanleriak hazten jarraitu du, gehienbat nazioartetik hara joandako immigrazio oldea dela eta. 2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 2.217 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %12,09 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Burlatako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Burlatako politika»

Udaletxea

Gaur egungo Burlatako udaletxea itxura modernoko eraikin sinplea da, 2008an eraikia, aurrekoa, aldiz, 1971 eta 1973 urteen artean eraikia izan zen. Herriko parrokia zaharra zegoen tokian eraiki zen eta fatxada karabista adreiluzkoa da. Burlatako kontzeju eta udaletxeak hiru egoitza desberdin izan dituzte historian zehar, 1968ra arte, Mártires de la Patria kalean, 1969an parrokian eta 1970etik 1973ra San Blas kaleko eraikin batean.

  • HELBIDEA: Baratzeen Plaza, z/g

Udal hauteskundeak

Udalbatza alkateak eta hamasei zinegotzik osatzen dute.

2007an José Muñoz Arias (PSN) atera zen alkate. Orduan alderdirik bozkatuena UPN izan zen, guztira bost zinegotzi eskuratu zituen. PSNek (4), Nafarroa Baik (4) eta NEBek (1) akordioa egin zuten eta Muñoz alkate izendatu zuten. Udalbatza Eusko Abertzale Ekintzak (2) eta CDNk (1) osatu zuten.

2011ko udal hauteskundeetan zerrendarik bozkatuena izateagatik alkatetza UPNko Juan Carlos Gonzálezentzat izan zen; PSNk uko egin zion beste alderdiekiko akordioak egiteari eta NaBai 2011k I-Eko zinegotzi bakarrari bere hiru botoak eman bazizkion ere, ez zen nahikoa izan UPNren aurreko gehiengo osoa lortzeko

2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen: Burlata Aldatuz herritar plataformak eskuratu zituen boto gehien, eta alderdi horretako Txema Noval hautatu zuten alkate, bigarren geratu zen Euskal Herria Bildu alderdiaren botoei esker. Ordura arte nagusi izandako UPN hirugarren geratu zen hauteskundeetan.

Burlatako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Burlata Aldatuz
5 / 17
2.424 (% 26,80)
Euskal Herria Bildu
5 / 17
2.265 (% 25,04)
4 / 17
1.548 (% 19,64)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
4 / 17
1.774 (% 19,61)
4 / 17
1.759 (% 22,32)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
2 / 17
1.312 (% 14,50)
4 / 17
1.618 (% 20,53)
Izquierda-Ezkerra
1 / 17
701 (% 7,75)
1 / 17
585 (% 7,42)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 17
373 (% 4,12)
1 / 17
663 (% 8,41)
Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
3 / 17
1.346 (% 17,08)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Burlatako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Rafael Perez Rivas[6] 1979 1983 Euskadiko Alderdi Sozialista
Rafael Perez Rivas[6] 1983 1987 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Pilar Aramburu Gonzalez[7] 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Pilar Aramburu Gonzalez[7] 1991 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Luis Gongora Setuain[8] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Luis Gongora Setuain[8] 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Muñoz Arias[9] 2003 2007 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Muñoz Arias[10] 2007 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Juan Carlos Gonzalez Muñoz[11][12] 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Maria Noval Galarraga[5] 2015 2019 Burlata Aldatuz
Ana Maria Gongora Urzaiz[5] 2019 Jardunean Navarra Suma

Garraioa

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 5 linea daude:

  Eskualdeko Hiri Garraioa
Burlata 
Eguneko Zerbitzua
  • i
  • e
  • a
  4  Barañain  Atarrabia — Uharte / Arre — Orikain
  • i
  • e
  • a
 4  Barañain  Atarrabia — Uharte / Arre — Orikain
BARAÑAIN
Ibarra/Eliza • Erdia /34 • Erdia/Institutua • Iruña 39 • Iruña 23 • Iruña 1
IRUÑA (Ermitagaña)
Barañain (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Pio XII 41 • Pio XII 15-17
IRUÑA (Donibane)
Pio XII 7
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Navas de Tolosa 5
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Oliveto Kontea 7 • Merindadeen 3 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
BURLATA
Nagusi 6 • Nagusi 36 • Nagusi 70
ATARRABIA
Serapio Huici 11 • Serapio Huici /8Eras 7 • Eras/Karrobide / San Andres 4
EZKABARTE (Arre)
Irun 14 • Ezkabarte Industrialdea
EZKABARTE (Orikain)
Arre-Orikain Industrialdea
UHARTE
Uharte-Iruña/Martiket • Uharte-Iruña (Martiket) • Zubiarte 12 • Perez Goiena/Ugarrandia • Ugarrandia 27
Ikus artikulua: 4. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 4  Orikain — Arre / Uharte — Atarrabia  Barañain
UHARTE
Ugarrandia 27 • Zubiarte 9 • Uharte-Iruña (Martiket) • Uharte-Iruña/Martiket
EZKABARTE (Orikain)
Arre-Orikain Industrialdea
EZKABARTE (Arre)
Ezkabarte Industrialdea • Irun 5
ATARRABIA
San Andres/Pedro Atarrabia / Eras/Karrobide • Ezkaba /9Serapio Huici 14 • Serapio Huici (Aditueskola)
BURLATA
Nagusi 37bis • Nagusi 21
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 • Oliveto Kontea 2
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Sarasate (Parlamentua) • Navas de Tolosa (Hiru Erregeen)
IRUÑA (Donibane)
Pio XII/Urdazubi
IRUÑA (Ermitagaña)
Pio XII 18 • Pio XII 28 • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Irunlarrea (Bideko Amaren Ospitalea) • Barañain (Kanpoko Kontsultak)
BARAÑAIN
Iruña/Ezkiak • Iruña/Sahats • Iruña /39 • Erdia 14 • Erdia 38 • Lur Gorri /25 • Eultza 26 • Eultza /61 • Eultza/Errioxa • Ibarra/Eliza
Ikus artikulua: 4. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
  7  Atarrabia  Barañain
  • i
  • e
  • a
 7  Atarrabia  Barañain
ATARRABIA
Fermin Tirapu/Bidaburua • Bidaburua/Serapio Huici • Serapio Huici (Aditueskola)
BURLATA
Nagusi 53-55 • Zangoza 10 • Zangoza 18 • Mugazuri/Iturrondo
IRUÑA (Txantrea)
Mugazuri/Fermin Daoiz • Ezkaba 5 • San Kristobal/Etxalar • San Kristobal (Osasunetxea) • San Kristobal 42 • Atarrabia/Ororbia • Atarrabia/Kaputxinos
ANTSOAIN
EHG
IRUÑA (Arrotxapea)
Marcelo Zelaieta /132 • Marcelo Zelaieta 99 • Marcelo Zelaieta /76 • Marcelo Zelaieta /34 • Marcelo Zelaieta /4
IRUÑA (Sanduzelai)
RENFE • Sanduzelai/Fleming • Sanduzelai/Sanduzelai • Sanduzelai/Sanduzelai • Nafarroa 3
IRUÑA (Donibane)
Oliva 25 • Baiona 30 • Baiona 40
IRUÑA (Ermitagaña)
Barañain 52 • Barañain (Bideko Amaren Ospitalea) • Barañain (Kanpoko Kontsultak)
BARAÑAIN
Iruña/Ezkiak • Iruña/Sahats • Iruña /39 • Iruña 39
Ikus artikulua: 7. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 7  Barañain  Atarrabia
BARAÑAIN
Iruña 39 • Iruña 23 • Iruña 1
IRUÑA (Ermitagaña)
Barañain (Kanpoko Kontsultak) • Barañain (Bideko Amaren Ospitalea) • Barañain/Yamaguchi
IRUÑA (Donibane)
Baiona 45 • Belate/Azuelo • Oliva/Jasokundea
IRUÑA (Sanduzelai)
Nafarroa/Juaristi Doktorea • Sanduzelai 71 • Sanduzelai (Osasunetxea) • Sanduzelai /10
IRUÑA (Arrotxapea)
Marcelo Zelaieta 8 • Marcelo Zelaieta 30 • Marcelo Zelaieta 76 • Marcelo Zelaieta 106 • Marcelo Zelaieta 136
ANTSOAIN
Atarrabia /17
IRUÑA (Txantrea)
Atarrabia 12 • Atarrabia 44 • San Kristobal/Uharte • San Kristobal/Txantrea • San Kristobal 9 • Ezkaba /7 • Mugazuri/Morea
BURLATA
Mugazuri/Iturrondo • Bentak 17 • Ezkababide /4 • Nagusi 36 • Nagusi 70
ATARRABIA
Serapio Huici 11 • Bidaburua 4 • Fermin Tirapu/Bidaburua
Ikus artikulua: 7. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
  19  Erripagaña  Barañain
  • i
  • e
  • a
 19  Erripagaña  Barañain
BURLATA (Erripagaña)
Lisboa/Amsterdam • Lisboa 1 • Erripagaña/Berlin
IRUÑA (Erripagaña)
Atenas/Erripagaña • Marcelo Zelaieta 76
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren 11 • Sarriguren/Teilako Iturria
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Monjardin/Media Luna
IRUÑA (Arrosadia)
Monjardin 12 • Blas de Laserna 6 • Blas de Laserna/Sebastian Albero • Queiles 9 • Iñigez 8
IRUÑA (Iturrama)
Iturrama /11 • Iturrama 24 • Eneko Aritza 7 • Antso Azkarra /61 • Antso Azkarra 24
IRUÑA (Donibane)
Antso Azkarra /Barañain
IRUÑA (Ermitagaña)
Barañain /19 • Barañain 52 • Barañain (Bideko Amaren Ospitalea) • Irunlarrea/Premin Iruña
IRUÑA (Mendebaldea)
Ermitagaña 46
BARAÑAIN
Erdia/Miluze • Erdia/Bakea • Erdia 14 • Erdia 38 • Ibarra/Osaketa
Ikus artikulua: 19. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 19  Barañain  Erripagaña
BARAÑAIN
Ibarra/Osaketa • Erdia /34 • Erdia/Institutua • Erdia/San Kristobal • Erdia/Miluze
IRUÑA (Mendebaldea)
Ermitagaña 25
IRUÑA (Ermitagaña)
Irunlarrea/Premin Iruña • Barañain (Bideko Amaren Ospitalea) • Barañain/Yamaguchi • Barañain 17
IRUÑA (Donibane)
Antso Azkarra 75
IRUÑA (Iturrama)
Antso Azkarra 71 • Eneko Aritza/Antso Azkarra • Eneko Aritza 20 • Iturrama/Felix Huarte • Iturrama 15
IRUÑA (Arrosadia)
Iñigez/Turrillas • Queiles/Pamplonesa • Blas de Laserna/Ilargi Enea • Blas de Laserna/Tomas Caballero • Monjardin /12
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Monjardin/Agoitz
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Teilako Iturria • Sarriguren /11
IRUÑA (Erripagaña)
Madril 4 • Atenas/Madril
BURLATA (Erripagaña)
Erripagaña/Berlin • Lisboa/Erripagaña • Lisboa/Amsterdam • Lisboa/Amsterdam
Ikus artikulua: 19. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
  20  Bianako Printzea  Gorraitz
  • i
  • e
  • a
 20  Bianako Printzea  Gorraitz
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bianako Printzea 2 • Bexe Nafarroa 14 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Teilako Iturria • Sarriguren /11 • Sarriguren/Mendillorri
BURLATA (Erripagaña)
Erripagaña/Berlin • Erripagaña/La Valeta
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Areta
EGUESIBAR (Sarriguren)
Berrikuntzaren Hiria
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Gorraitz)
Gorraitz (Merkataritza-gunea) • Egues 28 • Egues 48 • Egues 62 • Egues 70 / Ardanatz/Gurimendi • Ardanatz 26 • Lezaun /7
UHARTE
Itaroa 177 • Itaroa /66
Ikus artikulua: 20. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 20  Gorraitz  Bianako Printzea
UHARTE
Itaroa /66 • Itaroa 55
EGUESIBAR (Gorraitz)
Lezaun /7 • Ardanatz/Zaldoko • Ardanatz/Gurimendi / Egues 70 • Itaroa /190 • Itaroa /96-98 • Egues 13 • Gorraitz/Urbikain
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Sarriguren)
Berrikuntzaren Hiria
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Erroma
BURLATA (Erripagaña)
Erripagaña/Lisboa • Erripagaña/Berlin
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Erripagaña • Sarriguren 11 • Madril /6
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 • Bianako Printzea 2
Ikus artikulua: 20. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Gaueko Zerbitzua
  • i
  • e
  • a
  N5  Nafarroako Gorteak  Uharte — Gorraitz
  • i
  • e
  • a
 N5  Nafarroako Gorteak  Uharte — Gorraitz
IRUÑA (Alde Zaharra)
Nafarroako Gorteen 1
IRUÑA (2. Zabalgunea)
EHG • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
BURLATA
Nagusi 6 • Nagusi 36 • Nagusi 70
ATARRABIA
Serapio Huici 11 • Serapio Huici /8 • San Andres 4
UHARTE
Uharte-Iruña/Martiket • Uharte-Iruña (Martiket) • Zubiarte 12 • Zubiarte 28 • Intxaurdia 2-4
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Gorraitz)
Gorraitz (Merkataritza-gunea) • Egues 28 • Egues 48 • Egues 62 • Egues 70 / Ardanatz/Gurimendi • Ardanatz 26 • Lezaun /7
Ikus artikulua: N5 linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 N5 Gorraitz — Uharte  Nafarroako Gorteak
EGUESIBAR (Gorraitz)
Lezaun /7 • Ardanatz/Zaldoko • Ardanatz/Gurimendi / Egues 70 • Itaroa /190 / Itaroa /96-98 • Itaroa /96-98 • Egues 13 • Gorraitz/Urbikain
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
UHARTE
Intxaurdia/Itaroa • Zubiarte 17 • Zubiarte 9 • Uharte-Iruña (Martiket) • Uharte-Iruña/Martiket
ATARRABIA
San Andres/Pedro Atarrabia • Serapio Huici 14 • Serapio Huici (Aditueskola)
BURLATA
Nagusi 37bis • Nagusi 21
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2
IRUÑA (Alde Zaharra)
Nafarroako Gorteen 1
Ikus artikulua: N5 linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)

Horrez gain, Nafarroako ipar-ekialdeko hainbat herri Iruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Burlatan. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren bigarren lineak (Eugi eta Iruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Gainera, Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak Agoitz ere zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibar, Urrotz eta Lintzoain zeharkatuz.

Kultura

Jaiak eta ospakizunak

Burlatar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Diario de Navarra egunkaria.
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Rafael Pérez Rivas abandona la presidencia de la Federación Navarra» Noticias de Navarra 2010-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Dimite una diputada socialista navarra por el rechazo al Presupuesto» El País 2002-12-28 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Fallece el exalcalde de Burlada José Luis Góngora» Noticias de Navarra 2014-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  9. (Gaztelaniaz) «Los cinco alcaldes que desobedecieron al PSOE» El País 2003-06-21 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  10. (Gaztelaniaz) «La edil de CDN llega a un acuerdo con el alcalde de Burlada (PSN)» Diario de Navarra 2009-11-04 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  11. (Gaztelaniaz) «Juan Carlos González (UPN) consigue la alcaldía de Burlada» Noticias de Navarra 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  12. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Burlada aún no valora las críticas de su socio» Diario de Navarra 2012-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Burlatako Udalaren webgunea.
  • (Gaztelaniaz) Burlatari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
  • Burlatako Kale nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q732730
  • Commonscat Multimedia: Burlada-Burlata / Q732730
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Burlata

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 233926533
  • BNE: XX458833
  • GND: 7679520-2
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 5989
  • Lekuak
  • OSM: 341087
  • INE: 31060
  • Wd Datuak: Q732730
  • Commonscat Multimedia: Burlada-Burlata / Q732730
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Burlata
  • i
  • e
  • a
 Iruñerria
Metropolialdea
AntsoainArangurenAtarrabiaBarañainBeriainBerriobeitiBerriozar • Burlata • Eguesibar • Galar • IruñeaNoain ElortzibarOrkoienTebas-Muru Artederreta • Uharte • Zizur • Zizur Nagusia
Ibarrak             
AnueAtetzBeraskoainBidaurretaEsteribar • Etxarri • EtxauriEzkabarteGoñerri • Itza • LantzOdietaOlaibarOllaran • Oltza • TxulapainUltzama • Zabaltza • Ziritza
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgi • Burlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga