Argantzon

Argantzon
Argantzun
Espainiako udalerria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaAngel Niño Zabala (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Izen ofizialaLa Puebla de Arganzón
Jatorrizko izenaArgantzun
Posta kodea09294
INEk ezarritako kodea09276
HerriburuaLa Puebla de Arganzón
Geografia
Koordenatuak42°45′58″N 2°49′53″W / 42.766111111111°N 2.8313888888889°W / 42.766111111111; -2.8313888888889
Map
Azalera19 km²
Altuera481 m
MugakideakTrebiñu, Erriberagoitia, Iruña Oka eta Gasteiz
Demografia
Biztanleria552 (2023)
26 (2022)
alt_left 232 (%42) (%49,6) 274 alt_right
Dentsitatea29,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
lapuebladearganzon.net

Argantzon[1] (izen ofiziala La Puebla de Arganzón) Burgos probintziako (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Trebiñuko barrendegian dagoena. Trebiñuko barrendegiko beste udalerria Trebiñu da. Bi udalerri horiek osatzen duten lurraldea administratiboki Burgosi badagokio ere, ikuspuntu geografiko eta kulturaletik, biztanleak arabar sentitzen dira.

Geografia

Argantzongo udalerria.

Udalerri mugakideak

Iruña Oka Iruña Oka Gasteiz
Erriberagoitia Trebiñu
Mendebaldea
  Argantzon  
Ekialdea
Erriberabeitia Trebiñu Trebiñu

Historia

Antzinako Erroma

Argantzon igarobide estrategikoa izan da historian zehar, bertan Tuioko mendilerroa eta Gasteiz mendien arteko haitzarte natural bat dagoelako, Argantzongo haitzartea alegia (gaztelaniaz Las conchas de Arganzón esaten zaio). Bertatik igarotzen zen Ab Asturica Burdigalam edo Astoreka eta Bordele lotzen zituen galtzada erromatarra, baita Gasteiztik doan Done Jakue bidea ere.

Argantzongo erromatar hilarria

Argantzondik gertu bide erromatarraren lekuko izan litekeen hilarri bat aurkitu zen 1913an[2]. Federico Baraibarrek eginiko ikerketaren arabera, 10 urteko neska baten hilobikoa da, eta bertan galtzada erromatarra zaintzen zuen mansio militar bat agian egon zela iradokitzen du.

Erdi Aroa

Erromatar inperioaren erorialdiaren ondoren, Argantzonen lehen aipamena 801. urtekoa da. Urte horretako udazkenean egungo Miranda de Ebro inguruan muga zuten arabiarrek razzia bat egin zuten iparralderantz, eta, Argantzon parean, bertako biztanleekin topo egin zuten[3]. Arabiarren kronikek diotenez, Kordobako al-Hakam emirraren anaiak gidatu zuen razzia Araban eta Gaztelan barrena, baina porrot latza jasan zuen Argantzongo haitzartean.

871. urteko Donemiliaga Kukulako agiri batean Argantzon herrixka zaharra aipatzen zen[4].

Argantzoneren fundazioa

1191. urtean Nafarroako Antso Jakitunak hiribildua sortu zuen eta forua eman zion. Sorrera hori Nafarroaren mendebaldeko muga sendotzeko saio gisa ulertzen da, eta bat dator eskualdeko beste hiribildu batzuen sorrerarekin (Gasteiz, Bernedo). Foruaren agiria galdu egin zen, eta 1565ean Filipe II.ak forua konfirmatu zuenean, foru-emailea Alfontso VIII.a Gaztelakoa zela idatzi zen[5]. Egun badirudi onartua dagoela faltsutzea, bigarren agiri horretan ageri den regnante me Dei gratia rege Alfonso in Castella et in Legione ezinezkoa baita: Alfontso VIII.a ez zen Leongo errege izan. Hala ere, laster Gaztelak Argantzon ingurua, Trebiñu eta Arabako lautada hartu zituen,(1199. urtearen inguruan).

Konderriaren sorrera eta Arabako Ermandadea

Argantzongo haitzartea, 1875eko grabatu batean. Eskuineko gailurrean Nafarroako Erresumaren gaztelua ikusten da, Arabako Lautadarako sarrera kontrolatzen zuena.

XIV. mendean Argantzon Velasco leinuaren agindupean geratu zen. Velascotarrak Haroko kondeak ziren eta Trebiñuko agintariak ziren Manriquetarren etsai sutsuak ziren. XV. mendean, Araban lehen ermandade bat (probintziaren aurrekaria) sortzeko saioak egin zirenean, Argantzonek eta Trebiñuk ere parte hartu zuten. Hala ere, nahiz eta Argantzon ondorengo urteetan inoiz ermandadeko kide izan zen, azkenean Arabako ermandadetik kanpo geratu zen.

Ekonomia

Udalerrian nekazaritza eta abeltzaintza dira nagusi.

Banaketa administratiboa

Argantzonek bi biztanlegune ditu: Argantzon bera eta Billa Oka.

Demografia

Nahiz eta Gasteiz eta Miranda de Ebro arteko bidean egon, Argantzonek bere nekazari izaerari eutsi dio. XX. mendean zehar gertatutako garapen ekonomiko zein krisialdiek ez zioten eragin bertako biztanleriaren bilakaerari. Hala ere, nekazaritza iraultzak eta mekanizazioak eskulanaren soberakina sortu zuen, eta honek populazioaren gainbehera eragin zuen. 1980ko hamarkadan gainbehera asko azkartu zen, arestian aipatutakoaz gain jende askok hirietara jo baitzuen bizi baldintza hobeen bila.

1990eko hamarkadatik aurrera etxebizitza berriak eraikitzen hasi ziren, eta errepideen hobetzeak, automobil pribatuaren ugaritzeak eta etxebizitzen prezio merkeagoek Gasteizko jende asko erakarri zuen Argantzona. Biztanleria igo egin zen, baina biztanle berri askok ez zuten berez bizia bertan egiten (lana, erosketak, haurren eskola, aisialdia... hirian egiten zuten).


Argantzongo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2007ko udal hauteskundeak

2007ko udal hauteskundeetan Agrupación Independiente Nueva Puebla (AINP) hautes-elkarteak udalerriko 7 zinegotzietatik 3 eskuratu zituen. Alkatea, Roberto Ortiz Urbina, talde horretakoa da. Aurreko alkate Alfredo Oraaren Agrupación Independiente Puebla de Arganzón (AEIPA) hautes-elkarteak 2 zinegotzi eskuratu zituen, EAE-ANVk bat eta PPk beste bat. PPko zinegotzia salbu, gainerakoak Trebiñu Araban integratzearen aldekoak ziren.

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, AINPko Roberto Ortiz de Urbina hautatu zuten alkate. AINP elkarteak sei zinegotzi eskuratu zituen, eta Alderdi Popularrak bat.

2013ko martxoaren 8an, bozketa bidez, Burgostik bereizteko eta Araban sartzeko tramiteak hasteko eskatu zuen udalbatzak, aldeko 5 botorekin eta abstentzio batekin.[6]

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan AINP berriro izan zen garaile eta sei zinegotzi eskuratu zituen. Alderdi Popularrak bere zinegotzia galdu zuen eta haren ordez Euskal Herria Bildu koalizioak zinegotzi bat eskuratu zuen.

Udal hauteskundeen emaitzak

Argantzongo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Agrupacion Independiente Nueva Puebla (AINP)
6 / 7
196 (% 72,06)
6 / 7
222 (% 84,41)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
1 / 7
38 (% 13,97)
0 / 7
- (% -)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
24 (% 8,82)
1 / 7
34 (% 12,93)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak infoelectoral.interior.es webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Argantzoneko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Eliseo Somalo Fernandez[7][8] 1979 1980 a Zentro Demokratikoaren Batasuna
Eliseo Somalo Fernandez[8] 1980 1983 Kudeaketa batzordea
Eliseo Somalo Fernandez[7][8] 1983 1987 Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala
Eliseo Somalo Fernandez[7][8] 1987 1991 Aliantza Popularra
Alfredo Oraa Roa[7][9] 1991 1995 Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Alfredo Oraa Roa[7][10][9] 1995 1999 Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Alfredo Oraa Roa[7][9] 1999 2003 Agrupacion Electoral Independiente
Alfredo Oraa Roa[7][9] 2003 2007 Agrupacion Independiente Puebla de Arganzon
Roberto Ortiz Urbina[7][11] 2007 2011 Agrupacion Independiente Nueva Puebla
Roberto Ortiz Urbina[7][11] 2011 2015 Agrupacion Independiente Nueva Puebla
Roberto Ortiz Urbina[7] 2015 2019 Agrupacion Independiente Nueva Puebla
Pablo Ortiz de Latierro Fernandez[7][12][13] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Angel Niño Zabala[14][15] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a Eliseo Somalo alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
19 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea) • Argantzon • Ribabellosa Miranda Ebro
(geltokia)

Hirigintza

Argantzonek kale nagusi luze baten alboetan hedatzen den hirigune baten egitura dauka. Ardatz nagusi horren muturretan herriaren ateak zeuden. Kale nagusiaren alboetan bigarren mailako bi kale daude, eta hirukote hori zeharkatuz, bi kantoi. Etxeek oraindik ere Erdi Aroko egitura daukate, eta etxadi erregular itxiak osatuz kokaturik daude. Eraikin aipagarrienak Andre Mariaren Jasokundearen eliza, zubi erromatarra, Done Jakue bideko erromesen ospitalea eta Antiguako Amaren baseliza dira.

XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran hiritartze berriak eratu ziren. Familia bakarreko etxebizitzen auzo horiek herri nagusitik kanpo daude.

  • San Juan ospitalea eta Antiguako Amabirjinaren ermita
    San Juan ospitalea eta Antiguako Amabirjinaren ermita
  • Alde zaharreko etxe bat armarriarekin
    Alde zaharreko etxe bat armarriarekin
  • Herriko plaza
    Herriko plaza
  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza
    Andre Mariaren Jasokundearen eliza

Kultura

Euskara

Azken urteotan, herriak bi aldiz antolatu izan du Araba Euskaraz, 2001ean eta 2007an, bertako ikastola sostengatzeko.

Argantzun ikastolaren ikuspegia.

Ondasun nabariak

  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza

Argantzondar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. (Gaztelaniaz) Baraibar, Federico (1913). Lápidas de Puebla de Arganzón y Laguardia. Boletín de la Real Academia de la Historia, LXIV liburukia, 176-181 orrialdeak
  3. (Gaztelaniaz) Abū Marwān Ḥayyān ibn Khalaf Ibn Ḥayyān (1076). La primera década del reinado de Al-ḥakam I, según el muqtabis II, 1 de Ben Ḥayyān de Córdoba(m. 469 h./1076 J.C.), Joaquín Vallvék eta F. Ruiz Girelak itzulia. Real Academia de la Historia, 2003
  4. (Gaztelaniaz) Del Rivero, Enrique (1999). Rincones singulares de Burgos. III. La Bureba, el Ebro y el Condado de Treviño. Caja de Burgos.
  5. (Gaztelaniaz) Argantzonen forua Espainiako Historia Institutuaren webgunean
  6. «Trebiñuk eta Argantzunek Araban sartzea onetsi dute» Berria 2023-08-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  7. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  8. a b c d (Gaztelaniaz) Gonzalez de Viñaspre, Roberto. (1999). Trebiño: Claves para un contencioso inacabado. Txalaparta ISSN 978-84-8136-129-2. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  9. a b c d (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo 2014-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  10. (Gaztelaniaz) «Dos alcaldes parientes pero 'enemigos'» El País 1997-01-07 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  11. a b (Gaztelaniaz) «Acude exige la Alcaldía para pactar con el PP en Condado de Treviño» El Correo de Burgos 2011-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  12. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  13. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en coalición con el PNV en un pueblo de Treviño» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  14. (Gaztelaniaz) «El PNV arrebata La Puebla de Arganzón a EH Bildu pero pierden Condado de Treviño» Gasteiz Hoy 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  15. «Eskuz aldatu dira alkatetzak, baina Trebiñuk Araba izan nahi du - Trebiñu» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba
  • «Argantzun: ohar historikoak eta linguistikoak», euskonews.com.
  • (Gaztelaniaz) Argantzonen webgune ez-ofiziala
  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza - Bisita birtuala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1634743
  • Commonscat Multimedia: La Puebla de Arganzón / Q1634743
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Argantzon

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 150182797
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00444/eu_a_4441/a4441
  • Lekuak
  • OSM: 344774
  • INE: 09276
  • Wd Datuak: Q1634743
  • Commonscat Multimedia: La Puebla de Arganzón / Q1634743
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Argantzon


Trebiñuko barrendegiko kontzejuak eta herriak

Udalerriak: Argantzon • Trebiñu

Kontzejuak: AgiluAlbaitaAñastroArgoteArmentia Trebiñu • Arrieta • Askartza • BaxauriBilla ToberaBurgeta • Bustu • DordonizDoroñu • Franku • FuidioGolernioGrandivalImiruriKutxuLañuMarauriMorgasObekuriOgetaOtxateOzilla-LadreraOzanaPanguaParitzaSamianoSan Martin GalbarinSan Vicentejo • Saratsu • Tarabero • Trebiñu • Torre • Uzkio

Herriak: Araiko • Arana • AxarteBilla Oka (Argantzongoa) • LadreraMesantzaMorazaMoskatorOtxateOzillaPedruzoSan Esteban TrebiñuSan Martin GalbarinSasetaZurbitu

Auzoak: Mea • Caricedo

Aurkintzak: Atezabal • Dueso • Gurbandiz • Taraita

  • i
  • e
  • a
AgurainAiaraAmurrioAñanaAramaioArgantzon* • ArmiñonArraia-MaeztuArratzua-UbarrundiaArtziniegaAsparrenaBarrundia • Bastida • BerantevillaBernedoBurguDonemiliagaDulantziEkoraEltziegoElvillarErriberabeitiaErriberagoitiaGasteizGaubeaGuardia • Harana • Iruña OkaIruraiz-GaunaKanpezuKripanKuartangoLagranLantaronLantziegoLapuebla de LabarcaLaudioLegutioLezaMañuetaMoredaNavaridasOionOkondoSamaniegoTrebiñu* • UrizaharraUrkabustaizVillabuenaZalduondoZanbranaZigoitiaZuia
*Administratiboki, Argantzun eta Trebiñu Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan daude
  • i
  • e
  • a
Abajas · Adrada de Haza · Aguas Cándidas · Aguilar de Bureba · Albillos · Alcocero de Mola · Alfoz de Bricia · Alfoz de Quintanadueñas · Alfoz de Santa Gadea · Altable · Ameyugo · Anguix · Aranda de Duero · Arandilla · Arauzo de Miel · Arauzo de Salce · Arauzo de Torre · Arcos · Arenillas de Riopisuerga · Argantzon · Arija · Arlanzón · Arraya de Oca · Atapuerca · Avellanosa de Muñó · Bahabón de Esgueva · Barbadillo de Herreros · Barbadillo del Mercado · Barbadillo del Pez · Barrio de Muñó · Barrios de Colina · Basconcillos del Tozo · Bascuñana · Baños de Valdearados · Bañuelos de Bureba · Belbimbre · Belorado · Berberana · Berlangas de Roa · Berzosa de Bureba · Bozoo · Brazacorta · Briviesca · Bugedo · Buniel · Burgos · Busto de Bureba · Cabañes de Esgueva · Cabezón de la Sierra · Caleruega · Campillo de Aranda · Campolara · Canicosa de la Sierra · Cantabrana · Carazo · Carcedo de Bureba · Carcedo de Burgos · Cardeñadijo · Cardeñajimeno · Cardeñuela Riopico · Carrias · Cascajares de Bureba · Cascajares de la Sierra · Castellanos de Castro · Castil de Peones · Castildelgado · Castrillo Mota de Judíos · Castrillo de Riopisuerga · Castrillo de la Reina · Castrillo de la Vega · Castrillo del Val · Castrojeriz · Cavia · Cayuela · Cebrecos · Celada del Camino · Cerezo de Río Tirón · Cerratón de Juarros · Ciadoncha · Cillaperlata · Cilleruelo de Abajo · Cilleruelo de Arriba · Ciruelos de Cervera · Cogollos · Trebiñu · Contreras · Coruña del Conde · Covarrubias · Cubillo del Campo · Cubo de Bureba · Cuevas de San Clemente · Encío · Espinosa de Cervera · Espinosa de los Monteros · Espinosa del Camino · Estépar · Fontioso · Frandovínez · Fresneda de la Sierra Tirón · Fresneña · Fresnillo de las Dueñas · Fresno de Rodilla · Fresno de Río Tirón · Frías · Fuentebureba · Fuentecén · Fuentelcésped · Fuentelisendo · Fuentemolinos · Fuentenebro · Fuentespina · Galbarros · Grijalba · Grisaleña · Gumiel de Izán · Gumiel de Mercado · Hacinas · Haza · Hontanas · Hontangas · Hontoria de Valdearados · Hontoria de la Cantera · Hontoria del Pinar · Hornillos del Camino · Hortigüela · Hoyales de Roa · Huerta de Arriba · Huerta de Rey · Humada · Hurones · Huérmeces · Ibeas de Juarros · Ibrillos · Iglesiarrubia · Iglesias · Isar · Itero del Castillo · Jaramillo Quemado · Jaramillo de la Fuente · Junta de Traslaloma · Junta de Villalba de Losa · Jurisdicción de Lara · Jurisdicción de San Zadornil · La Cueva de Roa · La Gallega · La Horra · La Revilla y Ahedo · La Sequera de Haza · La Vid de Bureba · La Vid y Barrios · Las Hormazas · Las Quintanillas · Lerma · Llano de Bureba · Los Altos · Los Ausines · Los Balbases · Los Barrios de Bureba · Madrigal del Monte · Madrigalejo del Monte · Mahamud · Mambrilla de Castrejón · Mambrillas de Lara · Mamolar · Manciles · Mazuela · Mecerreyes · Medina de Pomar · Melgar de Fernamental · Merindad de Cuesta-Urria · Merindad de Montija · Merindad de Río Ubierna · Merindad de Sotoscueva · Merindad de Valdeporres · Merindad de Valdivielso · Milagros · Miranda Ebro · Mirabetxe · Modúbar de la Emparedada · Monasterio de Rodilla · Monasterio de la Sierra · Moncalvillo · Monterrubio de la Demanda · Montorio · Moradillo de Roa · Nava de Roa · Navas de Bureba · Nebreda · Neila · Olmedillo de Roa · Olmillos de Muñó · Oquillas · Orbaneja Riopico · Oña · Padilla de Abajo · Padilla de Arriba · Padrones de Bureba · Palacios de Riopisuerga · Palacios de la Sierra · Palazuelos de Muñó · Palazuelos de la Sierra · Pampliega · Pancorbo · Pardilla · Partido de la Sierra en Tobalina · Pedrosa de Duero · Pedrosa de Río Úrbel · Pedrosa del Príncipe · Pedrosa del Páramo · Peral de Arlanza · Peñaranda de Duero · Pineda Trasmonte · Pineda de la Sierra · Pinilla Trasmonte · Pinilla de los Barruecos · Pinilla de los Moros · Piérnigas · Poza de la Sal · Pradoluengo · Presencio · Prádanos de Bureba · Puentedura · Quemada · Quintana del Pidio · Quintanabureba · Quintanaortuño · Quintanapalla · Quintanar de la Sierra · Quintanavides · Quintanaélez · Quintanilla San García · Quintanilla Vivar · Quintanilla de la Mata · Quintanilla del Agua y Tordueles · Quintanilla del Coco · Rabanera del Pinar · Rabé de las Calzadas · Rebolledo de la Torre · Redecilla del Camino · Redecilla del Campo · Regumiel de la Sierra · Reinoso · Renuncio · Retuerta · Revilla Vallejera · Revilla del Campo · Revillarruz · Rezmondo · Riocavado de la Sierra · Roa · Rojas · Royuela de Río Franco · Rubena · Rublacedo de Abajo · Rucandio · Rábanos · Salas de Bureba · Salas de los Infantes · Saldaña de Burgos · Salinillas de Bureba · San Adrián de Juarros · San Juan del Monte · San Mamés de Burgos · San Martín de Rubiales · San Millán de Lara · San Vicente del Valle · Santa Cecilia · Santa Cruz de la Salceda · Santa Cruz del Valle Urbión · Santa Gadea del Cid · Santa Inés · Santa María Rivarredonda · Santa María del Campo · Santa María del Invierno · Santa María del Mercadillo · Santa Olalla de Bureba · Santibáñez de Esgueva · Santibáñez del Val · Santo Domingo de Silos · Sargentes de la Lora · Sarracín · Sasamón · Solarana · Sordillos · Sotillo de la Ribera · Sotragero · Sotresgudo · Susinos del Páramo · Tamarón · Tardajos · Tejada · Terradillos de Esgueva · Tinieblas de la Sierra · Tobar · Tordómar · Torrecilla del Monte · Torregalindo · Torrelara · Torrepadre · Torresandino · Tosantos · Trespaderne · Tubilla del Agua · Tubilla del Lago · Tórtoles de Esgueva · Úrbel del Castillo · Vadocondes · Valdeande · Valdezate · Valdorros · Vallarta de Bureba · Lausa Harana · Valle de Manzanedo · Mena Harana · Valle de Oca · Valle de Santibáñez · Valle de Sedano · Valle de Tobalina · Valle de Valdebezana · Valle de Valdelaguna · Valle de Valdelucio · Valle de Zamanzas · Valle de las Navas · Vallejera · Valles de Palenzuela · Valluércanes · Valmala · Vileña · Villadiego · Villaescusa de Roa · Villaescusa la Sombría · Villaespasa · Villafranca Montes de Oca · Villafruela · Villagalijo · Villagonzalo Pedernales · Villahoz · Villalba de Duero · Villalbilla de Burgos · Villalbilla de Gumiel · Villaldemiro · Villalmanzo · Villamayor de Treviño · Villamayor de los Montes · Villambistia · Villamedianilla · Villamiel de la Sierra · Villangómez · Villanueva de Argaño · Villanueva de Carazo · Villanueva de Gumiel · Villanueva de Teba · Villaquirán de la Puebla · Villaquirán de los Infantes · Villarcayo de Merindad de Castilla la Vieja · Villariezo · Villasandino · Villasur de Herreros · Villatuelda · Villaverde del Monte · Villaverde-Mogina · Villayerno Morquillas · Villazopeque · Villegas · Villoruebo · Viloria de Rioja · Vilviestre del Pinar · Vizcaínos · Zael · Zarzosa de Río Pisuerga · Zazuar · Zuñeda