Iruraiz-Gauna

Iruraiz-Gauna
 Araba, Euskal Herria
Iruraiz-Gaunaren ikuspegia, Erentxun eta Egileta artean.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Lautada
Izen ofizialaIruraiz-Gauna
AlkateaIratxe Del Barco Murua (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01193
INE kodea01027
Herritarrairuraiztar-gaunar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°49′00″N 2°30′00″W / 42.816666666667°N 2.5°W / 42.816666666667; -2.5
Map
Azalera47,13 km2
Garaiera638 metro
Distantzia19 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria541 (2023)
4 (2022)
alt_left 236 (%43,6) (%51,9) 281 alt_right
Dentsitatea12,31 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 12,88
Zahartze tasa[2]% 38,85
Ugalkortasun tasa[2]‰ 41,67
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 81,69 (2011)
Genero desoreka[2]% 3,37 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 6,54 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 23,64 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 11.75 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1967
Webguneahttp://www.iruraiz-gauna.com

Iruraiz-Gauna[1] Arabako ekialdeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gasteiztik 19 bat kilometro ekialdera dago.

Aski azalera handia du (47,13 km2), eta, udalerriak izan duen historia dela kausa, oso lurralde-egituratze konplexua eta zatitua dauka; Euskal Herriko udalerririk zatikatuena da.

Geografia

Ingurune naturala

638 metroko garaieran kokatzen da, Entziako mendilerroaren pean.

Udalerri mugakideak

Historia

XIII. mendearen inguruan sortu zuten Iruraizko Ermandadea, baina gaur egun arte iraun duen agiririk zaharrena 1502ekoa da. Ermandadea hiru udalerrik osatzen zuten, Dulantzik, Burguk eta Iruraizek berak.

Udaletxea Azilun eraiki zuten 1779an, eta 1967ko otsailaren 5ean gaur egungo udalerria osatu zuten, Iruraiz eta Gauna udalerri ohiek bat egin zutenean. Gauna eta Erentxun izan ezik beste herri guztiak Iruraiz udalerri zaharrean zeuden.

Horregatik guztiagatik du izaera oso zatitua Iruraiz-Gaunak. Gaur egun, gainera, barrendegi txiki bat ere badauka Gasteiz udalerriaren barnean, 50 bat hektareakoa, Aberasturiren hego-ekialdean.

Banaketa administratiboa

Hamaika herrik osatzen dute Iruraiz-Gauna udalerria:

  1. Alaitza
  2. Arrieta
  3. Azilu (herriburua)
  4. Erentxun
  5. Ezkerekotxa
  6. Gauna
  7. Gazeo
  8. Gereñu
  9. Jauregi
  10. Langarika
  11. Trokoniz

Demografia

XX. mendearen bigarren erdialdean biztanlek galdu bazituen ere, XXI. mendearen lehen hamarkadan populazio berria iritsi zen udalerrira.

Iruraiz-Gaunako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Iruraiz-Gaunako udaletxea, Azilu herrian.

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Iruraiz-Gaunako alkatea EAJko Fernando Perez de Onraita bihurtu zen alkate.

2015eko udal hauteskundeen ondoren, EAJ alderdiko Susana Díaz de Arcaya Cubillok hartu zuen alkatetza.

Iruraiz-Gaunako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
116 (% 47,74)
3 / 7
108 (% 42,86)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
3 / 7
94 (% 38,68)
3 / 7
85 (% 33,73)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 7
33 (% 13,58)
1 / 7
42 (% 16,67)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Iruraiz-Gaunako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Enrique Ramirez de Ocariz Armentia[5][6] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Sagasti Femandez de Matauco[5][6] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Sagasti Fernandez de Matauco[5] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Enrique Ramirez de Ocariz Armentia[5] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Enrique Ramirez de Ocariz Armentia[5] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Enrique Ramirez de Ocariz Armentia[5] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Fernando Perez de Onraita Ortiz[5] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Fernando Perez de Onraita Ortiz[5] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Fernando Perez de Onraita Ortiz[5] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Susana Diaz de Arcaya Cubillo[5] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Susana Diaz de Arcaya Cubillo[5][7] 2019 2022 a Euzko Alderdi Jeltzalea[8]
Amaia Sagasti Jimenez de Vicuña[5] 2022 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iratxe Del Barco Murua[9] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a 2022ko Uztailean Susana Diaz de Arcaya Cubillo Alkatea zendu zen.

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
5 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia) Araia
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak) • Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)Zuñiga • Azedu • Antzin • MendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 3 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDallo • Arrieta • TxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaiz • Gazeta • AñuaTrokonizIxonaEgileta • Eretxun Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
8a Agurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi
Alaitza • LAngarika • GazeoEzkerekotxaTxintxetruGereñuUribarri JauregiAdanaGauna Agurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi
8b Agurain
Erdoña
Ozeta
Etxabarri UrtupiñaAudikanaEturaGebaraMendixurMaturaMarieta-LarrintzarElgeaHermua • Larrea • AxpuruNarbaxa • Zuhatzola • DerediaDallo • Arrieta Agurain
Erdoña
Ozeta

Kultura

Jaiak

Ondasun nabarmenak

Ikus zerrenda: «Iruraiz-Gaunako kultura ondasunak»
  • Gaunako San Bitor baseliza.
  • San Martin Tourskoaren eliza, Gazeon.
  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza, Alaitzan.

Argazki galeria

Herriak:

  • Azilu.
    Azilu.
  • Alaitzako eliza.
    Alaitzako eliza.
  • Erentxungo plaza.
    Erentxungo plaza.
  • Gaunaren ikuspegia.
    Gaunaren ikuspegia.
  • Trokonizko kale bat.
    Trokonizko kale bat.
  • Gazeo.
    Gazeo.
  • Gereñu.
    Gereñu.

Ondarea:

  • Alaitzako elizaren barrualdea.
    Alaitzako elizaren barrualdea.
  • Alaitzako elizako margoen detailea.
    Alaitzako elizako margoen detailea.
  • Gazeoko elizaren barrualdea.
    Gazeoko elizaren barrualdea.
  • Gazeoko elizako margoen detailea.
    Gazeoko elizako margoen detailea.

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b c d e f g h i j k l m «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  6. a b «IRURAIZ-GAUNA» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  7. (Gaztelaniaz) «Fallece en Egipto el alcalde de la pequeña localidad alavesa de Lantarón Javier Uriarte» El Diario 2023-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  9. (Gaztelaniaz) «EH Bildu refuerza su poder municipal en la Llanada alavesa» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba
  • Iruraiz-Gaunako Udalaren webgunea
  • (Gaztelaniaz) Iruraiz-Gauna Auñamendi entziklopedian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1443812
  • Commonscat Multimedia: Iruraitz-Gauna / Q1443812
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Iruraiz-Gauna

  • Wd Datuak: Q1443812
  • Commonscat Multimedia: Iruraitz-Gauna / Q1443812
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Iruraiz-Gauna


Iruraiz-Gaunako herriak

Alaitza • Arrieta • AziluErentxunEzkerekotxaGaunaGazeoGereñu • Jauregi • LangarikaTrokoniz

  • i
  • e
  • a
AgurainAiaraAmurrioAñanaAramaioArgantzon* • ArmiñonArraia-MaeztuArratzua-UbarrundiaArtziniegaAsparrenaBarrundia • Bastida • BerantevillaBernedoBurguDonemiliagaDulantziEkoraEltziegoElvillarErriberabeitiaErriberagoitiaGasteizGaubeaGuardia • Harana • Iruña Oka • Iruraiz-Gauna • KanpezuKripanKuartangoLagranLantaronLantziegoLapuebla de LabarcaLaudioLegutioLezaMañuetaMoredaNavaridasOionOkondoSamaniegoTrebiñu* • UrizaharraUrkabustaizVillabuenaZalduondoZanbranaZigoitiaZuia
*Administratiboki, Argantzun eta Trebiñu Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan daude