Elvillar

«Bilar» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Bilar (argipena)»
Elvillar
 Araba, Euskal Herria

Elvillarko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Elvillar / Bilar
AlkateaEnrique Perez Mazo (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01309
INE kodea01023
Herritarraelvillartar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°34′14″N 2°32′42″W / 42.570555555556°N 2.545°W / 42.570555555556; -2.545
Map
Azalera17,50 km2
Garaiera585 metro
Distantzia48 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria313 (2023)
−3 (2022)
alt_left 171 (%54,6) (%51,8) 162 alt_right
Dentsitatea18,69 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 4,8
Zahartze tasa[2]% 18,34
Ugalkortasun tasa[2]‰ 13,16
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 80 (2011)
Genero desoreka[2]% 11,9 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 6,22 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 21,04 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 5.65 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1667
Webguneahttp://www.elvillar.es/
Ahuntz talde bat Sorginaren Txabolaren ondoan.

Elvillar[1] (ofizialki Elvillar / Bilar) Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 48 bat kilometrora dago, eta Guardiatik 6ra.

Historiaurreko aztarnaz josita dago, mahastiak, artadiak, errekak eta sakanak nagusi diren ingurune batean. Plaza nagusia, bertan dauden Jasokundeko Andre Mariaren eliza itzela eta jauregi dotoreak, eta handik hurbil dagoen "Indianoaren" etxea (XVIII. mendeko jauregi barroko dotorea) gailentzen dira herriguneko monumentuen artean.

Geografia

Inguru naturala

Galijo eta Uneba errekek zeharkatzen dute udalerria (Ebroren adar dira).

Udalerri mugakideak

Elvillar herria eta Lapoblacion mendia.
Sorginaren Txabola trikuharria. Atzean, Elvillar herria.

Historia

Aztarna arkeologikoak

Elvillarren ondare nagusia herrigunetik kanpo dauden historiaurreko arrastoek osatzen dute. "Sorginaren Txabola" trikuharria, adibidez, ikusgarria da zinez. 1935ean aurkitu zuten. Inguruotan daudenen artean handienetakoa eta ondoen mantentzen denetakoa da.

Handik gertu dago "Los Husos I eta II harpeak" aztarnategi arkeologikoa. Sekulako garrantzia dauka, lehenengo etxe-abereak eta zerealaren laborantzaren aztarnak ez ezik, oso aspaldi abere-hazkuntza inguru horietan oso errotuta zegoela erakusten duten aurreneko ukuiluak aurkitu baitzituzten bertan.

1943an "El encinal" trikuharria aurkitu zen Kripanerako bidean.

Erdi Aroa

1474an aipatzen da judutegia bazela Bilarren. Bertako juduen 2.500 marabedi ordaindu behar izan zituzten[5]. XVI. mendean Guardia inguruko herri handiena zen[6].

1667. urtera arte Guardiaren menpeko herria izan zen Elvillar (gaztelaniaz El Villar de Laguardia esaten ei zioten). Orduan, urtarrilaren 22an, Karlos II.a Espainiakoaren aginduz hiribildu titulua jaso zuen[5].

Ekonomia

Arabako Errioxako herri gehienen antzera, Elvillarko ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da.

Demografia

XX. mendearen lehen erdialdean 700 biztanle inguru izatera iritsi bazen ere, 1950eko hamarkadatik 1980kora biztanleen erdia galdu zuen. XXI. mendearen lehen hamarkadan 350 biztanle inguru zituen Elvillarrek.

Elvillarko biztanleria

Politika

Udal hauteskundeak

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako[7] emaitzen ondorioz Samaniegoko alkatea EAJko Enrique Perez Mazo da.

Elvillargo udalbatza

Alderdia

2019

2023

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 7
161 (% 82,14)
7 / 7
144 (% 77,42)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
19 (% 9,69)
0 / 7
16 (% 8,60)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
9 (% 4,59)
0 / 7
15 (% 8,06)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak alea.eus webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Elvillarko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Jose Antonio Garcia Lopez-Gil[8][9] 1979 1983 Independenteak[8] / Euzko Alderdi Jeltzalea[9]
Julian Dañobeitia Peciña[8] 1983 1987 Candidatura Independiente de Elvillar[10]
Paulino Garcia Lopez-Gil[8] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Julian Ruiz de Viñaspre Medrano[8] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Miguel Arana Cuesta[8] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Garcia Lopez-Gil[8] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Angel Bermudez Lopez-Gil[8] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Gerardo Olano Medrano[8] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Gerardo Olano Medrano[8] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Gerardo Olano Medrano[8] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Enrique Perez Mazo[8] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea[11]
Enrique Perez Mazo[12] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripan • Bilar Guardia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripan • Bilar • SernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Kultura

Jaiak

  • Abuztuaren 15ean eta Abuztuaren 16an, San Roke herriko zaindariaren jaiak. Festa horien bezperan, herritarrek akelarrea egiten dute "Sorginen Txabola" trikuharriaren inguruetan.
  • San Isidro eguna, maiatzaren 15ean.
  • Errege txoriaren jaia. Erdi Aroan hainbat herritan ospatzen zen jaia zen, baina Euskal Herrian Bilarkoa da dokumentatu den bakarra[13]. Abenduaren 28an izaten zen, inuzente egunean. herriko gazteak mozorratu egiten ziren eta Errege txoria zenak izaten zuen jantzirik ikusgarriena, koroa, moko eta lumadun kapa janzten zuen honek[14].

Euskara

· 2016an Bilarko biztanleriaren %26a gai zen euskaraz hitz egiteko eta euskararen erabilera %2,7koa zen.

Ondasun nabarmenak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Elvillarko kultura ondasunak»
  • Jasokunde eliza, XVI. mendekoa, monumentu izendapenaz sailkatutako Kultura Ondasuna[15].
  • Indianoaren etxea, XVIII. mendeko jauregi barrokoa.
  • Sorginaren Txabola, gaztelaniaz "La Chabola de la Hechicera" delako trikuharria, Euskal Herriko handienetakoa. Sarritan "Sorginaren txabola" itzuli egin da, "Hechicera" horrek euskarazko "Etxezarra" izenarekin lotura argia duen arren. 1935ean aurkitu zuten.
    • Elizako ataria
      Elizako ataria
    • Elizako horma
      Elizako horma
    • Jauregia
      Jauregia
    • Herriko plaza
      Herriko plaza

    Elvillartar ospetsuak

    Erreferentziak

    1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
    2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
    3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
    4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
    5. a b «Elvillar/Bilar» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
    6. «Nuestro entorno. Bilarko Udala» www.elvillar.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
    7. 2019ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian. 2021-02-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
    8. a b c d e f g h i j k l m «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
    9. a b (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
    10. (Gaztelaniaz) «Elecciones Locales 1983 (Concejales)» Boletín Oficial de la Provincia Foral de Álava (BOPFA) 42 1983-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
    11. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
    12. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
    13. García Fernández, Ernesto. (2019). La fiesta del "Rey Pájaro" de Elvillar de Álava: diversión, transgresión y reivindicación. Diputación Foral de Álava/Arabako Foru Aldundia ISBN 978-84-7821-919-3. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
    14. (Gaztelaniaz) interaktiba.com. (2019-06-18). «Villazgo de Elvillar: la gente del pueblo en la portada de un libro» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
    15. Elvillarko Jasokunde elizaren izendapena[Betiko hautsitako esteka], EHAAn
    16. Henrike Knorrek idatzitako Pedro Antonio Gainzarainen omenezko artikulua eldorreodigital.com webgunean
    17. «García Fernández, Ernesto - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Euskal Wikiatlasa
    • Elvillar, euskadi.net webgunean.
    • (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Elvillar/Bilar», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
    Autoritate kontrola
    • Wikimedia proiektuak
    • Wd Datuak: Q1368805
    • Commonscat Multimedia: Elvillar / Q1368805
    • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Elvillar

    • Wd Datuak: Q1368805
    • Commonscat Multimedia: Elvillar / Q1368805
    • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Elvillar
    • i
    • e
    • a
    *Administratiboki, Argantzun eta Trebiñu Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan daude