Olatu arteko txalupa arraroa

Olatu arteko txalupa arraroa
Ines Osinagaren Ikuskizuna, musika-lana eta olerkigintza
Egilea(k)Ines Osinaga
Argitaratze-data2022
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakJoseba Sarrionandia

Olatu arteko txalupa arraroa Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiaren artean antolatzen dituzten poesi musikatuzko ekitaldiak dira. Joseba Sarrionandiaren hitzekin Gose musika taldearekin 2014an Ines Osinagak argitaratutako Gosariak diskoko abestiak eskaintzen dituzte. Ekitaldian Joseba Sarrionandiak sarrera bat egiten dio abesti bakoitzari, testuingurua azalduz eta olerkia ulertzeko pistak emanez. Ines Osinagak abestiak kantatzen ditu eta hainbat musika-tresna jotzen ditu; perkusioa eta beste soinu lagungarriak kantatzen hasi baino lehenago grabatzen ditu zuzenean, gero kantatuko duenean hainbat tresna eta ahots aldi berean entzun daitezen.[1]

Ines Osinaga (2012)

Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen. Testuok Gose taldearen eskuetara iritsi ziren eta kantu bihurtu zituzten. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok "tabako, ardo ta kanelaz".[2]

Sarrionandia (2016)

Joseba Sarrionandiaren poema asko musikatu dituzte hainbat abeslarik, 2022an 101 kantu zeuden 57 diskotan banatuta).[3] Baina Sarrionandiak ez ditu hainbeste olerki sortu kantua izateko asmoarekin; normalean poesia idatzi du, eta poesiak hartu zituzten gero kantu bihurtzeko. Gose taldearentzat, Ines Osiganarentzat, preseski, kantuak idatzi zituen, eta Ines Osinagarekin batera aurkezten ditu ezker-eskuin 2022az geroztik.[4]

« Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. »

—Poetak Maiatzean[2]


Abestiak

  1. Txalupa
    Alegrantziaren aldeko konjuroa
    Banku atrakatzaileak
  2. Errua
  3. Zoroetxeko harresia
  4. Anaren hiri arraroa
  5. Katuen kantua (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Bi D-ak)
  6. Txalupa
  7. Alegrantziaren aldeko konjura
  8. Eguna
  9. Bederatzi te kikara basamortu ertzean
  10. Non dago gure askatasuna?
  11. Belengo albistiek

Erreferentziak

  1. «Olatu arteko txalupa arraroa» www.victoriaeugenia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  2. a b «Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga kontzertuan» Poetak Maiatzean (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  3. Joseba Sarrionandia. 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  4. Etxebarria, Joanes. «Sarrionandia intimitatean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Olatu arteko txalupa arraroa Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga. Zaldiarri, hea.eus (Ea, 2022-01-25). Gosariak diskoko liburuxka olerkiekin eta azalpenekin.
  • Olatu arteko txalupa arraroa Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga. Literatura Literatura Poesia orduak. Donostia Kultura. 2022-09-08
  • «Gose: 'Sarrionandiarekin topo egiteko puntua bilatu behar izan dugu'» Euskadi Irratia, Faktoria, EITB, 2014-10-27
  • «Joseba Sarrionaindiaren hitzak Gose taldeak musikaturiko Gosariak» Radio Vitoria, EITB, 2014.10-31
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q114222617
  • Wd Datuak: Q114222617


Joseba Sarrionandiaren lanak

Poesia: Izuen gordelekuetan barrenaIntxaur azal baten barruan. Eguberri amaraunaAlkohola poemakMarinel zaharrakGartzelako poemakHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)Hau da ene ondasun guziaXX. mendeko poesia kaierak: Joseba SarrionandiaHilda dago poesia?Gure oroitzapenak
Narrazioa: NarrazioakAtabala eta euriaIfar aldeko orduakMiopeak, bizikletak eta beste langabetu batzukLagun izoztuaKolosala izango daNarrazio guztiak (1979-1990)Munduari bira eman zion ontzia
Saiakera: Ni ez naiz hemengoaMarginaliaEz gara gure baitakoakHan izanik hona naizHitzen ondoezaAkordatzenMoroak gara behelaino artean?Durangoko Azoka 1965-2015Lapur banden etika ala politikaBizitzea ez al da oso arriskutsua?
Haur literatura: Izeba Mariasunen ipuinakAinhoari gutunakHarrapatutako txorien hegalakGau ilunekoakMunduko zazpi herrialdetako ipuinakIdazlea zeu zara, irakurtzen duzulako
Diskografia: Hau da ene ondasun guziaMemoriaren mapanGosariak