Munduari bira eman zion ontzia

Munduari bira eman zion ontzia
Jatorria
Egilea(k)Joseba Sarrionandia
Argitaratze-data2022
IzenburuaMunduari bira eman zion ontzia eta Unha volta ao mundo
IlustratzaileaArístides Esteban Hernández Guerrero
ArgitaletxeaPamiela
ISBN978-84-9172-285-4
Orrialdeak163
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

"Munduari bira eman zion ontzia" ipuin ilustratua da, Joseba Sarrionandiak 2022an Pamiela-rekin argitaratu zuen Kubako Ares marrazkilari ospetsuaren ilustrazioekin.[1] Liburuak jarrera kritikoz begiratzen dio Juan Sebastian Elkanoren bidaiaren kontakizunari, eta mundu globalizatuko botere harremanen inguruko hausnarketa proposatzen du.[2] 'Ontzia' euskal hitzaren esanahi bikoitzarekin jolastuz (itsasontzia zein edukiontzia izan daiteke), liburua oroimenerako eta izpiritu kritikorako edukiontzia ere bada.[3][4] Getariako itsasgizonak egindako bidaiaren saiakera da honakoa, «bainaz» betea, kontatu zaigun errelatoari interpelazioa.[5]

2023an katalanez (Una volta al món), gaztelaniaz (Una vuelta al mundo) eta galizierazko (Unha volta ao mondo) bertsioak argitaratu zituzten Kalandraka argitaletxearekin.[6]

Joseba Sarrionandia eta Aristides Hernandez 'Ares' (erdian), Habanan, besteak beste, Bernardo Atxaga eta Pello Elzabururekin.[7]

Narrazioaren haria

Amona historia irakaslea izan arren, neskatoari ipuin umekoiak kontatzen dizkio beti, Neskatoak benetako istorio bat kontatzeko eskatzen dionean amonak XVI. mendean munduari emandako lehenengo bira esplikatzen dio, Magallaesen eta Elkanoren itsasaldi entzutetsua. Tarteka neskatoak galdera zailak egingo ditu, eta horrela antzinako itsas bidaia izan zitekeena, beste hainbat historiarekin tartekatuko da eta horrela bizi garen planeta arraro honi buruzko gogoeta-elkarrizketa bihurtuko da, umore puntu batekin ere bai.

Ontzien zura jaten duen broma moluskua (zizare barrenaria).

Esate baterako, tartekatutako historien artean hauek daude: Jemmy Button (Santi Botoi) Patagoniako yagan aborigena, Patagoniako patagoi aborigen handiak, Magallaesen esklabo gaztea (Enriquillo), itsasontzietako broma, Lapulapu eta Rajah Humaboben erregeak, truke ekonomiko desorekatua, arrazismoa, Australiako aborigenak eta lurraren propietaterako Terra nullius lege kristau lapurra, "ontziak" harrikoan garbitzeko garrantzia, globalizazioa, kolonialismoa, auzoaren eta herriaren garrantzia.

Magallaes-Elkanoren ibilbidea (1519-1522)

Erreferentziak

  1. Sarrionandia, Joseba. (2022). Munduari bira eman zion ontzia. Pamiela ISBN 978-84-9172-283-0. PMC 1319830846. (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  2. «Joseba Sarrionandiak eta Ares marrazkilariak 'Munduari bira eman zion ontzia' ipuina kaleratu dute» EITB 2022-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  3. Zubiaurre, Juan Mari. (2022-05-26). «Joseba Sarrionandiak 'Munduari bira eman zion ontzia' liburua aurkeztu du» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  4. (Gaztelaniaz) GarroIrastorza, Uxue. (2022-05-22). «Sarrionandia y 'Ares' exploran el viaje de Elkano alrededor del mundo» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  5. Larretxea, Oihane. (2022-05-24). «‘Munduari bira eman zion ontzia’, Elkanoren bidaiaz saiakera ilustratua idatzi du Sarrionandiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  6. Berria. «Sarrionandiak 'Unha Volta ao mundo' aurkeztuko du gaur, Galizian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  7. Onaindia, Markel. (2023-02-21). «Habanara itzuli da Joseba Sarrionandia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113407869
  • Wd Datuak: Q113407869


Joseba Sarrionandiaren lanak

Poesia: Izuen gordelekuetan barrenaIntxaur azal baten barruan. Eguberri amaraunaAlkohola poemakMarinel zaharrakGartzelako poemakHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)Hau da ene ondasun guziaXX. mendeko poesia kaierak: Joseba SarrionandiaHilda dago poesia?Gure oroitzapenak
Narrazioa: NarrazioakAtabala eta euriaIfar aldeko orduakMiopeak, bizikletak eta beste langabetu batzukLagun izoztuaKolosala izango daNarrazio guztiak (1979-1990)Munduari bira eman zion ontzia
Saiakera: Ni ez naiz hemengoaMarginaliaEz gara gure baitakoakHan izanik hona naizHitzen ondoezaAkordatzenMoroak gara behelaino artean?Durangoko Azoka 1965-2015Lapur banden etika ala politikaBizitzea ez al da oso arriskutsua?
Haur literatura: Izeba Mariasunen ipuinakAinhoari gutunakHarrapatutako txorien hegalakGau ilunekoakMunduko zazpi herrialdetako ipuinakIdazlea zeu zara, irakurtzen duzulako
Diskografia: Hau da ene ondasun guziaMemoriaren mapanGosariak