Bizitzea ez al da oso arriskutsua?

Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Habanako gaukaria)
Datuak
IdazleaJoseba Sarrionandia (2018)
Argitaratze-data2018ko azaroan
GeneroaSaiakera
ArgitaletxeaPamiela
Herrialdea Euskal Herria
IlustratzaileaArístides E. Hernández "Ares"
BildumaUpaingoa
Orrialdeak189

Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Habanako gaukaria) Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarrak idatzitako saiakera liburua da, 2018ko azaroan Pamielak argitaratua. Egunkari intimo baten modura antolatua dago liburua, Ni ez naiz hemengoa (1985) antzean. Baina aurreko lanarekin ezberdintasun handi bat dago: aurrekoa ziegan bakartuta idatzi baldin bazuen, oraingo haue Kubako deserrian edo bigarren aberrian idatzia dago.[1]

Edukia

Liburuaren izenburua João Guimarães Rosa idazle brasildarraren testu batetik dator: "Viver nem não é muito perigoso?".[2]

Liburua testu laburrez antolatua dago, eguneroko bat izango balitz bezala; hobeto esanda "gaukaria" zeren eta idazleak Habanako gauetan idazten baititu. Habanako gauak lasaiak omen dira eta une egokia da eguneko gauzak azaltzeko: "eguneroko bizimoduko momentuak, telebistako albisteak, lagun arteko enkontruak, liburu edo pelikularen batek probotatutako epifania txikiak".[3] Hitz horien liburua irekitzen duen "Abisua" irakur daiteke eta, benetan, liburua horrelakoa dela, benetako saski-naskia: historia, geografia, oroimenak, familia, eguneko gertaerak... guztiarekin liburua osatu du idazleak. Idazlearen hitzetan, baina, liburua, "artefaktua" dio, ez da osatua zeren eta hutsune asko baitadude. Hutsune horiek betetzeko lanak "irakurle itzartu eta aktiboa eskatzen" du.[4]

Liburua, Sarrionandiaren saikeretan ohikoa den moduan, ohar askorekin aberastuta dago, zehat-mehatz 115 ohar. Halaber, "Aurkibide onomastikoa" dakar.

Egitura

Goian aipatu den bezala, eguneroko moduan antolatuta dago liburua, egunez egun pasarte laburrez osatuta. Pasarte horiek bost ataletan antolatuta daude, 2018ko lehenengo bost hilabeteen arabera:

  1. "Hankak arrastaka dabil gogoa". Urtarrilakoak
  2. "Badakidan ez dakidana eta berorrek agian badakiena". Otsailakoak
  3. "Ezin zara izan mundu guztiaren kontzientzia". Martxokoak
  4. "Noizean behin pentsatzen dira gauzak". Apirilekoak
  5. "Ipurdia aulkitik altxatu gabe". Maiatzekoak

Azkenean erreferentziak eta osteko ak datoz.

Erreferentziak

  1. https://www.pamiela.com/index.php/colecciones/euskara/saio/upaingoa-euskaraz/bizitzea-ez-al-da-oso-arriskutsua-detail
  2. 179 or.
  3. 7 or
  4. 8 or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Liburuaren testuak.
  • (Gaztelaniaz) Liburuaren aurkezpena Cubainformación webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61070792
  • Wd Datuak: Q61070792


Joseba Sarrionandiaren lanak

Poesia: Izuen gordelekuetan barrenaIntxaur azal baten barruan. Eguberri amaraunaAlkohola poemakMarinel zaharrakGartzelako poemakHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)Hau da ene ondasun guziaXX. mendeko poesia kaierak: Joseba SarrionandiaHilda dago poesia?Gure oroitzapenak
Narrazioa: NarrazioakAtabala eta euriaIfar aldeko orduakMiopeak, bizikletak eta beste langabetu batzukLagun izoztuaKolosala izango daNarrazio guztiak (1979-1990)Munduari bira eman zion ontzia
Saiakera: Ni ez naiz hemengoaMarginaliaEz gara gure baitakoakHan izanik hona naizHitzen ondoezaAkordatzenMoroak gara behelaino artean?Durangoko Azoka 1965-2015Lapur banden etika ala politikaBizitzea ez al da oso arriskutsua?
Haur literatura: Izeba Mariasunen ipuinakAinhoari gutunakHarrapatutako txorien hegalakGau ilunekoakMunduko zazpi herrialdetako ipuinakIdazlea zeu zara, irakurtzen duzulako
Diskografia: Hau da ene ondasun guziaMemoriaren mapanGosariak