Lezama-Legizamon etxea

Lezama-Legizamon etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′52″N 2°56′23″W / 43.26434°N 2.9396°W / 43.26434; -2.9396
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1920
Arkitektura
ArkitektoaRicardo Bastida
José María Basterra
Ondarea
EJren ondarea141

Lezama-Legizamon etxea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen eraikin bat da.

Kokalekua

Indautxu auzoan dago, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 58-60. zenbakietan, eta Casilda Iturrizar parkearen alboan.

Deskribapena

Eraikina 1920an amaitu zuten eta Ricardo Bastida arkitekto bilbotarrak, José María Basterrarekin lankidetzan, goi-burgesiarentzako etxebizitzen eremuan egindako ahaleginen erakusle ona da. Eraikin honi erreparatuz, argi ikusten da Kale Nagusiak, zati horretan, bokazio burgesa eta goi-mailako etxebizitzak dituela, lehenengo zatiak ez bezala, horrek funtzio ekonomiko eta finantzarioa baitu.

Eraikin exentua da eta Kale Nagusiko azken zatian dago. Egin zenean eztabaida handiak izan ziren, Zabalguneko Parkearen orube batean egin zelako. Eraikinak oinplano angeluzuzena du, 64 metroko luzera eta 30 metroko sakonerakoa. Kantoietan gorputz erdizirkular handi batzuk ditu, erremate gisa eraikina bera baino altuago diren dorreak dituztenak. Erdisotoa eta zazpi solairu ditu, azkena atzera eramana.

Eraikina bi zati desberdinetan banatzen da. Handiena Kale Nagusiko 60. zenbakia da. Bi eskailera ditu, nagusia eta zerbitzuarentzakoa, eta bi patio handi. Txikienak ere (Kale Nagusiko 58. zenbakiari dagokionak) bi eskailera ditu, nagusia eta zerbitzuarentzakoa, eta patio bakar bat. Zati biek kontserbatzen dituzte, diseinatu ziren bezala, barne-banaketako espazioak eta komunikazio bertikaleko elementuak, beren apaindura oparoarekin, zeinak, kanpoaldeko itxurarekin bat, lengoaia klasizisten emaitza den.

Altxaerari erreparatuz, eraikinak egitura klasikoa erakusten du, hiru gorputzekoa. Beheko gorputzak oinalde bat du, erdisotoari dagokiona, material desberdin batez egina, eta bi bao-maila, diseinu xumekoak, erritmo desberdinez banatuak alboko eta atzeko fatxadan. Fatxada nagusian baoak altuera biak hartzen dituen sarreraren inguruan kokatzen dira. Horren gainean, gorputz nagusia altxatzen da, hiru solairukoa. Eraikina inguratzen duen harrizko balaustradak gorputz honetako lehenengo solairua nabarmentzen du estai nagusi gisa. Gorputz zentral honek hegal txiki bat duen kornisa lodi batek errematatzen du, goiko gorputzetik bereizteko. Azken gorputz horretan daude seigarren solairua, argi handiko arku karpanelatuen sail bat duena, eta zazpigarrena, zeinetan errematatzen baitira altxaerak eta lau ertzetan eta fatxadan dauden dorreak. Horra hor altxaerak osatzen dituzten gorputz nagusien deskribapenak. Nabarmentzekoak dira ertzetako dorre zirkularren erremateak eta konposizioa unitarioa den pertzepzio sendoa. Lehenengo pertzepzio horren atzean ordea, lau fatxadek ñabardura asko dituzte baoen diseinu eta formari, ordenatzeko moduari, sortzen duten erritmoari, estiloari eta abarri dagokienez.

Esan bezala, bereziki nabarmentzekoa da oinplano zirkularreko lau dorreen errematea, hau da, mentsula-sail batean bermatutako erlaitz lodi baten gainean jarritako harrizko balaustrada lodi bat, txarro-errematedun motiboz etenda. Beheko solairuko baoek oso diseinu xumea dute, leihoburuduna, eta erritmo desberdina dute alboko eta atzeko fatxadan.

Fatxada nagusian, hau da, Kale nagusira ematen duenean, beheko gorputzean sarbide biak gailentzen dira. Horien baoak ateburudunak dira eta apaingarri asko dituzte: oinaldetik bi pilastra sortzen dira, erremate gisa kiribilak eta girlandak dituztenak. Horien gainean, fatxada-lerrotik aitzinatzen den frontoi erdizirkular handi bat dago, erdian idi-begi bat duena, motibo heraldiko batekin. Erdiko gorputzean, baoak erritmikoki banatzen dira fuste kaxeatudun pilastren artean. Pilastra horiek hiru solairuak hartzen dituzte eta, erremate gisa, xafla muxarratuz egindako motiboa dute. Ertzetako dorreetan, pilastren ordez fuste leuna eta inspirazio jonikoko kapitela duten kolomak daude, dorre erdizirkularren bolumena indartzeko. Kolomak eta pilastrak lehenengo pisua inguratzen duen balkoi korritutik gora altxatzen dira. Balkoi korritu hori harrizko erroilu-mentsuletan bermatzen da eta errotondetan mentsula horiek loditu egiten dira eta beren apaindura aberastu egiten da kordoi-motiboekin aurrean eta xafla muxarratu batez erremate gisa. Baoetan dekorazio xumea dago: dentikulu batzuk leihoburuaren azpian. Dorreetako beheko gorputzeko baoetan, dentikulu horien ordez akanto-hostotxo batzuk daude eta motibo hori bera errepikatzen da solairu nagusiko balaustradaren azpitik fatxada zeharkatzen duen frisoan ere.

Alboko fatxadetan, konposizio eta estilo elementu berberak erabiltzen dira, baina bao gehiago sartzen dira, binakako erritmoan.

Atzeko fatxadak nagusiaren eskema orokor berbera du, baina beste era batera ordenatuta. Baoen erritmoa desberdina da: bao gehiago dago, bakunak eta bertikalak, balkoiekin etab. Tarte bakoitzean bao bat dago eta tarte horiek pilastrez mugatuta daude solairu nagusian. Kapitel, erlaitz eta gainerako apaindura-elementuetan ere estilo-aldaketak egin dira.

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8341629
  • Commonscat Multimedia: Casa Lezama-Leguizamón, Bilbao / Q8341629

  • Wd Datuak: Q8341629
  • Commonscat Multimedia: Casa Lezama-Leguizamón, Bilbao / Q8341629
  • i
  • e
  • a
Ataria
Atari:Bilbo
Alde Zaharra
Eraikin eta leku nabarmenak
Abiazio eta merkataritza eraikina · Aginaga etxebizitzak · Albia dorrea · Arrospide etxea · Artklass eraikina · Aznar eraikina · Babcock & Wilcox bulegoak · Bailengo etxe orratza · Bami eraikina · Basurtuko Unibertsitate Ospitalea · BBK eraikina (On Diego Lopez Haroko kale nagusia) · BBK eraikina (Plaza Biribila) · BBVA dorrea · BBVA eraikina (Bilbo) · Behinolako aduanaren eraikina · Begoñako basilika · Bilboko Burtsa · Bilboko Merkataritza Ganbera · Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia · Bizkaia Plaza eraikina · Café Iruña · Carlton hotela · Campos Eliseos antzokia · Coliseo Albia · Deustuko zubia · Diputazio kaleko eraikina · Elkano kaleko eraikina · Ercilla hotela · Erripa kaleko eraikina · Erruki etxea · Ertzilla kaleko eraikina · Espainiako Bankuaren eraikina · Espainiako Zerga Agentzia Administrazioren eraikina · Estraunza etxebizitzak · Etxargi eraikina · Etxetxuko dorreak · Etxezuri dorreak · Euskalduna jauregia · Euskalduna zubia · Frank Gehry zubia · Ferrater etxebizitzak · Gardoki kaleko eraikina · Garellano dorreak · Gran Hotel Domine Bilbao · Granada bulegoak · Guridi eraikina · Hesperia Bilbao hotela · Hesperia Zubialde hotela · Hotel Meliá Bilbao · Husa Jardines Albia hotela · Ibaigane jauregia · Iberdrola dorrea · Idom · Indautxu garajea · Isozaki Atea · Jesusen Bihotza eliza · Jesusen Bihotzaren monumentua · Justizia Jauregia · Karmengo Gure Amaren eliza · Kirikiño eta Zuberoa kaleetako eraikinak · La Aurora eraikina · La Equitativaren egoitza · Lantik eraikina · Larrako dorretxea · Larreagaburu zubia · Leizaola lehendakariaren kaleko etxebizitzak · Lezama-Leguizamon etxea · López de Haro hotela · Miró Bilbao hotela · Molinos Vascos · Montero etxea · Mutua Universal eraikina · Olabarri jauregia · Osakidetzaren egoitza · Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia · Parkeder eraikina · Pedro Arrupe zubia · Posta Bulego Nagusia · Ramon de la Sotaren etxeak · Sabin Etxea · Salbeko zubia · San Bizente eliza · San Frantzisko Asiskoaren eliza · San Jose Mendikoaren eliza · San Luis Beltran eliza · San Pedro eliza · Santander Bankuaren eraikina · Seberetxe · Silken Indautxu hotela · Sociedad Bilbaínaren egoitza · Sota-Aznar bulegoak · Teofilo Guiard kaleko etxebizitzak · Tigrearen eraikina · Txabarri jauregia · Udaletxeko zubia · Urazurrutiako sehaska-etxea · Uribitarteko erranpletako etxea · Urizar dorretxea · Vista Alegre zezen plaza · Zabalburu plazako eraikina · Zabalburuko dorreak · Zorrotzako eliza · Zubiarte · Zubizuri
Plazak
Albia lorategia · Arrikibar plaza · Bizkaia plaza · Campuzano plaza · Done Jakue plaza · Ernesto Erkoreka plaza · Euskadi plaza · Gasaren plaza · Jado plaza · Jesusen Bihotzaren plaza · Miguel Unamuno plaza · Moyua plaza · Pedro Egillor plaza · Plaza Barria · Plaza Biribila · Venezuela plaza · Zabalburu plaza · Zabalgune plaza
Kaleak
Abandoibarra etorbidea · Agirre lehendakariaren etorbidea · Areatzako kaia · Artekale · Astarloa kalea · Atxuri kalea · Autonomia kalea · Barrenkale · Campo de Volantín pasealekua · Concha Jenerala kalea · Diputazio kalea · Eduardo Victoria de Lecea pasealekua · Elkano kalea · Errekalde zumarkalea · Erronda · Ertzilla kalea · Evaristo Txurruka kaia · Iparragirre kalea · Juan de Garay kalea · Kolon Larreategi kalea · Hurtado Amezaga kalea · Ledesma kalea · Leizaola lehendakariaren kalea · Martzana kaia · Mazarredo zumarkalea · On Diego Lopez Haroko kale nagusia · Poza Lizentziatuaren kalea · Ramon Rubial kalea · Sabino Arana etorbidea · Unibertsitateen etorbidea · Uribitarteko kaia · Urkixo zumarkalea · Zabalbide
Museoak, Ikastetxeak eta Kultur-etxeak
Azkuna Zentroa · Bidarte jauregia · Bidebarrietako Udal Liburutegia · Bilboko Arte Ederren Museoa · Bilboko Berreginen Museoa · Bilboko Elkarte Filarmonikoa · Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa · Bilboko Udal Liburutegiak · Bizizaleak ingurumen dokumentazioko zentroa · Bizkaiko Foru Liburutegia · Deustuko Unibertsitatea · Deustuko Unibertsitateko liburutegia · Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa · Emilio Campuzano institutua · Euskadiko Artxibo Nazionala · Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa · Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa · Euskaltzaindia · Euskararen Etxea · Eusko Abertzaletasunaren Museoa · García Rivero Maisua ikastetxea · Guggenheim Bilbao Museoa · Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa · Juan Manuel Sanchez Marcos ikastetxea · Kafe Antzokia · Kirikiño ikastola · Leioa-Erandioko campusa · Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola · Mediateka (Bilboko Alondegia) · Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa · Miguel de Unamuno BHI · Sociedad Bilbaina · Yohn jauregia
Monumentuak
Ama · Areatzako kioskoa · Arriagaren monumentua · Farolen basoa · Jesusen Bihotza · Melpomene · On Diego Lopez Harokoaren monumentua · Puppy
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Bilbao Arena · Bizkaia frontoia · Fango kiroldegia · La Casilla
Lezamako kirol-instalakunzak · San Mames
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Donibane Garaziko leku interesgarriak
Donostiako leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak