Tigrearen eraikina

Tigrearen eraikina
Tigrearen eraikina Nerbioi ibaiaren ertean.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′09″N 2°56′43″W / 43.26903°N 2.94529°W / 43.26903; -2.94529
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1941
Arkitektura
ArkitektoaPedro Ispizua

Tigrearen eraikina edo Tigre eraikina Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen Deustuko San Pedro auzoan kokatutako eraikin bat da. Bere gailurrean duen hormigoizko tigreari eskulturari zor dio izena.

Historia

1941ean Bilboko industria oparotasun bete-betean, Pedro Ispizua arkitektoak eraikin hau eraiki zen. Helburua Miguel Mendizabal, ezizenez Tigrea, enpresaburuaren Correas el Tigre uhal eta lanabes fabrikaren bulegoak, erakusleku eta egoitza kokatuko ziren eraikina eraikitzea izan zen. 1942an Joaquín Lucarini eskulturgileari gaur egun eraikinaren gailurrean ikus daitekeen tigrearen eskultura gauzatzeko ardura eman zitzaion. Eskulturgileak eskultura hurrengo urterako amaitu zuen.

  • Tigrearen estatua.
    Tigrearen estatua.

Eraikina

Orroeka dagoen tigre honen eskulturak garaieraz bederatzi metro ditu eta pieza bakarraz osatzen da, eraikinaren sotoan landu zen eta teilatura oso-osorik igo zuten. Urteak igaro hala Bilbo hiriko ikur ospetsuenetako bat bilakatu da, gainera oraintsu eraikina zaharberritua izan da eta bertan luxuzko etxebizitzak ezarri dira. Kanpotar eta turista askok ere Bilboko Athletic Klubaren eraginez edo lehoi bat dela uste dutelarik, gainera eraikin honetatik hurbil eta Euskalduna zubiaz bestalde San Mames eta San Mames Barria estadioak egoteak uste horren hedapenean asko lagundu du. Honela bada eta ironikoki, tigre honek Athleticeko "lehoiaren gordelekua" zaintzen duela dirudi.[1]

Bestalde, bilbotar askok eskultura honi Lehoi emea deitu ohi diote, halere Lucarinik eskulturari abere ar baten ezaugarriak ongi nabarmenduak landu zikion, baina ezaugarri horiek behealdeko kaletik oinezkoek ikus ez ditzaketenez, urteetan zehar eskulturaren sexuaren inguruko nahasmena egon da.[1]

Batzuek dioetenez, tigrearen eskultura enpresaburuaren ezizenaren omenez burutu omen zen, beste batzuen arabera ordea, eskulturak fabrikak ekoizten zituen uhalek edozein ezbeharren aurrean erakusten zuten erresistentzia eta sendotasunaren ikur omen zen. Beste kondaira baten arabera, Azkarraga enpresaburuak Bilboko burgesiarekin liskarrak izan omen zituen, eta haiei iseka egin nahiez edo, eskultura hori eraikitea agindu omen zuen, honela bilbotar burges haiei tigrea gau eta egunez Indautxu auzora orroeka eta bere boterea erakutsiaz zegoela oroitaraziz.[1]

Erreferentziak

  1. a b c Edificio El Tigre (Rincones de Bilbao con diseño e historia)

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo
  • Tigrearen eraikinari buruzko dokumentala (Gaztelaniaz)
  • Objetivo Euskadi: Tigrearen eraikinari buruzko erreportajea. ETB2 (Gaztelaniaz)
  • Euskadi Directo: Tigrearen eraikinari buruzko erreportajea. ETB2 (Gaztelaniaz)
  • Tigrearen eskulturari buruzko bideoa ikusgai
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12267995
  • Commonscat Multimedia: Edificio El Tigre / Q12267995

  • Arkitektura
  • Docomomo Ibérico: 204
  • Wd Datuak: Q12267995
  • Commonscat Multimedia: Edificio El Tigre / Q12267995


  • i
  • e
  • a
Ataria
Atari:Bilbo
Alde Zaharra
Eraikin eta leku nabarmenak
Abiazio eta merkataritza eraikina · Aginaga etxebizitzak · Albia dorrea · Arrospide etxea · Artklass eraikina · Aznar eraikina · Babcock & Wilcox bulegoak · Bailengo etxe orratza · Bami eraikina · Basurtuko Unibertsitate Ospitalea · BBK eraikina (On Diego Lopez Haroko kale nagusia) · BBK eraikina (Plaza Biribila) · BBVA dorrea · BBVA eraikina (Bilbo) · Behinolako aduanaren eraikina · Begoñako basilika · Bilboko Burtsa · Bilboko Merkataritza Ganbera · Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia · Bizkaia Plaza eraikina · Café Iruña · Carlton hotela · Campos Eliseos antzokia · Coliseo Albia · Deustuko zubia · Diputazio kaleko eraikina · Elkano kaleko eraikina · Ercilla hotela · Erripa kaleko eraikina · Erruki etxea · Ertzilla kaleko eraikina · Espainiako Bankuaren eraikina · Espainiako Zerga Agentzia Administrazioren eraikina · Estraunza etxebizitzak · Etxargi eraikina · Etxetxuko dorreak · Etxezuri dorreak · Euskalduna jauregia · Euskalduna zubia · Frank Gehry zubia · Ferrater etxebizitzak · Gardoki kaleko eraikina · Garellano dorreak · Gran Hotel Domine Bilbao · Granada bulegoak · Guridi eraikina · Hesperia Bilbao hotela · Hesperia Zubialde hotela · Hotel Meliá Bilbao · Husa Jardines Albia hotela · Ibaigane jauregia · Iberdrola dorrea · Idom · Indautxu garajea · Isozaki Atea · Jesusen Bihotza eliza · Jesusen Bihotzaren monumentua · Justizia Jauregia · Karmengo Gure Amaren eliza · Kirikiño eta Zuberoa kaleetako eraikinak · La Aurora eraikina · La Equitativaren egoitza · Lantik eraikina · Larrako dorretxea · Larreagaburu zubia · Leizaola lehendakariaren kaleko etxebizitzak · Lezama-Leguizamon etxea · López de Haro hotela · Miró Bilbao hotela · Molinos Vascos · Montero etxea · Mutua Universal eraikina · Olabarri jauregia · Osakidetzaren egoitza · Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia · Parkeder eraikina · Pedro Arrupe zubia · Posta Bulego Nagusia · Ramon de la Sotaren etxeak · Sabin Etxea · Salbeko zubia · San Bizente eliza · San Frantzisko Asiskoaren eliza · San Jose Mendikoaren eliza · San Luis Beltran eliza · San Pedro eliza · Santander Bankuaren eraikina · Seberetxe · Silken Indautxu hotela · Sociedad Bilbaínaren egoitza · Sota-Aznar bulegoak · Teofilo Guiard kaleko etxebizitzak · Tigrearen eraikina · Txabarri jauregia · Udaletxeko zubia · Urazurrutiako sehaska-etxea · Uribitarteko erranpletako etxea · Urizar dorretxea · Vista Alegre zezen plaza · Zabalburu plazako eraikina · Zabalburuko dorreak · Zorrotzako eliza · Zubiarte · Zubizuri
Plazak
Albia lorategia · Arrikibar plaza · Bizkaia plaza · Campuzano plaza · Done Jakue plaza · Ernesto Erkoreka plaza · Euskadi plaza · Gasaren plaza · Jado plaza · Jesusen Bihotzaren plaza · Miguel Unamuno plaza · Moyua plaza · Pedro Egillor plaza · Plaza Barria · Plaza Biribila · Venezuela plaza · Zabalburu plaza · Zabalgune plaza
Kaleak
Abandoibarra etorbidea · Agirre lehendakariaren etorbidea · Areatzako kaia · Artekale · Astarloa kalea · Atxuri kalea · Autonomia kalea · Barrenkale · Campo de Volantín pasealekua · Concha Jenerala kalea · Diputazio kalea · Eduardo Victoria de Lecea pasealekua · Elkano kalea · Errekalde zumarkalea · Erronda · Ertzilla kalea · Evaristo Txurruka kaia · Iparragirre kalea · Juan de Garay kalea · Kolon Larreategi kalea · Hurtado Amezaga kalea · Ledesma kalea · Leizaola lehendakariaren kalea · Martzana kaia · Mazarredo zumarkalea · On Diego Lopez Haroko kale nagusia · Poza Lizentziatuaren kalea · Ramon Rubial kalea · Sabino Arana etorbidea · Unibertsitateen etorbidea · Uribitarteko kaia · Urkixo zumarkalea · Zabalbide
Museoak, Ikastetxeak eta Kultur-etxeak
Azkuna Zentroa · Bidarte jauregia · Bidebarrietako Udal Liburutegia · Bilboko Arte Ederren Museoa · Bilboko Berreginen Museoa · Bilboko Elkarte Filarmonikoa · Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa · Bilboko Udal Liburutegiak · Bizizaleak ingurumen dokumentazioko zentroa · Bizkaiko Foru Liburutegia · Deustuko Unibertsitatea · Deustuko Unibertsitateko liburutegia · Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa · Emilio Campuzano institutua · Euskadiko Artxibo Nazionala · Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa · Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa · Euskaltzaindia · Euskararen Etxea · Eusko Abertzaletasunaren Museoa · García Rivero Maisua ikastetxea · Guggenheim Bilbao Museoa · Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa · Juan Manuel Sanchez Marcos ikastetxea · Kafe Antzokia · Kirikiño ikastola · Leioa-Erandioko campusa · Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola · Mediateka (Bilboko Alondegia) · Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa · Miguel de Unamuno BHI · Sociedad Bilbaina · Yohn jauregia
Monumentuak
Ama · Areatzako kioskoa · Arriagaren monumentua · Farolen basoa · Jesusen Bihotza · Melpomene · On Diego Lopez Harokoaren monumentua · Puppy
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Bilbao Arena · Bizkaia frontoia · Fango kiroldegia · La Casilla
Lezamako kirol-instalakunzak · San Mames
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Donibane Garaziko leku interesgarriak
Donostiako leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak