Institutua-Gernika geltokia
Institutoa-Gernika | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Erreka Egala ibilbidea, z/g; 48300 | |||||||
Udalerria | Gernika-Lumo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1938 1969 | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Bermeo |
Institutoa-Gernika edo Institutua-Gernika (bi izendapenak erabiltzen ditu Euskotrenek) Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Gernika-Lumo udalerrian dagoena, institutoaren eta Santanape pilotalekuaren inguruan, eta BI-2238 errepideko biaduktuaren behean. 1969an ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Gaur egungo geralekua FEVEk eraiki zuen 1969an, inguruan dagoen Ikaskuntza Ertaineko Institutuari zerbitzu emateko. Aurretik ere geraleku bat izan zen bertan, 1938an eraikia eta Gernikako Gerrako Presoentzako Espetxe Ospitale Militarrari zerbitzu ematen ziona.
Geralekua nasa eta trenbide bakarrekoa da.
Kokapena
Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 15,141. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]
Sarbideak
Geralekuak arrapala eta eskailera bidezko sarbidea du, eta kanpoaldean doako aparkalekua dago.
- Erreka Egala ibilbidea
Irisgarritasuna
Geltokira sarbidea | Erreka Egala ibilbidea | |
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea |
Erreferentziak
- ↑ OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
Ikus, gainera
- E4 linea (Euskotren)
- Zornotza-Bermeo trenbidea
- Gernika-Lumo
- Euskotren Trena
Kanpo estekak
- Euskotren
- Datuak: Q12259635