Busturia Axpe geltokia
Axpe-Busturia | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Axpe auzoa, 36; 48350 | |||||||
Udalerria | Busturia, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1893ko martxoaren 15a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Bermeo |
Busturia Axpe[1] edo Axpe-Busturia Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, Busturia udalerriko Axpe auzoan dagoena. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Geralekua Zornotza-Gernika trenbidea Sukarrietaraino luzatzearekin batera ireki zen. Zurezko egituradun harlangaitzazko eraikin bat zuen, hiru solairukoa eta markesinaz hornitutako nasa bakarrekoa. 1943an eraikin berri batez ordezkatu zen. Gaur egungo geralekuak markesinaz hornitutako nasa eta trenbide bakarra du, eta kanpoaldean doako aparkalekua dago.
Kokapena
Geralekua zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 22,722. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]
Sarbideak
Geralekuak arrapala eta eskailera bidezko sarbidea du.
- Axpe auzoa, 36
Irisgarritasuna
Geltokira sarbidea | Axpe auzoa, 36 | |
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea |
Erreferentzia
Ikus, gainera
- E4 linea (Euskotren)
- Zornotza-Bermeo trenbidea
- Axpe (Busturia)
- Busturia
- Euskotren Trena
Kanpo estekak
- Euskotren
- Datuak: Q12254546