Gurpide Iparraldeko trikuharria

Gurpide Iparraldeko trikuharria
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaKatadiano, Kuartango eta Araba
Koordenatuak42°54′33″N 2°53′45″W / 42.90918842°N 2.89571019°W / 42.90918842; -2.89571019
Map
Ondarea

Gurpide Iparraldekoa, batzuetan Urbide edo Urpide ere deitua, Arabako Katadiano herrian kokaturik dagoen trikuharria da.

Kokapena

Megalito hau San Sebastian Hegotik eta San Sebastian Iparraldekoa trikuharrietatik gertu dago, eta Gurpide Hegoa trikuharritik 100 metrora besterik ez.

Deskribapena

Multzoko guztietatik, hauxe da egoera txarrenean dagoena. Bibliografiak korridore erako hilobia izan zela diosku, baina gaur egun ikus daitekeen gauza bakarra tamaina ikaragarria duen harlauza bat da (3,10 m x 1,18 m, eta 0,25 m lodi), etzana dagoena, hain zuen ere ganbera zegokeen tokian bertan, zeren eta handik gertu lurrean bertikalki tinkaturiko bi lauza txiki baitaude.[1]

Tumulua kareharri handiz egina dago, eta oraindik ongi markatuta ageri da, nahiz eta aski eraldatua dagoen, han-hemen sakonean baititu. Oinplanta ia zirkularra da; ardatz luzeena (E-W) 17,30 luze da.[1]

Arkeologia-lanak

Arkitektura megalitiko horren antzinatasuna duela 5.000 urte ingurukoa da.[2] Jose Migel Barandiaranek 1955ean aurkitu eta Juan Maria Apellanizek 1962an induskatu zuen.[3][4] 2018an, Arabako Foru Aldundiak monumentu megalitiko horretan indusketa bat egin zuen, eta 2023an amaitu zen.[5][6] Data horretan, Kuartangoko trikuharrien ganberak finkatu zituzten harlauzen egonkortasuna bermatzeko, eta arazo gehien zituzten eremuak babestu eta ziurtatu ziren.[5]

Trikuharri honen indusketan berreskuratutako materialen artean, aipatzekoak dira idolo-espatula zati bat, lau angeluko sekzioa eta ebakitako dekorazioak dituen hezurrezko pieza bat. Elementu honi buruz, Apellanizek ikerketa zehatz bat egin zuen.[7] Aurkitutako gorpuzkiak nahasita eta hautsita zeuden.[3][8]

Monumentu kalifikatua

2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[9].

Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).

Erreferentziak

  1. a b Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema
  2. (Gaztelaniaz) Albertus, Ramón. (2021-10-04). «El dolmen más grande de Euskadi sale a la luz» El Correo.
  3. a b Arabako Foru Aldundia. Kuartango. .
  4. (Gaztelaniaz) Sánchez Aranaz, Fernando. (2011-09-04). «Piedras con historia» Diario de Noticias de Álava.
  5. a b «Visita a la intervención realizada para poner en valor de los Dólmenes de Kuartango» socialistasalaveses.com.
  6. Europa Press. (2021-08-18). Diputación de Álava y Gobierno Vasco cofinancian la puesta en valor de las Termas de Arkaia y los Dólmenes de Kuartango. .
  7. Juan Maria Apellaniz. (PDF) DEL DOLMEN DE Gt7RPIDE NORTE LA FALANGE LABRADA. .
  8. Juan Maria Apellaniz. Monumentos megalíticos de Vizcaya y Álava. .
  9. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152 zk. 2011-08-11

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q122841596
  • Commonscat Multimedia: Dolmen de Gurpide Norte / Q122841596

  • Wd Datuak: Q122841596
  • Commonscat Multimedia: Dolmen de Gurpide Norte / Q122841596