Aizkomendiko trikuharria

Aizkomendiko trikuharria
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaDonemiliaga
Koordenatuak42°51′48″N 2°20′08″W / 42.8632016°N 2.3355684°W / 42.8632016; -2.3355684
Map

Aizkomendi trikuharri eta muino baten izena da, Arabako Egilatz herrian. Trikuharriaren beste izen bat "Egilaz edo Egiratzeko trikuharria" da. Gertu Morumendi eta Kruzemendi muinoak daude.

Trikuharria Entzia eta Aizkorri mendimultzoen artean hedatzen zen abelbidearen bazterrean kokatuta dago. Euskal Herriko handiena da: hamar harlauzek 3 metroko luzera, metro bateko zabalera eta 3 metroko garaiera duen esparru bat osatzen dute.

1832. urtean aurkitu zuten. Aurkitu orduko, neurri handian, hustu zuten bertan zegoen materiala.

1925ean E.Egurenek beste indusketa bat egin zuen.

1965.en urtean Barandiaranek induskatu zuen, N. 1 errepide egitasmoak megalitoan izan zezakeen eraginaren beldurrez. Gure artean , "prebentzioko arkeologia" izenekoaren lehendabiziko ekintza izan zen.

Sei harlauzak osatzen dute gela. Tumulua oso handia da, eta zati bat gorde da. Bertan harriz osatutako biribil bat nabari da. Leku batean hutsune bat dago, eta hantxe korridorea egongo zen,

Bertan, ekialdeko kamara eta korridore handietan, gizaki asko lurperatu zuten Eneolitoan zein Brontze Aroan.

Gero, Burdin Aroan, jende gehiago erraustu zuten trikuharriaren gaineko harri eta lur pilaketan.

Trikuharri honen ekialdeko aldean, ikatz eta hauts pilaketa handiak azaldu ziren, bertan lurperatutakoen ohorez pizten omen zituzten sutegien ondorioz.

Mitologia

Egilazko trikuharriak ez du gorde euskal elezahar jakinik, nahiz eta hori kasu arraroa izan Euskal Herrian, ugari baitira halako megalitoen inguruko sinismenak.

Hala ere trikuharria Ricardo Becerro de Bengoak arabar idazleak, oinarri historikorik gabe idatzitako ipuin erromantiko baten kokalekua da; "euskal-Ibero" eta inbaditzaile zeltarren arteko gatazka odoltsu baten eremu izan ziren Egilazko inguruak.

Hainbeste gizon elkarren aurkako gerlan galduta, ikaraturik eta batak bestea garaitzea ezinezkoa zela ikusirik, zeltar eta "eusko-iberoak" batzea erabaki zuten zeltiberiar herria sortuz. Guduan hildakoak bertan lurperatzeko, zein bi herrien arteko itun berria berresteko, Egilazko trikuharria eraiki zuten.

Monumentu kalifikatua

2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[1].

Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152 zk. 2011-08-11

Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.

Kanpo estekak

  • Mendikute, Alberto (2021): 3D eredua Sctechfab
  • Arabako trikuharriak
  • (Gaztelaniaz) Euskomedia. Trikuharriaren marrazkia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252993
  • Commonscat Multimedia: Dolmen de Aizkomendi / Q12252993

  • Wd Datuak: Q12252993
  • Commonscat Multimedia: Dolmen de Aizkomendi / Q12252993


mitologia Euskal Herriko mitologiako lekuak mitologia

AballarriAgamunda • Agerre • AitzgaiztoAitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • AizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak

  • i
  • e
  • a
Jainko-Jainkosak
Abelion • Aberri • AceioAegassisAeredaAgeionAghoAherbelsteAlarAlardossAlardost • Algassis • Ande • AnderexoAndosto • Aneto • ArardoArixoArmastoArpeninusArtehArthae • Arsilunnus • Asto IlunoAveranusAxoBaeserte • Baiase • Baiosis • BaikorrixBarsaBascei-AndossBeisirisBelgoBelisama • Benzozia • Bocco HarausoBoriennusCarpentusDahusDunzioEberrisEdelateEgeionElheErdaErditseErge • Erriape • Experceennius • Fagus .Gar • Harauso • Helasse • Herauscorritsehe • Horolat • Idiatte • IlixonIviliaLeheren • Lex • LurgorKagirisKantas NiskasMariOrtzi/Urtzi/OstriSexarborisStoiocusVaxusXuban
Izakiak
Aari • Ardi • AdarbakarAddar • Aiar • AdurAide-gaiztoAidegaxtoAideAidekoAidetitakoAitor • Aizpak • AkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamiaAnxo • Arruit • Astoa euskal mitologianAtarabi • Autzek • AxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezko • Beste Mutilak • Damatxo • DeabruEateEgoiEgu • Eguen • Eguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEle • Eluaso • Erio • Errezabalgo aztiaErrolanEtxajaunEtsai • Etsaiak • Euzkibegi • Famerijelak • Frakazar • GaizkinaGaltxagorriGauargiGauekoGarGerixetiGizotsoaHarpeko Saindua • Hartza • Gorritxikiak • Heren • Herensuge • Herio • Idetargi • Iditu • Iduski-saindu • Ieltxu • IhiziIlazkiIlargi Amandre • Ilun • InkoIngumaIntxitxuIpotxak • Iratargi • Iratxo • Iraunsuge • Irel • IreluIreltxuIretargi • Iruztargi • Itsas laminakJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminak • Latasariak • Lehen • Lezekoandrea • Lur • LurgorMariMaide • Mairu • MaitagarriakMajuMakilakixkiMamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarri • Hodei • Olanoiko zakurraOlentzeroOrtziOstriOtsokoOstPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainSorsainTartaloTorto • Traganarru (mitologia)• Txalgorri • Txorimalo • XaindiaYanagorriZaldiZezengorri
Lekuak
Agamunda • Agerre • AitzgaiztoAitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • AizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta harana • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak
Kondairak
Ipuinak
Jaiak
Bestelakoak
Aizkora (mitologia) • Amets • ArgizaiolaArmorkoraAgotakEguzkiloreHilarriIdinarru • Kutxa • Kutunak • Mairu baratzMakilaMugarriLauburuTrikuharriZutarri
Izaki mitologikoen zerrenda • Mitologiako lekuen zerrenda • Kondaira guztien zerrenda • Sorginkeria Euskal Herrian