Zokotze

Zokotze
 Euskal Herria
Eliza, serorategia eta pilotalekua
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Nafarroa Beherea

| herrialde bandera2 | izena = Nafarroa Beherea | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaPirinio Atlantikoak
Administrazioa
Posta kodea
Herritarrazokoztar
Geografia
Koordenatuak43°22′38″N 1°06′26″W / 43.3773°N 1.1072°W / 43.3773; -1.1072
Demografia

Zokotze Amorotze-Zokotze udalerriko herri bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "zokoztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 41 km daude.

Izenaz

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sanctus Martinus de Trussecalau (1160an), Sucox (1268an), Succos (1304an; gaur egun frantsesez erabiltzen dena, okzitanieraz sortua izan eta gero), Ssucos (1350ean), Çucoz (1413an) eta Suquos (1513an Iruñeko idazkietan).[1]

Eskualdean "Zokozü", "Zokoze", "Sokueze" edo "Zokuetz" aldaerak erabili izan dira baina Euskaltzaindiak "Zokotze" hobetsi zuen.

Geografia

Kokapena

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago. Herriaren mugak hauexek dira: hegoaldean Amorotze udalburua, ekialde eta hego-ekialdean Behauzeko lurrak, iparraldean (zati handi batean Laskuetako errekak egiten du muga) Martxueta eta Arrueta, mendebaldean eta ipar-mendebaldean Oragarreko lurrak.

Orografia

Herriak 100 m ditu baina 200eko marka ere gainditzen da (Olharana 202 m) muinoren batean; iparraldean dago punturik baxuena (77 m Laskuetako errekaren ertzean).

Demografia

1695eko erroldan 32 etxe zituela ageri da.

1833an 133 biztanle zituen.

Errepideak

Ez da departamendu mailako errepiderik pasatzen herri honetako lurreetatik; Amorotzera joan behar da D 123 hartu eta Donapaleu edo Hazparnerekiko loturak ziurtatzeko; edo iparralderantz joanda, betiere errepide lokal batetik, Martxueta inguruan D 11rekin bat egin eta Bidaxunera joateko.

Historia

  • Succos edo Trousse-Caillou noble-etxea Goi Erdi Aroan dokumentatuta dago. 1203ko abenduaren 17an Raymundo García de Trousse-Caillou jaunak, Amikuzeko beste noble batzuekin batera, Nafarroako Antso Azkarrari men egin zioten Agaramonteko gazteluan. Oihenartarrak, Iriberritarrak...Ǹafarroako erresumako batzarretan egoteko eskubidea zuen herriko etxe noble honetako jaunak izan ziren.[2]

Udalerri-aldaketak

1841eko abuztuaren 16a arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Amorotzerekin fusionatu zen; harrezkero Amorotze-Zokotzeren barruan dago.

Eraikin eta monumentu historikoak

  • Herriko eliza, inguratzen duen hilerria eta bere horma frontoi gisa erabiltzen den seroraeneak multzo aipagarria osatzen dute.
  • Hilarri diskoidal batzuk daude, tartean 1624 eta 1632ko batzuk.

Kultura eta hezkuntza

Ekonomia

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Zokotze Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 313/314. or.
  2. Zokotzeko historia euskomedian.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3502779
  • Wd Datuak: Q3502779


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa