Amorotze

Amorotze
 Euskal Herria
Udalerriko udaletxea
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaAmorotze-Zokotze
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraamoroztar
Geografia
Koordenatuak43°21′58″N 1°06′39″W / 43.3661°N 1.1108°W / 43.3661; -1.1108
Demografia

Amorotze Amorotze-Zokotze udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Zokotze gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "amoroztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 40 km daude.

Izenaz

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sanctus Vicentius de Maroz, Maroth et Morotz (1160an), Amoros (1268an), Amarotz (1305 eta 1306an), Amaroz (1350ean), Amoroz (1402an Zuberoako idazkietan) eta Amorotz (1513an[3] Iruñeko idazkietan).[1]

  • Nafarroa Garaian "Amado(t)z" abizena arrunta da, lekuizenetik eratorria; jatorri katalan eta okzitaniarrarekin batera, "Amorós" deiturak ere jatorri hau izan dezake.
  • Amarotz Tolosako auzo nagusietakoa da.

Geografia

Kokapena

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago. Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean Zokotze udalkidea da; ekialdean Behauze; hegoaldeko auzo eta lurrek eer azken herri honetakoekin nahiz Bithiriñakoekin, herriak urrun badaude ere; hego-mendebaldean Mehaine dago eta ipar-mendebaldean Oragarre, batez ere Laharana auzoa.

Orografia

Herriak 139 m baditu ere, bere lurretan, bereziki hegoaldean, 200 mtik pasatzen diren tontor ugari daude (altuenak 267 ditu) eta hori notizia izaten da Amikuzen. Muinoen artean Lihurri ibaira doazen erreka batzuk pasatzen dira.

Demografia

1695eko erroldan 40 etxe zituela ageri da.

Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 305 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko 1836koan 330. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Amorotze-Zokotze.

Errepideak

Herriaren hegoaldeko muturretik D 14 (Donapaleu-Hazparne pasatzen bada ere, kasko eta auzo gehienentzat D 123k du garrantzi handiagoa: ekialdean D 11tik (Donapaleu-Bidaxune) atera eta mendebalderantz jota Bardoze, Bastida nahiz Hazparne aldera joateko aukerak eskaintzen dizkio. Tokiko errepide batek iparralderantz joan eta Zokotze udalkidearekin lotzen du. Hegoalderantz ere beste bat abiatzen da, auzo eta etxe zenbaitetara hurbilduz, tartean Ospitalia izenekoa.

Historia

Udalerri-aldaketak

1841eko abuztuaren 16a arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Zokotzerekin fusionatu zen; harrezkero Amorotze-Zokotzeko udalburua da.

Eraikin eta monumentu historikoak

  • Hilerrian zenbait hilarri diskoidal daude; nabarmentzekoak 1623 eta 1635eko bi.
  • Santa Lutziako eliza 1880koa da; Bordeleko Gustave-Pierre Dagrand beiragilearen lanak daude.
  • Herriko lurretako hegoaldean Ospitalia izeneko XIV. mendeko etxe bat dago, Tenplarioena.[3] 2004an Harriarka elkarteak hartu eta "Zurzaitokia" artisten gunea bihurtu zuen.[4]

Kultura eta hezkuntza

Ekonomia

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Amoroztarrak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Amorotze Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 235/237. or.
  2. Amorotzeko historia euskomedian.
  3. Ospitaliako kokapen eta historiaz.[Betiko hautsitako esteka]
  4. Ospitaliaren transformazioaz Argian.

Kanpo estekak

(Frantsesez) Amorotzeko Ospitalian egoitza duen eskulktorearen bloga.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2843889
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00302/eu_a_3022/a3022
  • Wd Datuak: Q2843889


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa