Zangozako merindadea

Merindadearen kokapena Nafarroan.
Merindadeko udalerriak.

Zangozako merindadea Nafarroako ipar-ekialdeko lurraldea da. Hiriburua Zangoza da.

Mugakideak hauek ditu: iparraldean Nafarroa Beherea eta Zuberoa, mendebaldean Iruñeko merindadea, ekialdean Huescako probintzia, hegoaldean Tuterako merindadea eta hego-mendebaldean Erriberriko merindadea.

Nafarroako herrialdeko bost merindadeetan handiena da Zangozakoa. 2.070,8 km2 ditu, eta 79.757 biztanle zituen 2010ean (38,52 bizt/km2). 65 udalerrik osatua da Zangozako merindadea.

Ingurune naturala

Aragoi ibaiak eta haren adar diren Arga, Elortz, Ezka, Zaraitzu, Urrobi, Irati eta Erro ibaiek ureztatzen dituzte Zangozako merindadeko lurrak.

Merindadeko mendialde nagusiak Abodi, Alaitz, Nabaskozeko mendialdea, Leire, Orotz-Betelu, Kintoko mendiak eta Piriniokoak dira.

Eskualdeak

Udalerriak

Monumentuak

  1. Artzibar.
    • Artziko Santa Maria eliza
    • Lusarretako garaia
    • Urizko dorrea (gaur egun hotela)
  2. Aria.
    • Apat etxeko garaia
    • Etxeberri etxeko garaia
    • Jamar etxeko garaia.
    • Jauri etxeko garaia.
  3. Aribe.
    • Domench etxeko garaia
  4. Eslaba.
    • Santa Criz erromatar hiria
  5. Galipentzu.
    • San Salbatore eliza
  6. Galoze.
    • Ballaz etxeko garaia
  7. Garaioa.
    • Maisterra etxeko garaia
  8. Garralda.
    • Masamiguel etxeko garaia
  9. Xabier.
    • Gaztelua
    • Peña herriaren aztarnak
  10. Irunberri.
    • Andre Maria Jasokundearen eliza
  11. Nabaskoze.
    • Landako Santa Maria eliza
  12. Noain.
    • Iharnotz dorrea
  13. Otsagabia.
    • Muskildako Andre Maria eliza
  14. Orbaizeta.
    • Arma-fabrika
    • Estanquero etxeko garaia
    • Etxegarai etxeko garaia
    • Larrañeta etxeko garaia
  15. Orbara.
    • Jabat etxeko garaia
  16. Orreaga.
    • Santa Maria Kolegiata
  17. Zangoza.
    • Hirigune historikoa
    • Vadoluengoko San Adrian eliza
    • Santa Maria eliza
    • Done Jakue eliza
    • Vianako Printzearen jauregia
  18. Tebas-Muru Artederreta.
    • Tebasko gazteluaren aztarnak
  19. Untzitibar.
    • Artaizko San Martin eliza
    • Artaizko dorre gotikoaren aztarnak.
  20. Urraulgoiti.
    • Baratzagaizko Fede Santuaren monasterioa (Eparoz herrian)
    • Garaia (Fede Santuaren monasterioaren ondoan)
    • Estoki etxeko garaia (Zabalza).
  21. Urraulbeiti.
    • Artiedako jauregia
  22. Hiriberri .
    • Jauki etxeko garaia
    • Portal etxeko garaia
    • Reka etxeko garaia
    • Elizondo etxeko garaia
  23. Esa.
    • Leireko monasterioa

Ekonomia

Pirinioetako ibarretako ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (patata, bazkarako landareak), abere-hazkuntza (ardi-, behi-azienda) eta baso-ustiaketa dira. Handik hegoaldera- gari- eta garagar-sailak eta mahastiak dira nagusi, herriak handiago eta bilduago dira, eta elkarrengandik urrunago daude. Industria, txikia, herri nagusietan (Zangoza, Agoitz, Irunberri) bilduta dago.

Erreferentziak

  • Monumentuak :NAVARRA , guía y mapa. Caja de Ahorros de Navarra. ISBN : 84-505-3457-7
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Monumentuan argazkiak [1] (2020ko maiatzean begiratua)
  • (Gaztelaniaz) Zangozako merindadearen mapa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3571217
  • Commonscat Multimedia: Merindad de Sangüesa / Q3571217

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 18419
  • Wd Datuak: Q3571217
  • Commonscat Multimedia: Merindad de Sangüesa / Q3571217