Partia

Partia
Geografia
Hiriburua
33°5′37″N 44°34′51″E
Administrazioa
Demografia
Bestelako informazioa
Partiar gaztea. Palmira, Siria, III. mendearen lehen erdia, estela bateko apaingarria, Louvre.

Partia (antzinako persieraz: 𐎱𐎼𐎰𐎺‎, Parθava; partieraz: 𐭐𐭓𐭕𐭅, Parθaw; pehlevieraz: 𐭯𐭫𐭮𐭥𐭡𐭥‎Pahlaw) Asiako eskualde historikoa da, Irango goi-ordokiaren iparraldean kokatua, Kaspiar itsasoaren hego-ekialdean. Hircania mendiek (Elbruz) bereizten dituzte Partia eta Kaspiar itsasoa. Persiar Inperioaren mende geratu zen (K.a. 540. urtean), Alexandro Handiak konkistatu zuen (K.a. 331. urtean) eta erreinu independentea, Partiar Inperioa, izan zen K.a. 250 - K. o. 224 urteetan.

Historia

Partiar herria Irango iparraldean, Kaspiar itsasoaren hego-ekialdean finkatu zen K.a. III. mendean. Artsazes I.a buruzagiak Artsazidar dinastia sortu zuen (K.a. 250. urte aldera). Mitridates I.ak erreinua sendotu zuen eta Iran, Asiria, Mesopotamia eta Armeniara zabaldu zuen aginpidea. Marko Lizinio Kraso erromatarrak eraso egin zien partiarrei (K.a. 53. urtean), baina gero haiek hil zuten; K.a. 39-38an ordea erromatarrek partiarren erresuma konkistatu zuten. Erreinuak pixkanaka indarra galdu zuen, eta persiar sasandarrek menderatu zuten azkeneko errege partiarra, K. o. 224. urtean. Ekbatana, Seleuzia, Ktesifon eta Hekatonpylos izan ziren partiar hiri nagusiak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1645483
  • Commonscat Multimedia: Parthia / Q1645483

  • Identifikadoreak
  • NKC: ge813190
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1645483
  • Commonscat Multimedia: Parthia / Q1645483
  • i
  • e
  • a
Akaufaka • ArabiaArakosia • Aria • Armenia • Asiria • Babilonia • Baktria • Dahae • DrangianaI. egiptoar satraperria / II. egiptoar satraperriaEber-NariElamGandharaGedrosiaHindushHirkaniaJoniaKapadoziaKariaKorasmia • Kuadia • Libia • Mazun • Media • Partia • PersiaSakaSardis • Satagidia • Skudra • Sogdiana • Yehud
Akemenestar Inperioaren hedapen handiena
  • i
  • e
  • a
Sasandar Inperioko probintziak
Abarshahr • AdiabeneAlbaniaArabistan • Aria • Armenia • Asuristan • Atropatene • Balasagan • Elam • Egipto • HirkaniaIberia • India • Karmania • Kushanshahr • Maishan • Makelonia • MakranMargiana • Mazun • Media • Padishkhwargar • Paratan • Partia • PersisSakastanSusiana • Turan
Sasandar Inperioaren hedadura