Geroa Bai

Geroa Bai
BuruzagiaUxue Barkos
Sorrera2011
Egoitza nagusiaErriberri kalea, 42 - 31002 Iruñea
Ideologia politikoaAurrerakoitasuna
abertzaletasuna
euskaltzaletasuna
ekologismoa
nafartasuna euskalerrizaletasuna
Foruzaletasuna
Konfederalismoa
KideakGeroa Nafarroako Sozialberdeak Europan
EAJ
Atarrabia Taldea
Zabaltzen
Eserlekuak erakundeetanNafarroako Parlamentuan
9 / 50

Zinegotziak Nafarroan
59 / 1.889
www.geroabai.com

Geroa Bai EAJ alderdiak, Zabaltzen elkarteak eta Atarrabia Taldeak Nafarroa Garaian sortutako koalizio politikoa da. 2011ko irailaren 30ean aurkeztu zuten, Iruñean.[1] Koalizioaren sorrera Nafarroa Bai koalizioan geratu ziren eragileek sustatu zuten, Batzarre, lehenik, eta Eusko Alkartasuna zein Aralar, ondoren, aurreko koalizio hartatik kanpo geratu ostean.

Geroa Bai 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan aurkeztu zen Nafarroako Foru Erkidegoan, eta 42.411 boto eskuratu zituen (botoen % 12,84). Emaitza horren ondorioz, Uxue Barkosek eserleku bat eskuratu zuen Espainiako Diputatuen Kongresuan.

2014ko azaroaren 16an, Uxue Barkos eta Itziar Gomez hautagaiak aurkeztu zituen alderdiak.[2] 2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundetan bigarren indarra bilakatu zen Nafarroako Parlamentuan, 9 eserleku lortu ondoren.[3]

2017ko uztail erdialdean, Espainiako Kontuen Auzitegiak, lehenago hainbat epaitegik ere hala baieztatuta, baztertu egin zuen Uxue Barkos alderdiko buruzagiaren kontra Iustitia et Veritas elkarteak jarritako arauz kanpoko kobrantzen salaketa, alderdiak hasieratik hori faltsukeria zela argudiatu zuen bezala. Alderdiak gezurrezko salaketen bidez Barkosen jarduera 'zikintzea' leporatu zion UPNri, "dietak bidezkoak izanik ere".[4] Egun batzuk lehenago, Mayor Orejak (Geroa Bai buru duen) Nafarroako Gobernuaren "zati bat ETArena" dela adierazi zuen, eta alderdiak gogor gaitzetsi zuen PPko politikaria, baita gobernu horren kontra etengabeko gezurretan aritzea leporatu ere.[5]

2020ko abenduan, Geroa Bai koalizioa indartu nahian, Euzko Alderdi Jeltzalerekin eta Zabaltzen, Atarrabia Taldea eta independenteetako gainerako kideekin batera, Geroa alderdia sortu zuten, Uxue Barkosen buruzagitzapean[6]


Hauteskundeetako emaitzak

Nafarroako Parlamentua

Data Botoak Aulkiak Egoera Postua
# % ±ep # ±
2015 53,497 %15.83 +0.43a
9 / 50
1a (7b) Gobernua 2.a
2019 60,323 %17.32 +1.49
9 / 50
0 Gobernua 3.a

a 2011n Nafarroa Bai 2011k lortutako emaitzekin alderatuta, Aralar barne izanik.
b 2011-2015 legealdian EAJ eta Zabaltzen taldeek zituzten eserlekuekin alderatuta.

Espainiako Gorte Nagusiak

Nafarroa

Diputatuen Kongresua
Data Botoak Aulkiak Egoera Postua
# % ±ep # ±
2011 42.415 % 12,8 –5.6
1 / 5
0 Oposizioa 4.a
2015 30.642 % 8,7 –4.1
0 / 5
1 5.a
2016 14.343 % 4,3 –4.4
0 / 5
0 6.a
2019 22.150 % 6,06 +1.76
0 / 5
0 5.a
 
Senatua
Data Aulkiak Postua
# ±
2011
0 / 4
0 4.a
2015
1 / 4
1 2.a*
2016
0 / 4
1 6.a
2019
0 / 4
0 3.a*
  • * Cambio-Aldaketa hautagaitzan (2015ean laugarren senataria, bigarren indarra UPN-PPren atzetik, eta 2019an hirugarren indarra senataririk gabe).

Erreferentziak

  1. 'Geroa Bai' izena du Zabaltzen eta Nafarroako EAJren koalizioak. Andoain: Berria (Noiz kontsultatua: 2011/09/30).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Uxue Barkos eta Itziar Gomez hautagaiak aurkeztu ditu Geroa Baik», Berria, 2014-11-16.
  3. «Nafarroan aldaketa begiztatzen da», EITB.eus, 2015-5-24.
  4. «Uxue Barkosek jasotako dietak "bidezkoak izan dira eta ez zuten irregulartasunik"» Euskalerria Irratia (Noiz kontsultatua: 2017-07-19).
  5. «Mayor Oreja: "Nafarroan, gobernuaren zati bat ETArena da"» Berria (Andoain) 2017-07-12.[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Geroa Socialverdes nace con el reto consolidar la alternativa a la derecha en Navarra» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q620781
  • Commonscat Multimedia: Geroa Bai / Q620781

  • Wd Datuak: Q620781
  • Commonscat Multimedia: Geroa Bai / Q620781


Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak

Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak:
Ahal Dugu • EH Bildu • N+ • GBai • PSN • I-E
Alderdi politiko historikoak:
Amaiur • Batasuna • EE • EH • EKA • EAE-ANV • HB • Na-Bai • CDN • UDF • UNAI

Ikus, gainera: {{Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoen aurkibidea}}