Laurobasidium lauri
Laurobasidium lauri | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Exobasidiomycetes |
Ordena | Exobasidiales |
Familia | Laurobasidiaceae |
Generoa | Laurobasidium |
Espeziea | Laurobasidium lauri Jülich, 1982 |
Basionimoa | Exobasidium lauri |
Laurobasidium lauri Exobasidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Oso urria, babestu beharrekoa.
Deskribapena
Oreinen adar mordoaren antza duten itxura bitxiko onddoa, klabiformeak, 8 eta 12 cm bitarteko adarrekin, belusatuak, trinkoak, mamitsuak. Oso gaztetan kolore berdexka dute, gero okre-horixka eta zahartzean beltzaxka eta pitzatuak.
Haragia: Barrualdea gogorra da, ez da usteltzen, erramu-zuhaitzen enbor bizietan lehortu egiten da bakarrik, gaztetan kolore berdea dute eta ondoren arre iluna edo beltzaxka. Gaztetan erretxina usaina izaten dute. Zakatz handiak osatzen dituzten hifa tabikatuak.[2]
Jangarritasuna
Haragi gogorra, ez da kontsumitzeko egokia.
Nahasketa arriskua
Bere generoko espezie bakarra da, eta beste onddo batzuekin nahastezina da.
Sasoia eta lekua
Udaberrian. Oso urria, babestu beharrekoa. Ereinotz enborren parasitoa da (Laurus nobilis) laurisilva baso oso hezeetan.
Banaketa eremua
Asturiasko Printzerria, Kantabria, Galizia, Portugal, Azoreak, Kanariak (Gomera, La Palma), Euskal Herria.[3]
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Laurobasidium lauri desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Laurobasidium lauri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q6501937
- Multimedia: Laurobasidium lauri / Q6501937
Arriskuan dauden Euskal Herriko onddoak | |
---|---|
|