Buglossoporus quercinus
Buglossoporus quercinus | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Buglossoporus |
Espeziea | Buglossoporus quercinus F. Kotlaba & Z. Pouzar |
Basionimoa | Boletus quercinus |
Buglossoporus quercinus Fomitopsidaceae familiako onddoa da. [1]
Deskribapena
Karpoforoa: Inbrikatua, gutxitan bakana, dimidiatua, substratuari albotik atxikita, 10 eta 25 cm bitarteko diametrokoa eta 7 cm arteko lodietakoa.
Azala: Hifa sortzaileen bukaerak direla eta, Pileoarena, tomentu arin batekin, baina ale zaharretan desagertu egiten dira. Hori-anbar kolorekoa da, gaztetan, eta gero arre ilun bihurtzen da zahartzean. Ertza kamutsa, hasieran zuria eta ondoren horixka.
Poroak: Taldekoiak, 0,4 mm-ko diametrokoak, biribilak edo poligonalak, zuriak, krema kolorera aldatzen dira adinarekin edo marruskadurarekin.
Tutuak: Ale gazteetan zuriak, zahartzean krema kolorera pasatzen dira, motzak.
Haragia: Zuria, biguna, suberosoa lehortzean, trinkoa, homogeneoa. Ogi txigortuaren usainarekin.[2]
Jangarritasuna
Interes gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
Buglossoporus heritierae delakoarekin nahas daiteke, honek poro zuriak ditu eta erraz bereizten direnak, lurrean hazten da. Buglossoporus marmoratus espeziearekin ere bai, honen karpoforoak sesilak dira, eta haragia zaindun eremuekin.
Sasoia eta lekua
Udan. Quercus zuhaitzen egurretan.
Banaketa eremua
Ingalaterra Berria, Europa, Errusia, Japonia.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Buglossoporus quercinus desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info.
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q96679024
- Multimedia: Piptoporus quercinus / Q96679024
Arriskuan dauden Euskal Herriko onddoak | |
---|---|
|