Isabel Elizalde

Isabel Elizalde

Bizitza
JaiotzaBera, 1964ko azaroaren 13a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta teknikaria
KidetzaEusko Ikaskuntza
Genero artistikoabidaia gida

Isabel Elizalde Arretxea (Bera, 1964ko azaroaren 13a) nafar Enpresa eta Turismo Jardueretako teknikaria eta politikaria da. landa-garapenean, iraunkortasunean eta ekonomia zirkularrean aditua da. Gizarte- eta ekonomia-eredu jasangarri berri baterako egin behar den trantsiziorako aurrerapauso nabarmenak egin dituenez estrategiak diseinatu eta inplementatzen aritua da.[1]

Bizitza

Beran jaioa izan arren doneztebarra da. Madrileko Unibertsitate Konplutentsean turismo-enpresa eta turismo-jardueretako teknikaria da.

Ibilbide profesionala

Nafarroako politikan parte hartu aurretik, hasieran gida turistikoa izan zen, 1986an hasi zen Baztan Hotelean. Ondoren, turismoko teknikaria izan zen Serviturren, eta handik abian jarri zuen Nafarroako landa-etxeen sarea.

Toki garapenerako agentea ere izan zen Behien Institutu Teknikoan eta Kudeaketa Institutuan baita Cederna-Garalur elkartean ere.

1997. eta 1998. urteetan, Iruñeko Udalerako toki garapeneko agente gisa lan egin zuen, eta bertan parte hartu zuen Gizarte Zerbitzuen arloan enplegu eta laneratze zerbitzua diseinatzen eta ezartzen..

2012-2015 artean Cederna-Garalur elkarteko zuzendaria izan zen.

2015-2019 legegintzaldian, EH Bilduk proposatuta Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumeneko kontseilaria izan zen. Hainbat gairen artean Hondakinei buruzko Foru Legea jarri zuen abian eta nekazaritza jasangarriaren aldeko beharra defendatu.[2][3][4][5][6][7]

Erreferentziak

  1. «Isabel Elizalde / Jakoba Errekondo - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
  2. Elizalde Arretxea, Isabel. «Gobernu taldea. Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  3. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2018-07-30). «Isabel Elizalde: “Agradezco la participación de la ciudadanía navarra en la consecución de los objetivos planteados”» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Isabel Elizalde: “Navarra ha visto el desarrollo sostenible como una oportunidad”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  5. (Gaztelaniaz) «“Navarra ha visto el desarrollo sostenible como una oportunidad”. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  6. «Isabel Elizalde, consejera de Medio Ambiente: "La Ley de Residuos era sobre todo necesaria"» ondacero.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  7. Press, Europa. (2018-08-01). «Elizalde reclama una reforma de la PAC "en clave de sector y territorio" que permita una política agraria "fuerte"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).

Kanpo estekak

  • Isabel Elizalderen hitzaldia (Nafar Gobernua, bideoa, 2017)
  • Isabel Elizalde Ajoarrieroa saioan (Hamaika Telebista, bideoa, 2019)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25473808
  • Wd Datuak: Q25473808


  • i
  • e
  • a
 XI.ko Nafarroako Gobernua (2015-2019)
Lehendakaritza
Lehendakariordetzak
Departamentuak
Manu Aierdi (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna)
Miguel Laparra (Gizarte Eskubideak)
Mikel Aranburu (Ogasun eta Finantza Politika)
Maria Jose Beaumont (Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia)
Ana Ollo (Herritarren eta erakundeen arteko harremanetara)
Jose Luis Mendoza > Maria Solana (Hezkuntza)
Fernando Dominguez (Osasuna)
Ana Herrera (Kultura, Kirol eta Gazteria)
Isabel Elizalde (Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioa)
Maria Solana (Bozeramailea)