Euskal Autonomia Erkidegoko armarria

Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko armarria.

Euskal Autonomia Erkidegoko armarria Euskal Autonomia Erkidegoko armarri ofiziala da. Lau kuartel dituen armarriak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia herrialdeen armarriak irudikatzen ditu, laugarrena hutsik egonda. Inguruan haritzaren hostoak ditu, Gernikako Arbolaren sinboloa direnak.

Historia

1936an lehendabiziko Eusko Jaurlaritzak urriaren 19ko dekretu baten bitartez Euzkadiko armarri eta bandera ezarri zituen[1]. Armarria egiterakoan bere helburua honakoa izan zen:

« Araba, Gipuzkoa eta Bizkaya'z osatua arkitzen da gaurkoz Euzkadi lurraldea. Baño Naparroa erantsi al izatea, Araudiaren aurrebegiramenari etzaio igezi. Onentxegatik, Euzkadi'ko Jaurlaritz-ikurrak, Araba. Gipuzkoa, Bizkaya eta Naparro'ren armak. Lau zatidun ikurdi bakarrean daramazki, Euzko azkatasunen adierazle dan Gernika'ko zugaitzaren oroipena dakarren aritz ostozko ustai batez inguraturik. Bakaldun edo jauntxo aginteak eta euzkoen anai arteko gudak oroit-erazteko indarra duten gaiak, baztertu egin dira, noski, arma oietatik. Autua izan ziteken ikuriña, euzko batasuna mamitzeko indarra izan duna, eta egunetik egunera areago, Euzkadi guzian zear aizatua izanak, batasun ikurtzat aitortu duana izan bear. »


Lehenengo atalak honela deskribatu zuen armarria:

« Euzkadi'ko Jaurlaritz-ikurra, aritz ostozko ustai batez inguratutako lau zatidun ikurdi bat izango da. Era ontan ipiñita, Araba, Bizkaya, Gipuzoka eta Naparro'ko armak osatuko dute ikurdia. Bakoitza bere kolorez, Bakalduntz edo jauntxo aginteak eta euzkoen anai arteko gudak oroit-erazten dituzten xeetasunak kenduta, eta antziñeko azkatasuna adierazten dutenak erantsita. Ona nolakoa dan. »


1936 lehendabiziko Eusko Jaurlaritzaren armarria, eta 1978ko azaroaren 2tik 1986ra arte Euskal Autonomia Erkidegoko armarria izan zena.

Armarria, ikurrinarekin batera, frankismoaren garaian desagertu zen. Hala ere 1978ko azaroaren 2an Eusko Kontseilu Nagusiak armarria berreskuratu zuen[2]. Berreskuratzerakoan, zenbait aldaketa egin zituzten herrialdeetako armarrietan.

1982ko apirilean Alianza Popularreko bozeramalea zen Florencio Arostegik armarria aldatzeko lege-proposamena aurkeztu zuen, baina ez zuten bere onartzea lortu[3].

Jatorrizko deskribapenean laugarren kuartelean Nafarroako armarria agertzen bazen ere, Nafarroako Gobernuak jarritako auzi-eske baten ondorioz, 1986an Espainiako Auzitegi Konstituzionalak armarria kentzeko agindua eman zion[4]

1991n Jaurlaritzak armarriaren eredu grafikoaren zehaztasun teknikoak finkatu zituen[5].

Kuartelak

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat Espainiako lege batetik hartu da. Testua jabari publikoa da eta ez du copyrightik, Espainiako jabetza intelektualaren legeko 13. artikuluaren arabera (ikus Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22koa).
  1. Eusko Jaurlaritza. Oroagindua.-Euzkadi'ko ikur eta ikurriñatzaz. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. Eusko Kontseilu Nagusia. 1978ko azaroaren 13ko erabakia. .
  3. Alianza Popular: Proposición de Ley del Escudo de la Comunidad Autónoma
  4. Sánchez Muñoz, Oscar. Sentencia TC 94/1985, de 29 de julio. Materiales de Derecho Constitucional.
  5. Eusko Jaurlaritza. 690/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Eusko Jaurlaritzaren ikustezko izatasunaren elementu grafikoei dagozkien zehaztasun teknikoak eta elementu horien erabilkera arautzen dituena.. .[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q174944
  • Commonscat Multimedia: Coats of arms of the Basque Autonomous Community / Q174944

  • Wd Datuak: Q174944
  • Commonscat Multimedia: Coats of arms of the Basque Autonomous Community / Q174944
  • i
  • e
  • a
Euskal Herri osoa
Herrialdeak
Administrazio eskualdeak
Euskal Autonomia Erkidegoa · Nafarroako Foru Erkidegoa · Pirinio Atlantikoak