Etxarren (Arakil)
- Artikulu hau Arakilgo herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxarren».
Etxarren | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Arakil |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31868 |
Herritarra | etxarrendar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′50″N 1°51′26″W / 42.91389°N 1.85722°W / 42.91389; -1.85722 |
Demografia | |
Biztanleria | 157 (2020) |
Etxarren Arakilgo kontzejua da. Arakil ibaiaren eskuinaldean dago. Ipar-mendebaldean, Egiarreta du; hego-mendebaldean, Ekai; hego-ekialdean, Urritzola; eta ekialdean, Etxeberri. 1857ko errolda baino lehen udal independentea zen. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 150 biztanle ditu.
Etxarrengo herrigunearen antolaketa bitxia da, kale bakar bat hartzen baitu ardatz, baina egungo errepidearekiko perpendikular, bide nagusiaren norantzari jarraitu gabe, eta beraz herri bitan zatiturik dago. Kale horren mutur batean eliza dago.[1]
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
145 | 149 | 149 | 146 | 95 | 146 | 143 | 150 |
Batzarrea
Batzarreko lehendakaria Migel Angel Irurtia Sario da.
Azpiegitura eta garraioak
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Artea
San Bizente martiriaren eliza.[2]
Etxarrendar ezagunak
- Jose Javier Zabaleta, (1991- ), pilotaria.
Ikus, gainera
- Etxarren (Girgillao)
Erreferentziak
- ↑ http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/etxarren/ar-44746/. .
- ↑ http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=9432. .
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak
- Datuak: Q3059419
- Multimedia: Etxarren / Q3059419
Arakil | ||
---|---|---|
Kontzejuak: Egiarreta · Ekai · Errotz · Etxarren · Etxeberri · Hiriberri · Ihabar · Izurdiaga · Satrustegi · Urritzola · Zuhatzu |