Erratzu

Erratzu
 Euskal Herria
Erratzu herriaren irudi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′51″N 1°27′21″W / 43.18083°N 1.45583°W / 43.18083; -1.45583
Demografia
Biztanleria484 (2022:  3)

Erratzu Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Bi auzo ditu: Gorostapalo eta Iñarbil. 2022 hasieran, 484 biztanle zituen.[1]

Biztanleria

Erratzuko biztanleria[1][oh 1]
1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010 2020
1098 1010 870 671 572 542 505 490 479

Kultura

Bestak eta ospakizunak

Erratzuko karrika

Herriko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan.

Inauteak Hausterre-egunaren aurreko azken igandean hasten dira; beraz, ez dute egun finkorik, urtero aldatzen baita. Hiru egun irauten dute. Herriko gazteek lau danbolin nagusi izendatzen dituzte, bi mutil eta bi neska. Horiek urteko ospakizun guztiak antolatzen dituzte, inauteriak, bestak...

Inauteetako lehenbiziko egunean, gazteek, bi taldetan banatuak eta soinulariak lagun, eskea edo puska biltzea egiten dute herrian barna. Etxe batera ailegatzean, larrainean edo barnean, jatera eta edatera ematen diete; lehengo denboretan, txistorra, odolkia edota arrautzak ere jasotzen zuten, baina gaur egun dirua bildu ohi dute. Astelehenean, talde batek Untxideko eskea egiten du, eta besteak Gorostapalotik hasi eta Azkarateraino.[2]

Astearte goizean, bi taldetan, Iñarbil eta Iñarbegi korritzen dituzte. Bazkalondoan, desfilea egiten da. Damak dira pertsonaia nagusiak.[oh 2] Zuriz jantzirik, koloretako zintez apaindutako zapela buruan eta aurpegia beloarekin estalirik ateratzen dira, berek zanbonbak izendatzen dituzten dunbalak joaz.[3]

Euskara

Erratzun[4] Baztango euskara[5] egiten da, nafarreraren aldaera.

Ondarea

  • Apeztegia jauregia, XVII. mendearen bigarren erdikoa.[6][7]
  • Goienetxe jauregia, XVIII. mendearen bigarren erdikoa.[6][7]
  • Herriko ostatua, XVIII. mendekoa.[6]
  • San Pedro eliza, XVI-XX. mende bitartekoa.[6]
  • Etxenike jauregia, Iñarbil auzoan.
  • Xorroxin ur-jauzia, Gorostapalo auzoan.

Erratzuar ezagunak

  • Jose Apeztegia (169?-1746), Nafarroako Bikario Nagusia eta priorea, Iruñeko kalonjea, irakaslea eta idazlea. Bere garaiko Europako gizonik garaienetakoa omen zen.
  • Juan Lorenzo Irigoien Dutari (1712-1778), Iruñeko apezpikua.
  • Migel Jose Mariano Irigoien Dolarea (1785-1852), Nafarroako probintzia-senataria, elizgizona eta teologoa.
  • Ricardo Zabaltza (1898-1940), sindikalista eta politikaria.
  • Jose Mari Apezetxea (1927-2017), margolaria.
  • Xabier Ibargarai (1985), palaria.

Argazki galeria

  • Erratzu herriaren sarrera.
    Erratzu herriaren sarrera.
  • Erratzu
    Erratzu
  • Karrika
    Karrika
  • San Pedro eliza
    San Pedro eliza

Oharrak

  1. Herriguneko, Iñarbilgo eta Gorostapaloko biztanleen batura.
  2. Lehenago eskera ere joaten ziren damak, baina egun astearte arratsaldean baino ez dira ateratzen.

Erreferentziak

  1. a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  2. Inauteri giroa nagusi izanen da igandetik asteartera Erratzun ere. Xorroxin irratia, 2023ko otsailak 15, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  3. Erratzu: Inauteriak 2020, damak eta mozorroak. Dantzan, dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  4. «Erratzu» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
  5. «Baztango euskara» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
  6. a b c d Arozamena Ayala, Ainhoa, García Nieto, Fernando. Erratzu. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  7. a b Erratzuko antzinako eraikin nobleak. baztan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).

Ikus, gainera

  • Bidasoan gora liburua

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Erratzu "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2750405
  • Commonscat Multimedia: Erratzu / Q2750405

  • Wd Datuak: Q2750405
  • Commonscat Multimedia: Erratzu / Q2750405


Erratzu
Gorostapalo | Iñarbil
  • i
  • e
  • a
Baztango lekuak (auzoak)
AlmandozAmaiurAnizArizkun (Aintzialde, Bozate, Ordoki, Pertalats)Arraioz (Mardea)Azpilkueta (Apaioa, Arribiltoa, Urrasun eta Zuaztoi)BerroetaElizondo (Antzanborda, Beartzun, Berro eta Etxaide)Elbete • Erratzu (Gorostapalo eta Iñarbil)Gartzain (Aitzano, Ariztegi eta Etxerri)Irurita (Apote, Iperburu eta Ordoki)Lekaroz (Aroztegia, Oharriz eta Uharte)Oronoz-Mugairi (Mugairi, Oronoz eta Zozaia)Ziga (Zigaurre)