Aingeru Epaltza

Aingeru Epaltza

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1960ko otsailaren 8a (64 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi

Inguma: aingeru-epaltza-ruiz-de-alda Literaturaren Zubitegia: 29

Aingeru Epaltza Ruiz de Alda (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1960ko otsailaren 8a) euskal idazle eta itzultzailea da.

Bizitza

Kazetaritzan lizentziaduna da. Hedabide ugaritan aritu ondoren (Deia, Euskal Telebista, Navarra Hoy), itzultzaile hasi zen lanean Nafarroako Gobernuan. Ondotik ere, kolaborazio anitz argitaratu du Noticias de Navarra, Argia eta Nabarra-n.[1]

Lehenbiziko idazlanak Korrok fanzinean karrikaratu zituen, 1984-1989 bitartean. 1990. urtean Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari hautatu zuten. Urte berean, Rikardo Arregi saria jaso zuen Baloraziozko Kazetaritza atalean.[2] Antzerki lan bat (Mugetan Irri, 1984) eta poema liburu bat (Ahur taupada geldoak, 1985) kaleratu bazituen ere, ondoko lanak narratibazkoak izan ziren: Sasiak ere begiak baditik (1986), Garretatik erauzitakoak (1989), Ur uherrak (1993), Lur zabaletan (1994) eta Tigre ehizan (1996). Eleberri labur honekin Euskadi Literatura saria irabazi zuen 1997an. Nafarroako Euskararen Kontseiluko ordezkaria izan zen, baina 1999an kargua utzi zuen Nafarroako Gobernuaren euskara politikarekin bat ez zetorrelako.

1999an Joseba Jaka beka irabazi zuen, eta laguntza horri esker kaleratu zuen 2000. urteko azaroan Rock'n'roll izeneko lana.[3] 2006 eta 2013 bitartean, Erresuma eta fedea trilogia argitaratu zuen, XVI. eta XVII. mendeetan kokatutakoa: Mailuaren odola (2006), Izan bainintzen Nafarroako errege (2009) eta Gure Jerusalem galdua (2013). 2007an Bezperaren bezpera atera zuen, Nafarroako abertzaletasunari buruzko saiakera-lana.

Lanak

Saiakera

  • Bezperaren bezpera (2007, Pamiela)

Narrazioa

  • Garretatik erauzitakoak (1989, Elkar)
  • Lasto sua (2005, Alberdania)
  • Mendi-joak (2017, Elkar)[4]

Nobela

Haur eta gazte literatura

Sariak

Kazetaritza sariak

Literatura sariak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/12/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Egaña, Ibon. Aingeru Epaltza. Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-03).
  2. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien irabazleak (1989tik 2005era), argia.com
  3. Apalategi, Ur. Rock'n'roll (2000). Aingeru Epaltza. Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-03).
  4. Berria egunkarian elkarrizketa, 2017ko azaroak 28 2017ko abenduaren 19an ikusia

Bibliografia

  • Munarriz Ibarrola, Amaia; Arratibel, Irati: Iruñearen irudia Aingeru Epaltza-ren Rock'roll-ean. - Egan, 2006-1/2, 127-140.

Kanpo estekak

  • Aingeru Epaltza literaturaren zubitegian, zubitegia.armiarma.eus
  • Aingeru Epaltza Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org
  • Aingeru Epaltza Euskal Idazleen Elkartearen webgunean, idazleak.org
  • Aingeru Epaltzarekin elkarrizketa Argia aldizkarian (2008/01/20), argia.com
  • Aingeru Epaltzari elkarrizketa Euskonews aldizkarian, euskonews.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q405994
  • Commonscat Multimedia: Aingeru Epaltza / Q405994

  • Wd Datuak: Q405994
  • Commonscat Multimedia: Aingeru Epaltza / Q405994