Ziortza Isasi

Ziortza Isasi
2022 Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaElorrio, 1995eko abuztuaren 5a (28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Parte-hartzailea
  • 2019 in women's road cycling (en) Itzuli (867.)
    2020 in women's road cycling (en) Itzuli (742.)
    2021 in women's road cycling (en) Itzuli (661.)
    2022 in women's road cycling (en) Itzuli (935.)
    2023 in women's road cycling (en) Itzuli (1.314.)

Facebook: Ziortza-Isasi-Cristobal-316903132498521 Twitter: ziiortzaa Edit the value on Wikidata
Ziortza Isasi, Espainiako Txapelduna, 2023.06.11
Ziortza Isasi, 2022 Espainiako Txirrindulari txapelketan irabazlea, 2022

Ziortza Isasi Cristobal (Elorrio, Bizkaia, 1995eko abuztuaren 5a) bizkaitar txirrindularia da.[1][2] Errepidean eta pistan aritzen da.[3] 2020tik 2022ra Eneicat-RBH taldean aritu zen.[4] 2023ko urtarrilean Be Pink Italiako taldeagaz urtebeterako sinatu zuen kontratua, errepidea eta pista uztartzen jarraituko du. Espainiako pistako selekzioagaz kontzentratu da Portugalen eta urteko lehenengo lasterketa urtarrilean bertan Anadiako (Portugal) belodromoan.[5]

Biografia

Ziortza Isasi Cristobal Isasi Elorrion jaio zen 1995eko abuztuaren 5ean. Gurasoak Jose Maria Isasi (Elorrio) eta Maria Sol Cristobal (Durango) dira. Neba-ahizpa nagusiagoak ditu, Eneritz eta Andoni.

16 urtera arte Elorrioko Lourdesko ama ikastetxean ikasi zuen. Batxilergoa Durangoko Maristak ikastetxean. Goi mailako zikloak, Kirola Eibarren eta Haur Hezkuntza Durangoko Ibaizabal ikastetxean egin ondoren UNEDen Gizarte hezkuntza.

Hainbat kirol praktikatu ditu, baina batez ere, saskibaloia eta txirrindularitza. 8 urte zituela hasi zen Elorrioko txirrindularitza eskolan.

Lepauztai ebakuntza eta jarraipena

2022ko martxo amaieran Elorrioko txirrindulariak lepauztaia apurtu zuen eta ebakuntza-gelatik pasa behar izan zuen. Eneicat taldeko txirrindulariak gogor egin zuen lan txapelketara ahalik eta mailarik onenean heltzeko. Abuztuaren 5ean Ziortza Isasik 3. postua lortu zuen 6 Giorni Delle Rose Espainaiko selekzioarekin taldeko kanporaketan.[6] Ekainaren 17an, Basque Teameko txirrindulariak 24. postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako erlojupekoa. 34:49.63ko denborarekin (+3:50). Marlen Reusser suitzarrak irabazi du urrea eta titulua berretsi du, Ellen Van Dijk holandarrak zilarra poltsikoratu du eta Riejanne Markus herrikideak brontzea.[7] Ekainaren 24an Mallorcan jokatutako Erlojupeko Espainiako Txapelketa lasterketan Isasik bosgarren denborarik onena egin zuen eta podiumetik 35 segundora gelditu zen. Txapelketa Mavi Garcíak irabazi du, bigarren Sheyla Gutiérrez sailkatu da eta hirugarren Sandra Alonso.[8]

2022ko irailean urrezko domina bat eskuratu zuen Espainiako Txapelketako bakarkako jazarpenean Luis Puig belodromoan (Valentzia); scratch proban, ostera, laugarren postua eskuratu zuen.[9] Bigarren domina Kanporaketa proban lortu zuen, hirugarren postua eta brontzezko domina irabazi baitzuen. [10] 

2023ko Espainiako Txapelketak Valentziako Luis Puigen egin ziren. Ekainaren 9an scratch proban zilarrezko domina jaso zuen Laura Rodriguezen atzetik heldu baitzen. Ekainaren 11n puntuaketan aztertuta, Espainiako 2023ko Txapelduna izan zen.[11]

2024 hasieran Eneritz Iturrigaetxebarriak zuzentzen zuen Abadiño Cicling Akademiarekin jardungo zuela iragarri zen.[12]

2024ko otsailean domina bi lortu zituen pistako Espainiako Txapelketan: urrezko domina bakarkako jazarpenean eta zilarrezkoa scratch proban.[13]

Taldeak

Talde hauexetan aritu da: [14]

Lorpenak

Sariak

  • 2022 Laugarren postua Espainiako Txapelketako omnium proban[15]
  • 2022 Brontzezko domina Espainiako Txapelketako madison proban, Ana Usabiagarekin batera[15]
  • 2018 Zilarrezko domina Espainiako Txapelketako azken jardunaldian.
  • 2018 Zilarrezko domina Espainiako Txapelketako puntuaketa proban.

Espainian Bidean

  • 2018 Vuelta a Burgos Feminas, 1. etapa (Medina de Pomar, Medina de Pomar)

Espainian Pistan

  • 2017 Espainiako Txapelketa Talde-jarraipena (Ane Iriarte, Ana Usabiaga e Irene Usabiagarekin)
  • 2019 Espainiako Txapelketa, Talde-jarraipena (Aroa Gorostiza, Ana Usabiaga eta Irene Usabiagarekin)
  • 2020 Espainiako Txapelketa, bakarkako jarraipena
  • 2022 Espainiako Txapelketan Bakarkako jarraipenean: 1. postua, txapelduna.[9]
  • 2022 Espainiako Txapelketan Kanporaketa proban: 3. postua[10]
  • 2023ko ekainaren 9an scratch proban: 3. postua [11]
  • 2023ko ekainaren 11n Espainiako Txapelketan 1. postua, Txapelduna.[11]
  • 2024ko otsailaren 23an Espainiako Txapelketan 1. postua, txapelduna bakarkako jazarpenean eta zilarrezkoa scratch proban.[13]
  • 2024ko otsailaren 23an Espainiako Txapelketan 2. postua, txapeldunordea scratch proban.[13]

Munduko Txapelketa

Bidean

Fiandre 2021 - Cronometro Elite: 35.a
Fiandre 2021 - Staffetta: 11.a

Pistan

Glasgow 2023 - Pistan: 18.a [16][17]

Europako Txapelketa

Bidean

Alkmaar 2019 - In linea Elite: ritirata
Plouay 2020 - In linea Elite: ritirata
Trento 2021 - In linea Elite: ritirata

Pistan

Atenas 2015 - Talde-jarraipena Under-23: 5.a
Atenas 2015 - Scratch Under-23: 19.a
Montichiari 2016 - Bakarkako jarraipena Under-23: 11.a
Montichiari 2016 - Bakarkako jarraipena Under-23: 8.a
Anadia 2017 - Eliminazio karrera Under-23: 3.a
Anadia 2017 - Omnium Under-23: 10.a
Anadia 2017 - Americana Under-23: 7.a

Iruditegia

  • Isasi animatzen Côte de la Redoute, Liège-Bastogne-Liège, 2018
    Isasi animatzen Côte de la Redoute, Liège-Bastogne-Liège, 2018
  • UEC Road Race Women 036 Spanje, 2019
    UEC Road Race Women 036 Spanje, 2019
  • Ziortza Isasi Mannheim Internationaler Gebrüder Altig Grand Prix-en, 2019.08.24
    Ziortza Isasi Mannheim Internationaler Gebrüder Altig Grand Prix-en, 2019.08.24
  • UEC Track Elite European Championships, 2022.08.14
    UEC Track Elite European Championships, 2022.08.14

Erreferentziak

  1. www.procyclingstats.com
  2. www.sitiodeciclismo.net
  3. «Ziortza Isasi logra el oro en los Campeonatos de España» El Correo 2012-04-10.
  4. (Gaztelaniaz) Eneicat-RBH Global. 2021-01-20 (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  5. a b «Ziortza Isasi Be Pink talde italiarrean ariko da aurten - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Ziortza Isasi, 3ª plaza en la Eliminación de los 6 Giorni...» Ciclismo a Fondo (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  7. Ziortza Isasi Basque Teameko txirrindulariak 24. postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako erlojupekoa. .
  8. «Ziortza Isasi bosgarren Espainiako erlojuaren aurkako Txapelketan - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
  9. a b «“Lasterketan gustura sentitu nintzen eta azkenean mailota etxera dator” - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  10. a b «Ziortza Isasik domina bi eskuratu ditu pistako Espainiako Txapelketan eta Illart Zuazubiskarrek bat - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  11. a b c «Ziortza Isasi Espainiako Txapeldun puntuaketan - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  12. (Gaztelaniaz) «Ziortza Isasi debuta con el Abadiño Academia Cycling | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2024-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  13. a b c «Urrezko domina Ziortza Isasirentzat Espainiako Txapelketan - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  14. «Ziortza Isasi» www.procyclingstats.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  15. a b «Ziortza Isasik brontzezko domina eskuratu du Espainiako Txapelketan - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  16. (Gaztelaniaz) «Ziortza Isasi, puesto 18 en la prueba de puntuación del Mundial de Ciclismo | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2023-08-09 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  17. (Gaztelaniaz) «Ziortza Isasi disputa esta tarde la prueba de puntuación del Mundial de Ciclismo de Glasgow» durangon.com 2023-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26484830
  • Commonscat Multimedia: Ziortza Isasi / Q26484830

  • Wd Datuak: Q26484830
  • Commonscat Multimedia: Ziortza Isasi / Q26484830