John Lennonen diskografia, Erresuma Batuko rock abeslaria estudioko zortzi album, bi zuzenekoak, hamar bilduma eta hogeita bat disko txiki plazaratu zituen. Estudioko zortziak 1970 eta 1980 artean egin zituen; azkena, Milk and Honey, artista hil ondoren plazaratu zen. Beste hiru esperimentalak egin zituen baina arrakasta mugatua izan zuten; hauetan Yoko Onok lagundu zion.
Disko luzeak edo albumak
Estudioko albumak
John Lennonek bakarka abesti batzuk prestatu zituen. Estudioko zortzi album egin zituen, batzuek Yoko Ono emaztearekin batera. Beatles taldea banandu ondoren, bakarko lehen lana prestatu zuen: John Lennon/Plastic Ono Band. Arrakastak gehiago egitera animatu zuen. Dena dela, Yoko Onorekin batera egin zituen ez zuten hainbeste arrakasta izan; ondorioz, bere abestien zale askok The Beatlesen amaieran Yokoren eskua ikusten dute.