Yaleren sarraila
Yaleren sarraila | |
---|---|
sarraila | |
Irudi gehiago | |
Yaleren sarraila Linus Yale amerikarrak 1848an asmatu zuen ateetako sarraila da. Haren semeak landu zuen aitak asmatutakoa, eta herrialde guztietan ezaguna egin zen giltza txiki lau hozkaduna egin zuen. Yale-ren sarrailan giltzak malguki batzuk igoarazten ditu neurri desberdinetaraino. Konbinaketak, bai malguki zenbakian eta baita igoera neurrian ere, ia mugagabeak dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2021-7-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q2281304
- Multimedia: Pin tumbler locks / Q2281304
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |