Xota Rustaveli
Xota Rustaveli | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rustavi (en) , 1172 |
Herrialdea | Georgiako Erresuma |
Heriotza | Jerusalem, 1216 (43/44 urte) |
Hobiratze lekua | Monastery of the Holy Cross (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gelati monasterioa |
Hizkuntzak | georgiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta Mechurchletukhutsesi (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | narraziozko poesia |
Xota Rustaveli (georgieraz: შოთა რუსთაველი; Rustavi, 1172 – Jerusalem, 1216) georgiar poeta izan zen.
Bizitza
| Atal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Osaba fraide batek hartu zuen bere babesean, Rustaveliren poesia erlijiozko eta filosofikoetan ageri denez. Tamar erreginari odak idatzi zizkion Georgiako kultura eta aginpidea gorenean zeudenean, hain zuzen. Erreginak gorteko diruzain izendatu zuen, eta tradizioaren arabera, berarekin maitemindu zen Rustaveli.
Zaldun tigrelarruduna (georgieraz: ვეფხისტყაოსანი, translit.: Vepkhistkaosani), poema epikoa idatzi zuen, Georgiako literaturaren oinarrizko arauak zehazten zituen obra, hizkuntzalari askoren ustez.
Lana euskaraz
Xabier Kintanak Zaldun tigrelarruduna euskaratu zuen georgieratik 1999an.[1][2]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xota Rustaveli |
- Euskarari ekarriak: Shota Rustaveli, ekarriak.armiarma
- Datuak: Q132984
- Multimedia: Shota Rustaveli / Q132984