Xapur I.a

Xapur I.a

Irudi gehiago
Sasandar Inperioko errege

240ko apirilaren 12a - 270eko maiatza
← Ardaxir I.a - Hormizd I.a →
Bizitza
JaiotzaFiruzabad, II. mendea
Herrialdea Sasandar Inperioa
HeriotzaBixapur, 272 ( urte)
Familia
AitaArdaxir I.a
AmaMurrod
Ezkontidea(k)unnamed daughter of Mihrak (en) Itzuli
Al-Nadirah (en) Itzuli
Khwarranzem (en) Itzuli
Domitica (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Bahram I.a
    Narses Armeniakoa
    Hormizd I.a
LeinuaSasandar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Xapur I.a[1] (pehlevieraz: 𐭱𐭧𐭯𐭥𐭧𐭥𐭩‎; Gor?, Persia, 215 aldean - Bixapur, Persia, 272 aldean) Sasandar Inperioko xahanxah izan zen 241-270/72 urteetan.

Biografia

Ardaxir I.aren semea zen. Haren aitak Erromatar Inperioaren aurka hasi zuen borroka jarraitu zuen. 241. urtean Antiokiaraino heldu zen baina hurrengo urtean Gordiano III.a enperadoreak garaitu zuen. 253. urtean Tiridates II.a erregea Armeniatik egotzi zuen eta 260. urtean Valeriano erromatar enperadorea atxilotu zuen.

Antiokia, Tarso eta Kapadoziako Zesareako hiriak eraso eta hustu zituen, eta erromatar presoez baliatu zen Behe Mesopotamian zubiak eta urtegiak eraikitzeko. Uko egin zion Siria eta Asia Txikia konkistatzeari, baina Eufrates ibaia berriro ere gainditu zuen eta Odenatek, Palmirako printzeak, garaitu zuen. Yundisapur hiria sortu zuen Susa hiritik hurbil eta Taq-e Kesra jauregi zoragarria eraikiarazi zuen Ktesifonen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Latin eta greziar pertsona­ izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-3-14).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xapur I.a Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q191455
  • Commonscat Multimedia: Shapur I / Q191455

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 98206854
  • ISNI: 0000000119308556
  • GND: 1011505428
  • LCCN: n83168463
  • NLA: 50119377
  • ULAN: 500355386
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05379/eu_s_1983/s1983
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q191455
  • Commonscat Multimedia: Shapur I / Q191455