Xamar

Xamar

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Carlos Etxegoien Juanarena
JaiotzaGarralda, 1956ko azaroaren 27a (67 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Etxera bidean
    Orhipean: Gure herria ezagutzen
Jasotako sariak
ikusi
  • Euskadi saria - Euskarazko saiakera  (2019) : Etxera bidean
    Argia Sariak  (2019)
KidetzaZenbat Gara
Euskokultur Fundazioa
Izengoitia(k)Xamar

Literaturaren Zubitegia: 1017

Juan Carlos Etxegoien Juanarena "Xamar" (Garralda-Xamarrena etxekoa, 1956ko azaroaren 27a) irakasle eta idazle nafarra da.[1]

Biografia

Xamar goitizena jaio eta hazi zen baserritik datorkio, Xamarrena baserritik. Frankismoaren garaian jaioa, gaztelera izan zuen ama hizkuntza eta 20 urte zituela hasi zen euskara ikasten.[1]

Magisteritza ikasi zuen eta irakasle lanetan aritu da batez ere.[1]

Ibilbide literarioa

Erreferentziazko hainbat liburu idatzi ditu eta irudiz hornitu euskararen historiari buruz.[2] Orhipean: Gure herria ezagutzen, Pamiela, (1992), du lanik ezagunena, espainolera, frantsesera, ingelesera eta katalanera itzuli baita. Liburu honek modu didaktikoan erakusten ditu Euskal Herriko historiaren, geografiaren, ohituren, kirolen eta, oro har, kultura tradizionalaren hainbat alderdi. Beste lan batzuk ere baditu: 1898, Garralda (Fundación Pablo Mandazen, 1998) eta Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologiaz (Pamiela, 2001). Hirugarren lan hau gizakiaren eta hizkuntzaren arteko harremanei buruzkoa da. Soziolinguistikari buruzko ikerketa berriak eta, bereziki, Jose Maria Sanchez Carrionen Txepetxen teoria ekolinguistikoak zabaltzeko bide gisa ulertu zuen lana egileak.[1] Bilboko Zenbat Gara euskara elkarteak bere egin ditu eta eztabaida sortu dute.

Hizkuntza eta hizkuntzaren inguruko gaiez arduratuta, han hemen ikastaroak egin ditu, hizkuntza herriaren bizitzaren muina dela ardatz harturik. Gaur egun, Euskokultur fundazioaren patronatuko kide da, besteak beste.[3]

Sariak

2019. urtean Saiakera arloko Euskadi Saria irabazi zuen, Etxera bidean liburuagatik.[4]

Bibliografia

Erreferentziak

  1. a b c d «Etxegoien Juanarena, Juan Carlos - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  2. «'Euskarak ez du sufritzen, euskaraz bizi nahi dugunok sufritzen dugu'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  3. «Nor Gara — Euskokultur Fundazioa» www.euskokultur.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  4. Astiz, Iñigo. «Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' eta Isabel Etxeberria dira saiakerako eta itzulpengintzako Euskadi saridunak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-18).
  5. «Xamarren 'Etxera bidean' liburuaren aurkezpena» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).

Kanpo estekak

  • Pamiela argitaletxearen webgunea
  • Xamarri elkarrizketa elgoibarren.net webgunean
  • Elkarrizketa Argian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269059
  • Commonscat Multimedia: Xamar / Q12269059

  • Wd Datuak: Q12269059
  • Commonscat Multimedia: Xamar / Q12269059