Xabier Gorostiaga

Xabier Gorostiaga
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1935
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2003 (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta ekonomialaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Inguma: xabier-gorostiaga

Xabier Gorostiaga Atxalandabaso (Bilbo, Bizkaia, 1935 – Loiola, Gipuzkoa, 2003ko irailaren 14a) jesuita, irakaslea eta garapenari lotutako gaietan aditua izan zen.

Bizitza

Teologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Garapen Ekonomikoan lizentziaduna Cambridgeko Unibertsitatean, Filosofian lizentziaduna Mexikoko Instituto Libre de Filosofia delakoan, eta Ikasketa Klasikoetan lizentziaduna Habanako Unibertsitatean. 1958. urteaz geroztik, Erdialdeko Amerikan bizi izan zen. Hainbat urte Panaman eman ondoren, Nikaraguan lan egin zuen gobernu sandinistarekin, 1979az geroztik. 1991tik 1997ra Managuako (Nikaragua) UCA (Universidad Centroamericana) unibertsitateko errektore izan zen. CRIES (Coordinadora Regional de Investigaciones Económicas y Sociales) erakundeko arduradun ere izan zen, hala nola Latin Amerikan jesuitek kudeatzen dituzten hogeita hiru unibertsitate biltzen dituen AUSJAL elkarteko idazkari nagusi. Herri azpigaratuen aldeko lanean nabarmendu izan zen beti, eta goi-mailako aditua zen garapenari lotutako gaietan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269022
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 91577366
  • ISNI: 0000000066404287
  • BNE: XX954159
  • BNF: 12024680z (data)
  • GND: 1047927020
  • LCCN: n81086936
  • CiNii: DA05517863
  • SUDOC: 028405439
  • BIBSYS: 90245597
  • ICCU: CFIV036473
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02529/eu_g_2757/g2757
  • Wd Datuak: Q12269022