White Boy Rick
White Boy Rick | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | White Boy Rick |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma eta Film biografikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Yann Demange |
Gidoigilea(k) | Steve Kloves |
Antzezlea(k) | |
Matthew McConaughey Jennifer Jason Leigh Rory Cochrane Bruce Dern Ronald Cyler II Piper Laurie | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Darren Aronofsky John Lesher (en) Julie Yorn (en) Scott Franklin [[Kategoria:John Lesher (en) ekoitzitako filmak]] [[Kategoria:Julie Yorn (en) ekoitzitako filmak]] |
Ekoizpen-diseinatzailea | Stefania Cella (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Richter |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Detroit |
|
White Boy Rick (euskaraz Rick Mutil Zuria), 2018ko Yann Demange frantziarrak zuzendutako biografia eta krimen drama film bat da. 1980ko hamarkadan FBIaren informatzailea izandako Richard Wershe Jr. hamalau urteko mutilaren bizitzan arinki oinarritua dago. Matthew McConaughey, Richie Merritt, Bel Powley, Jennifer Jason Leigh, Brian Tyree Henry, Rory Cochrane, RJ Cyler, Jonathan Majors, Eddie Marsan, Bruce Dern eta Piper Laurie aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1984, Detroit, hiria crack drogaren epidemia eta droga-trafikatzaileen kale taldeen arteko borrokak jasaten ari den garaian, Rick Wersh (Matthew McConaughey) aita ezkongabea eta arma-trafikatzaileak bere bi seme-alaba Richard (Richie Merritt) eta Dawnen (Bel Powley) ongizatea besterik ez du nahiko, baina 15 urtetako Richard semea poliziak aita atxilotu ez dezan FBIarentzat droga-narkotrafikatzaileen munduan sartu eta informatzaile gisa jardun beharko du.
Aktoreak
- Matthew McConaughey: Richard Wershe Sr.
- Richie Merritt: Richard Wershe Jr.
- Bel Powley: Dawn Wershe
- Jennifer Jason Leigh: Alex Snyder, FBIko agentea
- Brian Tyree Henry: Mel “Roach” Jackson, Detroiteko poliziaren detektibea
- Rory Cochrane: Frank Byrd, FBIko agentea
- RJ Cyler: Rudell "Boo" Curry
- Jonathan Majors as Johnny "Lil Man" Curry
- Eddie Marsan: Art Derrick
- Taylour Paige: Cathy Volsan-Curry
- Bruce Dern: Aitona Roman "Ray" Wershe
- Piper Laurie: Amona Verna Wershe
- Kwon Haynes: Edwin "Nug" Crutcher
- IshDARR as Steven "Freaky Steve” Roussell
- James Howard: Hill inspektorea, Detroiteko poliziaren erailketa saileko burua
- YG: Leo "Big Man" Curry
- Danny Brown: Edward "Black Ed" Hanserd
- Nicholas Link: “Lil Tik” Curry Gang
- Kyanna Simone Simpson: Brenda Moore
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q28943852
- Multimedia: White Boy Rick / Q28943852