Wellington

Wellington
Te Whanga-nui-a-Tara
Wellington
Te Whanganui-a-Tara
urban area (en) Itzuli
Hiriko ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Zeelanda Berria
EskualdeaWellington
Izen ofizialaWellington
Te Whanganui-a-Tara
Jatorrizko izenaTe Whanga-nui-a-Tara
Wellington
Posta kodea5010, 5011, 5012, 5013, 5014, 5016, 5018, 5019, 5022, 5024, 5026, 5028, 6011, 6012, 6021, 6022, 6023, 6035 eta 6037
Geografia
Koordenatuak41°17′20″S 174°46′38″E / 41.2889°S 174.7772°E / -41.2889; 174.7772
Map
Azalera444 km²
Altuera0
Demografia
Biztanleria216.200 (2023ko ekainaren 30a)
1.100 (2020)
Dentsitatea486,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1839
Telefono aurrizkia04
Ordu eremuaUTC+12:00
http://www.wellingtonnz.com/ www.wellingtonnz.com
Artikulu hau Zeelanda Berriko hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wellington (argipena)».

Wellington[1] (ˈwɛlɪŋtən ahoskatua; maorieraz: Te Whanganui-a-Tara) Zeelanda Berriko hiriburua da, eta hiririk handienetan hirugarrena, Aucklanden eta Christchurchen ondoren. Ipar Uhartearen hego-mendebaldeko muturrean dago, Port Nicholson badiaren ertzean, Cook itsasarterako sarreran. Gutxi gorabehera 389.700 biztanle zituen 2010ean. Izena Arthur Wellesley, Wellingtongo dukearen omenez jarri zioten.


Klima

    Datu klimatikoak (Wellington)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.3 20.6 19 16.7 14.2 12 11.4 12 13.5 15 16.6 18.5 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.4 13.6 12.6 10.9 8.8 6.9 6.3 6.5 7.7 9 10.3 12.2 9.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 72 62 92 100 117 147 136 123 100 115 99 86 1249
Eguzki orduak 246 209 191 155 128 98 117 136 156 193 210 226 2065
Iturria: NIWA[2]

Ekonomia

Zeelanda Berriko merkataritza-gune eta garraio-gune nagusia da; garrantzitsuak dira errepideak, burdinbideak, nazioarteko aireportua, itsas portua. Petrolioa, automobiletako motorrak, ikatza eta mineralak esportatzen ditu, eta eguneroko produktuak, haragia, zura eta fruituak inportatzen.

Industria (garraiorako azpiegiturak, motorrak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ehungintza, makineria, kimika industria, ontziolak), administrazioa (gobernuaren egoitzak) eta finantza jarduerak (banketxeak, aseguru etxeak) ekonomia baliabide garrantzitsuak dira halaber.

Historia

  • 1840an sortu zuten.
  • 1865az geroztik Zeelanda Berriko hiriburua da.
  • 1998ko otsailaren 14an Te Papa (Zeelanda Berriko Museoa) ireki zuten[3].

Wellingtondar ezagunak

  • Jane Campion (1954- ), zinema zuzendaria.
  • Russell Crowe (1964- ), aktorea.
  • Peter Jackson (1961- ), zinema zuzendaria.
  • Alan G. MacDiarmid (1927-2007), kimikaria.
  • Katherine Mansfield (1888-1923), idazlea.
  • James Napier (1982- ), aktorea.
  • Anna Paquin (1982- ), aktorea.
  • Antonia Prebble (1984- ), aktorea.
  • Karl Urban (1972- ), aktorea.
  • Taika Waititi (1975- ), zinema zuzendaria.
  • Michael Wesley-Smith (1983- ), aktorea.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. NIWA. Climate Data 1971–2000. .
  3. Te Papa museoaren webgunea
  4. a b Wellington City Council. Historical Sister Cities. .
  5. a b c d Wellington City Council. Sister Cities - Overview. .

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)(Frantsesez)(Alemanez) Wellington hiriaren webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q23661
  • Commonscat Multimedia: Wellington urban area / Q23661

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 146566340
  • BNE: XX5829001
  • GND: 4119042-7
  • LCCN: n79029791
  • NKC: ge261478
  • NARA: 10044293
  • Lekuak
  • TGN: 7001775
  • Wd Datuak: Q23661
  • Commonscat Multimedia: Wellington urban area / Q23661