Via Panispernako taldea
Via Panispernako taldea (italieraz: I ragazzi di Via Panisperna) Enrico Fermik zuzendutako fisikari italiar gazteen taldea izan zen. 1934an, Erroman, euren aurkikuntzarik ezagunena burutu zuten: erreaktore nuklearrak sortzea ahalbidetu zituen neutroi geldoak. Hortik, bonba nuklearra sor zitekeen. Taldearen izena Erromako La Sapienza Unibertsitateko Fisika Sailaren kalearen izenetik dator. Kaleak Panispernako San Lorentzo izeneko gertuko monasterio batetik hartzen du izena.
Enrico Fermiz gain, Edoardo Amaldi, Oscar D'Agostino, Ettore Majorana, Bruno Pontecorvo, Franco Rasetti eta Emilio Segrèk osatzen zuten. Denak fisikariak ziren, D'Agostino kimikaria izan ezik.
Kanpo estekak
- (Italieraz) Enrico Fermi eta Via Panispernako taldea Erromako "La Sapienza" Unibertsitateko Fisika Museoa
- Datuak: Q153466
- Multimedia: Via Panisperna boys / Q153466
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |