Vanessa Springora
Vanessa Springora | |
---|---|
(2022) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1972ko martxoaren 16a (52 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Aita | Patrick Springora |
Ama | Nadine Barbedette |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Fénelon, Paris (en) Paris-Sorbona Unibertsitatea Escuela Internacional de Cine y Televisión (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argitaratzailea, film-zuzendaria, idazlea eta editorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria |
Vanessa Springora (Paris, 1972ko martxoaren 16a ) editore eta idazle frantsesa da .
Biografia
Springorak Le Consentement izeneko liburu autobiografikoa kaleratu zuen 2020an. Bertan Gabriel Matzneff idazleari sexu abusuak egitea leporatzen dio. Liburuak erantzun sendoa izan zuen, MeToo mugimenduaren baitan eta areago literaturaren zirkulu frantziarretan. Alderdi biografikotik, 14 urte zituenean ordurako gizon heldua zen Gabriel Matzneff idazlearekin harremana hasi zuen. Biktima izatearen kontzientzia eza eta ondoren jasandako sufrikario psikologikoa deskribatu izan ditu Springorak.[1] [2]
Ibilbide profesionala
Springorak Parisko Lycée Fénelon- en ikasi zuen lehenbizi eta gero literatura ikasi zuen Paris-Sorbona unibertsitatean. 2003an prestakuntza osagarria egin zuen Institut national de l'audiovisuel-en eta film dokumental bat sortu zuen. 2006tik aurrera editore eta argitalpen laguntzaile gisa lan egin zuen Éditions Julliard liburu-argitaletxean. Horrez gain, 2010az geroztik Mazarine Pingeot eta Sophie Nordmann-ek zuzendutako “Nouvelles Mythologies” saila editatu du Éditions Robert Laffont- en. 2019ko abenduaz geroztik Julliard-eko argitalpen negozioa zuzentzen du.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q79940966
- Multimedia: Vanessa Springora / Q79940966