Vanesa Martín

Vanesa Martín

(2023)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Vanesa Martín Mata
JaiotzaMálaga, 1980ko azaroaren 14a (43 urte)
Herrialdea Andaluzia
Hezkuntza
HeziketaMalagako unibertsitatea musika hezkuntza : Pedagogia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea eta poeta
Jasotako sariak
ikusi
  • LOS40 Music Awards  (2017)
    Cadena Dial  (2019)
    Cadena 100  (2015)
    [[]]
    Andaluziako domina Andaluziako domina  (2020)
    Premios Odeón
Genero artistikoapop musika
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
pianoa
gitarra

vanesamartin.es
IMDB: nm4244484 Facebook: vanesamartinoficial Twitter: vanesamartin_ Instagram: vanesamartin_ Spotify: 5kSJMVPcTITrSZxTrHllVN Musicbrainz: 6ad51e23-612a-4c58-93b5-c9dab61e4926 Songkick: 2081878 Discogs: 2615639 Edit the value on Wikidata

Vanesa Martín Mata (Málaga, 1980ko azaroaren 14a) abeslari eta idazle espainiarra da. 100.000 bat kopia saldu ditu bere ibilbidean zehar, Espainiako abeslaririk ezagunenetarikoa izanik.

1980ko azaroaren 14an jaio zen, Málagan. 6 urte baino ez zituela aitak lehen gitarra oparitu zion, orduan hasi zen bere musikarekiko miresmena. Urte batzuen buruan, gitarra klaseak hartzea erabaki zuen koroetan parte hartuz. Ondoren, bere lehen abestiak idazten hasi zen. 15 urterekin jada Málagako hainbat lokaletan abesten hasi zen, eta lehen agerpenak egin zituen telebista eta irratia saioetan.

2003.urtearen amaieran, Málagako Unibertsitatean magisteritza eta pedagogia ikasketak burutu ondoren, Madrilera joan zen bizitzera. Bertan bere lehen kontzertuak eman zituen El Búho Real tabernan. 2006.urtean bere estudioko lehen diska jaio zen, Agua (Carlos Jean DJak produzitua).

Lanak

2009an Warner Music elkartearekin hasi zen lanean, eta hala bere estudioko bigarren diska sortu zuen: Trampas. Bob Benozzo produktoreak Milanen produzitu zuen. 2012ra arte ez zen hirugarren diska jaio: Cuestión de piel. Bertan hainbat abeslari espainiarrek hartu zuten parte: Pablo Alboránek, Malúk eta La Marik.

2014.urtean estudioko laugarren diska argitaratu zuen: Crónica de un baile. Orain arte bost dira abeslariaren estudioko lanak, 2016an irten baitzen kalera azken diska: Munay. Urte berean bere lehen liburua ere argitaratu zuen: Mujer océano, poema bilduma.

Aipatutakoez gain, Vanesak baditu beste bi diska bersortuak eta zuzeneko beste bi, Espainian eta Latinoamerikan milaka kopia salduz eta makina bat kontzertu emanez. Horrez gain, kidetzat eta jada laguntzat dituen artista ugarirekin egin du lan, esaterako: Malú, Pablo Alborán, India Martínez, Pastora Soler, Chenoa, David de María, El Arrebato, Manuel Lombo eta Diana Navarro.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5804065
  • Commonscat Multimedia: Vanesa Martín / Q5804065

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87562768
  • ISNI: 000000006111984X
  • BNE: XX4435209
  • CANTIC: a19112415
  • LCCN: n2016056602
  • Wd Datuak: Q5804065
  • Commonscat Multimedia: Vanesa Martín / Q5804065
  • i
  • e
  • a
 Mask Singer: adivina quién canta
1. denboraldia
(2020)
Lehiakideak
Paz Vega (Katrina) • Genoveva Casanova (Kanitxea) • Toni Canto (Kamaleoia) • Jorge Lorenzo (Belea) • Al Bano (Ekilorea)
Pastora Soler (Indioilarra) • Terelu Campos (Txerrikumea) • Fernando Tejero (Munstroa) • Màxim Huerta (Ganba)
Norma Duval (Adarbakarra) • Pepe Navarro (Olagarroa) • Georgina Rodriguez (Lehoia)
Gonbidatuak
Monica Carrillo (Marigorringoa) • Cristina Pedroche (Robota)
Ikertzaileak
Javier Calvo • Javier AmbrossiMaluJose Mota • Vanesa Martin (ordezkoa) • Eva Gonzalez (gonbidatua)
Aurkezlea