Ujjain
Ujjain | |
---|---|
hiria | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Madhya Pradesh |
Madhya Pradesheko banaketa | Ujjain division |
Indiako barruti | Ujjain barrutia |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°10′58″N 75°46′38″E / 23.1828°N 75.7772°E / 23.1828; 75.7772 |
Azalera | 157 km² |
Altuera | 490 m |
Demografia | |
Biztanleria | 515.215 (2011) |
Dentsitatea | 3.282 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 734 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Ujjain Indiako erdialdeko hiria da, Madhya Pradesh estatuan, Sipra ibaiaren ertzean, Vindhya mendien iparraldean. Unibertsitatea du, eta ehungintza da ekonomia jarduera nagusia. Astronomia-behatokia izan zen. Hinduismoaren zazpi hiri santuetako bat da.
Historia
Malwako hiriburua izan zen IX. menderaino. 1245. urtean Delhiko sultanek suntsitu zuten. XVIII. mendean marathen mende geratu zen, eta haien hiriburuetako bat izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q200119
- Multimedia: Ujjain / Q200119