Txanton Piperri
Txanton Piperri | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1899 |
Estreinaldi-data | 1899ko urtarrilaren 6a |
Izenburua | Txanton Piperri |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Zatiak | 3 ekitaldi |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Libretista | Toribio Altzaga |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Buenaventura Zapirain |
Txanton Piperri euskaraz idatziriko lehenbiziko opera handi historikoa izan zen[1]. Hitzak Toribio Altzagak idatzi zituen, eta musika Buenaventura Zapirainek moldatu zuen[2].
Hiru ekitalditan banaturik dago. Lehenbizikoz 1899ko urtarrilaren 6an Donostiako Zentro Katolikoan estreinatu zen, Chanton Piperri garaiko grafiaz.[3] Libretoa Alemaniako Leipzig hirian inprimatu zen[2]. Gerora abesti abertzale ospetsu ere bilakatu zen.
Pertsonaiak
Pertsonaia | Tesitura | Estreinaren antzezle-zerrenda 1899[4] |
---|---|---|
Maritxo | soprano | Garin |
Txanton | tenor | Martínez, Ercilla |
Lazkano | baritono | Florez, Irigoyen |
Berastigi (sic) | baxu | Eznaola, Arando |
Lizarreta | tenor | Gadea |
Balda | tenor | Zubiria |
Loiola | baritono | Irigoyen, Florez |
Hitzak
Euskal Herriko semeak gera,
zor dioguna bizia.
Beraren alde emango degu,
zainetako odol guztia.
Bere lege eta hizkuntza ederrari,
degu maitasuna haundia.
Hil arte oihu egingo degu,
bizi bedi Euskal Herria![5]
ESAITen ereserkia
2012an ESAITek (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) Euskal Selekzioaren ereserki izendatu zuen[3].
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) Morel Borotra, Natalie. (2003). «Les modèles français et espagnols dans la création de l'opéra basque» La musique entre France et Espagne. Paris: Presses Paris Sorbonne, 83 or. ISBN 2840503093..
- ↑ a b «Txanton Piperri» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ a b «Efemeridea: Euskarazko lehen opera estreinatu zuten arrakasta handiz: Txanton Piperri» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Requejo Ansó, Alberto Ángel. (2003). A Study of Jesús Guridi’s Lyric Drama Amaya (1910-1920). The University of Texas at Austin, 255 or..
- ↑ «Euskal Herriko semeak gera» Bertsolaritzaren datu-basea (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
Kanpo estekak
- Txanton Piperri abestia entzungai
- Txanton Piperri operaren jatorrizko libreto osoa Pdf formatuan irakugai
- Txanton Piperri. Auñamendi Entziklopedia. Euskomedia (Gaztelaniaz)
- Datuak: Q12268327