Artikulu hau 1808ko guduari buruzkoa da; 1512ko setioa gaitzat duena beste hau da: «Tuterako setioa (1512)»
Tuterako Gudua Iberiar Penintsulako Gerran gertatu zen, 1808ko azaroaren 23an gertatua. Bertan, Lannes mariskalak zuzendutako armada frantsesak erabat hartu zuen mendean Castaños jeneralak zuzendutako armada espainiarra.
33.000 soldadu eta miliziano espainiar 30.000 frantziar setiatzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten, eta 4.000 erori eta 3.000 preso hartu zituzten. Hain ospetsua izan zen borroka, ezen frantziarrek Parisko Garaipen Arkuan grabatu baitzuten.