Tobol
Tobol Тобыл (kazakheraz) Тобол (errusieraz) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.591 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°09′14″N 68°12′55″E / 58.1539°N 68.2153°E / 58.1539; 68.2153 |
Estatu burujabe | Kazakhstan |
Region of Kazakhstan | Kostanay probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 426.000 km² |
Arro hidrografikoa | Tobol basin (en) |
Ur-emaria | 805 m³/s |
Iturburua | Turgay Plateau (en) |
Bokalea () | Irtyx |
Tobol[1] (errusieraz: Тобол; kazakheraz: Тобыл) Kazakhstan eta Errusiako ibaia da, Irtish ibaiaren ezkerraldeko adarra. 1.591 km luze da, eta 426.000 km2-ko ibai-arroa hartzen du.
Geografia
Turgaiko ordokian du iturburua, Kazakhstanen, eta Mendebaldeko Siberiako ordokia zeharkatu ondoren ondoren Irtish ibaian isurtzen du ura, Tobolsk hirian. Ubagan, Iset, Tura eta Tavda dira Tobolen ibaiadar nagusiak[2].
Zeharkatutako hiriak
- Lisakovsk (Kazakhstan)
- Rudni (Kazakhstan)
- Kostanay (Kazakhstan)
- Kurgan (Kurgan oblasta, Errusia)
- Jalutorovsk (Tiumen oblasta, Errusia)
- Tobolsk (Tiumen oblasta, Errusia)
Hidrometria
Tobol ibaiaren emaria 1936-1984 bitartean neurtua izan da Lipovkan (ahoa baino 104 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 423.000 km² ditu, arro osoaren % 99. Emari handiena maiatzean du (2.493 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (121 m³/s).
Tobol ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Lipovkan neurtuak
Datuak: 1936 eta 1984 artean
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Tobol River[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ Tobol Lipovkan Webworld.unesco.org
Kanpo estekak
- Datuak: Q124653
- Multimedia: Tobol River / Q124653
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page