Teruelgo probintzia

Teruel
Aragoi
Teruelgo bandera

Teruelgo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaAragoi
HiriburuaTeruel
ISO 3166-2ES-TE
Espainiako Gorteak
Kongresuan
3 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
40°40′N 0°40′W / 40.67°N 0.67°W / 40.67; -0.67
Azalera14.804 km² Espainiaren % 2,93
Demografia
Biztanleria146.324 biztanle (2008)
Espainiaren % 0,31
Dentsitatea9,88 bizt/km²
HerritarraTerueldar
www.dpteruel.es

Teruel Espainiako probintzia bat da. Aragoiko autonomia erkidegoan kokatuta dago. 2006. urtean, probintziak 142.160 biztanle zituen. Hiriburua eta udalerri nagusia Teruel hiria da.

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Zaragozako probintzia, ipar-ekialdean Tarragona, ekialdean Castelló, hegoaldean Valentzia eta Cuenca eta mendebaldean Guadalajara.

Hiriburuaz gain, hiri nagusienak hauek dira: Alcañiz, Andorra, Utrillas, Cella eta Calanda.

Geografia

Bi lurralde bereiz daitezke orografiari dagokionez: ipar-ekialdea laua da, Ebro ibaiaren haranak osatua, eta gailur handi samarrek (Cucalon, Sant Just, Palomera) bereizten dute gainerakotik. Hegoalderago Teruelgo goi-ordokia hedatzen da Iberiar sistemaren barnean. Han jaiotzen dira Tajo eta Cabriel ibaiak.

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Teruelgo udalerrien zerrenda»
Zbk. Udalerria Biztnleria
(2008)
1 Teruel 35.037
2 Alcañiz 16.233
3 Andorra 8.290
4 Calamocha 4.752
5 Calanda 3.825
6 Alcorisa 3.692
7 Utrillas 3.353
8 Cella 3.122
9 Monreal del Campo 2.766
10 Valderrobres 2.242

Eskualdeak

Historia

Espainiako Gerra Zibilean, Teruelgo gudua izan zen 1937ko abenduaren 15etik 1938ko otsailaren 20 arte. Errepublikarrak garaituta, Francoren tropak Kataluniarantz abiatu ziren.

Ondarea

Mudejar artea

Teruel hiriko mudejar multzoa Gizateriaren ondaretzat izendatu zuten 1986an (San Pedro, Salvador, San Martín eta Katedralaren dorreak).

Prozesioak

Danborrak Hijarren.

Aste Santuan, "Ruta del tambor y el bombo" antolatzen dute Aragoi Beherean, eta 2018an Gizateriaren ondarea da. Probintzian zehar ospatzen dute 9 udalerritan: Albalate del Arzobispo, Alcañiz, Alcorisa, Andorra, Calanda, Híjar, La Puebla de Híjar, Samper de Calanda eta Urrea de Gaén-en.

Ekonomia

Laborantza (laboreak, mahatsa, fruitu arbolak, azukre erremolatxa). Burdina eta lignito hobiak.

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Teruelgo Diputazioaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q54955
  • Commonscat Multimedia: Province of Teruel / Q54955

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 167736249
  • ISNI: 0000000121995383
  • BNE: XX4575383
  • BNF: 119463468 (data)
  • GND: 4059540-7
  • LCCN: n82023181
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 13397
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 349002
  • TGN: 7002843
  • INE: 44
  • Wd Datuak: Q54955
  • Commonscat Multimedia: Province of Teruel / Q54955


Aragoi Aragoiko probintziak Aragoi

Huesca • Teruel • Zaragoza

Espainia Espainiako probintziak Espainia

ArabaAlbaceteAlacantAlmeríaAsturiasÁvilaBadajozBalear UharteakBartzelonaBizkaiaBurgosCáceresCádizCastellóCeutaCiudad RealCoruñaCuencaErrioxaGipuzkoaGironaGranadaGuadalajaraHuelvaHuescaJaénKantabriaKordobaLas PalmasLeónLleidaLugoMadrilMálagaMelillaMurtziaNafarroaOurensePalentziaPontevedraSalamancaSegoviaSevillaSoriaTarragonaTenerifeko Santa Cruz • Teruel • ToledoValentziaValladolidZamoraZaragoza