Teodosio I.a Handia
Teodosio I.a Handia | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||
379ko urtarrilaren 19a - 395eko urtarrilaren 17a
379ko urtarrilaren 19a - 395eko urtarrilaren 17a ← Graziano - Arkadio →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Theodosius | ||||||||
Jaiotza | Coca eta Italica, 347ko urtarrilaren 11 | ||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||
Heriotza | Milan, 395eko urtarrilaren 17a (48 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Apostoleion Konstantinopla | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Flavio Teodosio | ||||||||
Ama | Thermantia | ||||||||
Ezkontidea(k) | Elia Flaccilla 385) Gala (387 - | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | Teodosiar leinu Valentiniar leinu | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Santutegia | |||||||||
Urtarrilaren 17 | |||||||||
Flavio Teodosio (latinez: Flavius Theodosius; 347ko urtarrilaren 11 – 395eko urtarrilaren 17a), Caucan (Hispania) jaio zen, eta 379tik hil zen arte erromatar enperadorea izan zen. Valentiniano I.aren bi semeekin batera gobernatu zuen, Teodosio ekialdean eta Valentiniano II.a eta Graziano mendebaldean. 392an, Teodosiok ekialdeko eta mendebaldeko zatiak batu egin zituen, eta azken enperadorea izan zen Erromatar Inperio osoa gobernatzen. Bera hil ondoren, Inperioko bi zatiak betirako banandu ziren. Erlijioa dela eta, ezaguna da kristautasuna Erromatar Inperioko erlijio ofizial egiteagatik.
Biografia
Valentiniano I.a enperadorearen jeneral baten semea zen, eta hari lagundu zion Europan egindako kanpainetan. Ospe handia lortu zuen Panonia eta Mesiako probintzietan sarmaziarrak garaitu zituenean, Danubio ibaiaren ondoan.
378. urtean Graziano enperadoreak augusto izendatu zuen, eta germaniarrek etengabe erasotzen zuten Inperioaren mendeko Balkanetako herriak babesteko ardura eman zion. Etsaiak armen bidez garaituko ez zituelakoan, haien indarrak zatitzeari ekin zion, eta horretarako, germaniar mertzenarioak bere gudarostean onartzeaz gainera, erresuma autonomoa eratzeko eskubidea eman zien godoei.
Erlijio-gaiei dagokienez, Teodosiok nizear trinitarismoa bultzatu zuen kristautasunaren baitan, eta kristautasuna Inperioaren baitan. 380an Inperioko erlijio legitimo bakartzat ezarri zuen kristautasun katolikoa, eta gurtza paganoak debekatu egin zituen. Milango Anbrosio apezpikuaren eraginpean, gero eta estuago eta jasangaitzago bilakatu zen erlijio-gaietan.
383. urtean, Graziano enperadorea hil zutenean, Inperioko mendebaldeko auzietan parte hartu behar izan zuen, eta 5 urte geroago, Graziano hil zuen Maximo enperadorea menderatu eta hilarazi ondoren, Grazianoren seme Valentiniano II.ari itzuli zion aginpidea. Valentiniano II.a artean haurra zenez, Teodosio bihurtu zen erresumako agintari nagusi, eta Milanen bizi izan zen, 391. urtean Konstantinoplara itzuli zen arte.
392. urtean Valentiniano II.a hil zenean, matxinada bat izan zen, eta Eugenio izendatu zuten mendebaldeko enperadore. Teodosiok ez zuen onartu, eta bere seme Honorio augusto izendatu zuen. Beste semea, Arkadio, ekialdeko Inperioko ondorengo egin zuen. 395. urtean, ordea, hil egin zen Teodosio eta, hala, ezin izan zen Inperioaren batasuna lortzeko amets hura gauzatu. Teodosio hil ondoren, Inperioko bi zatiak behin betiko banandu ziren.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teodosio I.a Handia |
- i
- e
- a
27 BC – 235 AD
235–284
- Maximino Trax
- Gordiano I.a eta Gordiano II.a
- Pupieno eta Balbino
- Gordiano III.a
- Filipo Arabiarra eta Filipo II.a
- Dezio eta Herenio Etrusko
- Hostiliano
- Treboniano Galo eta Volusiano
- Emiliano
- Valeriano
- Galieno, Salonino eta Valeriano II.a
- Klaudio Gotiko
- Kintilo
- Aureliano
- Tazito
- Floriano
- Probo
- Karo
- Karino eta Numeriano
Galietako enperadoreak:- Postumo
- (Leliano)
- Mario
- Viktorino
- (Domiziano II.a)
- Tetriko I.a eta Tetriko II.a
284–395
- Diokeziano (inperio osoa)
- Diokeziano (ekialdea) eta Maximiano (mendebaldea)
- Diokeziano (ekialdea) eta Maximiano (mendebaldea) eta Galerio (ekialdea) eta Konstantzio Kloro (West)
- Galerio (ekialdea) eta Konstantzio Kloro (mendebaldea) eta Severo II.a (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Galerio (ekialdea) eta Severo II.a (mendebaldea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Galerio (ekialdea) eta Maxentzio (mendebaldea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Galerio (ekialdea) eta Lizinio (mendebaldea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Maxentzio (bakarrik)
- Lizinio (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea) eta Konstantino I.a Handia (bere burua aldarrikatua) eta Valerio Valente
- Lizinio (ekialdea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Lizinio II.a, Konstantino II.a eta Krispo
- (Martiniano)
- Konstantino I.a Handia (inperio osoa) eta Krispo
- Konstantino II.a
- Konstante
- Magnentzio eta Dezentzio
- Konstantzio II.a eta Vetranio
- Juliano Apostata
- Joviano
- Valentiniano I.a
- Valente
- Graziano
- Valentiniano II.a
- Magno Maximo eta Flavio Viktor
- Teodosio I.a Handia
- (Flavio Eugenio)
395–480
- Honorio
- (Konstantino III.a eta Konstantzio II.a)
- Konstantzio III.a
- Joan, mendebaldeko usurpatzailea Ravenan
- Valentiniano III.a
- Petronio Maximo eta Paladio
- Avito
- Maioriano, Libio Severo, Antemio eta Olibrio
- Glizerio
- Julio Nepote (de iure)
- Romulo Augustulo (usurpatzailea)
Bizantziar Inperioa
395–1204
- Arkadio
- Teodosio II.a
- Pulkeria
- Martziano
- Leon I.a
- Leon II.a
- Zenon I.a (1. agintaldia)
- Basilisko eta Marko
- Zenon I.a (2. agintaldia)
- Anastasio I.a
- Justino I.a
- Justiniano I.a
- Justino II.a
- Tiberio II.a
- Maurizio eta Teodosio
- Fokas
- Heraklio
- Konstantino III.a
- Heraklonas
- Konstante II.a
- Konstantino IV.a eta Heraklio, Tiberio eta Justiniano II.a
- Justiniano II.a (1. agindaldia)
- Leontzio
- Tiberio III.a
- Justiniano II.a (2. agintaldia) eta Tiberio
- Filipiko
- Anastasio II.a
- Teodosio III.a
- Leon Isauriarra
- Konstantino V.a
- Artabasdo
- Leon IV.a Khazariarra
- Konstantino VI.a
- Irene
- Nizeforo I.a
- Estaurazio
- Mikel I.a Rangabe eta Teofilakto
- Leon V.a Armeniarra eta Konstantino
- Mikel II.a
- Teofilo
- Mikel III.a
- Basilio Mazedoniarra
- Leon VI.a Jakituna
- Alexandro Bizantziokoa
- Konstantino VII.a Porfirogeneta
- Erroman I.a Lakapetarra eta Kristobal, Eztebe eta Konstantino
- Erroman II.a
- Nizeforo II.a Fokas
- Joan I.a Tzimiskes
- Basilio II.a
- Konstantino VIII.a
- Zoe (1. agindaldia) eta Erroman III.a
- Zoe (1. agindaldia) eta Mikel IV.a
- Mikel V.a
- Zoe (2. agindaldia) eta Teodora
- Zoe (2. agindaldia) eta Konstantino Monomako
- Konstantino Monomako (bakarrik)
- Teodora
- Mikel VI.a
- Isaak I.a Komneno
- Konstantino X.a Dukas
- Erroman IV.a Diogenes
- Mikel VII.a Dukas eta Androniko, Konstantios eta Konstantino
- Nizeforo III.a Botaniates
- Alexio I.a Komneno
- Joan II.a Komneno eta Alexio Komneno
- Emanuel I.a Komneno
- Alexio II.a Komneno
- Androniko I.a Komneno
- Isaak II.a Angelo
- Alexio III.a Angelo
- Alexio IV.a Angelo
- Nikolas Kanabos, usurpatzailea
- Alexio V.a Dukas
1204–1261
Bizantziar Inperioa
1261–1453
- Mikel VIII.a Paleologo
- Androniko II.a Paleologo eta Mikel IX.a Paleologo
- Androniko III.a Paleologo
- Joan V.a Paleologo
- Joan VI.a Kantakuzeno eta Joan V.a Paleologo eta Mateo Kantakuzeno
- Joan V.a Paleologo
- Androniko IV.a Paleologo
- Joan VII.a Paleologo
- Androniko V.a Paleologo
- Emanuel II.a Paleologo
- Joan VIII.a Paleologo
- Konstantino XI.a Paleologo
- Datuak: Q46696
- Multimedia: Theodosius I / Q46696