Tefíako kontzentrazio esparrua (Fuerteventura)
Tefíako kontzentrazio esparrua (Fuerteventura) | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kanariak |
Probintzia | Las Palmas |
Udalerria | Puerto del Rosario |
Koordenatuak | 28°31′36″N 14°00′19″W / 28.52653°N 14.00531°W / 28.52653; -14.00531 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1954ko urtarrilaren 15a |
Inaugurazioa | 1954ko otsailaren 11 |
Tefiako Espetxe Nekazaritza Kolonia izen ofizialez, kontzentrazio-esparrua izan zen diktadura frankistan, Tefía herrixkan, Fuerteventura uharteko Puerto del Rosario udalerrian. 1954 eta 1966 artean aktibo egon zen, preso arruntak eta politikoak preso hartzeko, eta, frankismoaren terminologian, gizonezko homosexualak berriz hezteko helburua zuen.[1][2][3]
Historia
1954ko otsailaren 11n, LGTBI kolektiboko jende ugari hartuko zituen kontzentrazio eremua ireki zuten Kanariar Uharteetan. Fuerteventurako aireportu abandonatuan kokatu zuten, Tefía herrian. Ez zituzten soilik homosexualak atxiki Nekazaritza Kolonia hartan, Alfer eta Gaizkileen Legeak aurreikusten zituen beste kategoriatako jendea ere eraman zuten hara. Lan behartuak, jipoiak, funtzionarioekin janari truk prostituitzerainoko muturreko gosea... bizi baldintzak oso gogorrak ziren. Homosexualitatea legez debekatuko zuen frankismoak hurrengo urtean. 1966 arte eduki zuten irekita eremu hori.[4]
Gaur egun, gazteentzako aterpetxea da.
Bibliografia
- Miguel Ángel Sosa Machín (2010): Viaje al centro de la infamia eleberria. Anroart. ISBN 978-84-92628-81-0. OCLC 868810883.[5]
Erreferentziak
- ↑ https://search.worldcat.org/es/title/1342598504
- ↑ https://search.worldcat.org/es/title/1090060412
- ↑ https://books.google.es/books?id=ysKGAAAAIAAJ&q="tefía"&dq="tefía"&hl=es-419&sa=X&ved=0ahUKEwj_mqPjnJPhAhUO1hoKHTC4DzAQ6AEIUTAH
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/lgbti-kolektiboko-jende-ugari-hartuko-zituen-kontzentrazio-eremua-ireki-zuten-kanariar-uharteetan
- ↑ https://search.worldcat.org/es/title/868810883
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Koloniari buruzko artikulua Tamaimos aldizkarian.
- (Gaztelaniaz):M. Ramírez: "Los mitos y realidades de Tefía, la prisión de vagos y maleantes de Fuerteventura durante el franquismo" Canariasahora, 2019/12/15.
- Datuak: Q66424752
- Multimedia: Colonia Agrícola Penitenciaria de Tefía / Q66424752