Sunsundegui

Sunsundegui
Datuak
Motanegozioa, enpresa eta erakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak450 (2019)
Agintea
Egoitza nagusi
  • Altsasu
  • 42°54′10″N 2°11′18″W / 42.9028°N 2.1883°W / 42.9028; -2.1883
Legezko formakapital irekiko enpresa
Ekonomia
Diru-sarrerak65.000.000 € (2008)
Historia
Sorrera1944
webgune ofiziala

Sunsundegui, S.A. Sakana eskualdeko Altsasu udalerrian kokaturiko enpresa da, autobus eta trenen karrozeriak egiten dituena.

1944an Irunen sortua, 1956an Altsasura lekualdatu zen.

2008an lortu zuen fakturazio-errekorra, baina kudeaketa txarrak krisi ekonomiko larria ekarri zion, eta, horren ondorioz, 2009an Nafarroako Gobernuak, Sodenaren bitartez, bere kudeaketaz arduratu behar izan zuen

2012. urtearen amaieran, Nafarroako Gobernuak Sunsundeguin desinbertitzea erabaki zuen, eta 2013. urtearen lehenbiziko erdian akordio bat lortu zuen langileekin eta zuzendaritza-taldearekin, hauek akziodunak bihur zitezen, enpresa bereganatuz.

Espainiako merkatuaz gain, Sunsundeguik Europa eta Ekialde Hurbileko hainbat herrialdetara esportatzen ditu autobusak, eta, horren ondorioz, 2008an Nafarroako Gobernuaren esportazioaren saria jaso zuen.

2019ean 450 langile zituen.

Modeloak

Hirikoak eta hiriartekoak
  • Sunsundegui SB3 (artikulatua; 81 eserleku)
  • Sunsundegui SB3 (Low Entry)
  • Sunsundegui SB3 pisu garaikoa
  • Sunsundegui SB3 Go
Autobusak
  • Sunsundegui SC7 (71 eserleku, 3,7 metroko altuera)
  • Sunsundegui SC5 (71 eserleku, 3,5 metroko altuera)

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala euskaraz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1969241
  • Commonscat Multimedia: Sunsundegui buses / Q1969241

  • Wd Datuak: Q1969241
  • Commonscat Multimedia: Sunsundegui buses / Q1969241