Stenurella melanura

Stenurella melanura
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaStenurella
Espeziea Stenurella melanura
[[|]]

Stenurella melanura Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europan eta Ekialde Hurbilean bizi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Deskribapena

Tamaina txikiko kakalardoa da, 6-10 mm artean soilik neurtzen baitu[2]. Gorputza estua eta luzea du eta buruan dituen antenek gorputzak besteko luzera dute. Burua luzea da eta aurrerantz okertzen da. Begiak alboetan kokaturik ditu[3].

Burua, pronotoa eta abdomena beltzak ditu eta elitroak marroi gorrixkak dira, puntan beltzak. Arren elitroak marroi horixkak dira eta emeenak gorrixkak. Elitroak elkartzen diren ertzak beltzak izaten dira eta itxita dituztenean marra sendo beltzak zeharkatzen du kakalardoaren gorputza.

Habitata

Konifera zein hostoerorkorren basoetan bizi dira, bereziki gaztainondoak[2], haritzak eta astigarrak atsegin dituzte larbek[4]. Helduak lorez lore ibiltzen dira eta polenaz eta nektarraz elikatzen dira[2].

Bizi zikloa

Helduak maiatza eta iraila artean aurkitzen dira eta hainbat alditan elkartzen dira sasoi horretan. Arrak denbora luzea egiten du emearen gainean, gainerako arrek ugaltzeko aukerarik izan ez dezaten. Arrautzak zuhaitz enbor usteletan jartzen dituzte eta jaiotzen diren larbak hartaz elikatzen dira[2]. Bi edo hiru urte egiten dute larba egoeran eta baldintza egokiak direnean pupa osatzen dute. Handik jaioko den helduak enborra zulatu behar du kanpora ateratzeko[4].

Iruditegia

  • Arra.
    Arra.
  • Emea.
    Emea.
  • Bikotea.
    Bikotea.

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c d «Stenurella melanura melanura» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  3. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Stenurella melanura (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  4. a b «Longicornio Stenurella melanura | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q973831
  • Commonscat Multimedia: Stenurella melanura / Q973831
  • Wikispecies Espezieak: Stenurella melanura

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 398226
  • BioLib: 11294
  • Dyntaxa: 105920
  • Fauna Europaea: 114843
  • GBIF: 1149510
  • NCBI: 877990
  • Wd Datuak: Q973831
  • Commonscat Multimedia: Stenurella melanura / Q973831
  • Wikispecies Espezieak: Stenurella melanura